1 |
Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dugun oihal-etxola hau hondatzen bazaigu ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dugula zeruan betiko, giza eskuz egin gabea. |
2 |
Horregatik, hain zuzen, hasperenka gaude, oraingoaren gainetik zeruko geure bizileku hura janzteko irrikaz, |
3 |
orduan lurreko geure gorputzaz jantzirik bagaude behintzat, eta ez biluzgorri. |
4 |
Bai, oihal-etxola honetan bizi garenok, hasperenka gaude larri, ez baitugu oraingo jantzi hau galdu nahi, baizik eta honen gainetik beste jantzia hartu nahi dugu, hilkor dena biziak beregana dezan. |
5 |
Horretarako egin gaitu Jainkoak, eta horren garantiatzat Espiritua eman digu. |
6 |
Beraz, uste onez beteak gaude beti, nahiz eta jakin, gorputz hau geure egoitza dugun bitartean, Jaunarengandik erbesteratuak gaudela. |
7 |
Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dugunak. |
8 |
Uste onez gaude, bai, baina nahiago genuke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunarekin bizitzera joateko. |
9 |
Nolanahi ere, gorputzean nahiz gorputzetik kanpo, Jaunari atsegingarri izaten ahalegintzen gara, |
10 |
guztiok Kristoren auzitegian agertu behar baitugu, nork bere ordaina jasotzeko, saria nahiz zigorra, gorputzean bizi garelarik egindakoaren arabera. |
11 |
Jakinik, beraz, Jaunari zer begirune zor zaion, gizon-emakumeak konbentzitzen ahalegintzen gara. Ondo baino hobeto daki nor garen Jainkoak, eta zuek ere zeuen baitan badakizuelakoan nago. |
12 |
Ez gabiltza berriro geure burua zuen aurrean gomendatzen; guregatik harrotzeko aukera eman nahi dizuegu. Horrela jakingo duzue zer erantzun, egiaz barruan dutenaz ez, baina kanpoko itxuraz harrotzen direnei. |
13 |
Burua galdurik bezala agertu bagara, Jainkoarengatik izan da, eta orain geure senean agertzen bagara, zuengatik da. |
14 |
Izan ere, Kristoren maitasunak bultzatzen gaitu, jakinik bat denengatik hil dela eta, ondorioz, denak hil direla. |
15 |
Kristo denengatik hil da, bizi direnak ez daitezen berentzat bizi, beraiengatik hil eta piztu den harentzat baizik. |
16 |
Beraz, hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten. |
17 |
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da. |
18 |
Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du. |
19 |
Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena. |
20 |
Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da. Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin. |
21 |
Bekatuarekin zerikusirik ez zuen hura, guregatik bekatuarekin bat egin zuen Jainkoak, guk haren bitartez Jainkoarengandik salbamena irits dezagun.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 5:1 |
2 Corinthiens 5:2 |
2 Corinthiens 5:3 |
2 Corinthiens 5:4 |
2 Corinthiens 5:5 |
2 Corinthiens 5:6 |
2 Corinthiens 5:7 |
2 Corinthiens 5:8 |
2 Corinthiens 5:9 |
2 Corinthiens 5:10 |
2 Corinthiens 5:11 |
2 Corinthiens 5:12 |
2 Corinthiens 5:13 |
2 Corinthiens 5:14 |
2 Corinthiens 5:15 |
2 Corinthiens 5:16 |
2 Corinthiens 5:17 |
2 Corinthiens 5:18 |
2 Corinthiens 5:19 |
2 Corinthiens 5:20 |
2 Corinthiens 5:21 |
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 1 / 2Cor 1 |
2 Corinthiens 2 / 2Cor 2 |
2 Corinthiens 3 / 2Cor 3 |
2 Corinthiens 4 / 2Cor 4 |
2 Corinthiens 5 / 2Cor 5 |
2 Corinthiens 6 / 2Cor 6 |
2 Corinthiens 7 / 2Cor 7 |
2 Corinthiens 8 / 2Cor 8 |
2 Corinthiens 9 / 2Cor 9 |
2 Corinthiens 10 / 2Cor 10 |
2 Corinthiens 11 / 2Cor 11 |
2 Corinthiens 12 / 2Cor 12 |
2 Corinthiens 13 / 2Cor 13 |