1 |
Horregatik, zerbitzu hau Jainkoak bere errukiz eman digula jakinik, ez dugu kemenik galtzen. |
2 |
Uko egin diegu isilpeko baliabide lotsagarriei; ez dugu azpikeriaz jokatzen, ezta Jainkoaren mezua faltsifikatzen ere. Aitzitik, egia argi eta garbi azalduz, geure buruak sinesgarri bihurtzen dizkiegu gizon-emakume guztiei Jainkoaren aurrean. |
3 |
Guk hots egiten dugun berri ona ilun gertatzen bada, galtzen direnentzat gertatzen da ilun, |
4 |
sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten. |
5 |
Ez gara geure buruak predikatzen ari, Jesu Kristo Jauna dela baizik, eta gu ez gara zuen zerbitzari besterik Jesusen maitasunagatik. |
6 |
«Distira beza argiak ilunpetan» esan zuen Jainkoak berak piztu du argia gure bihotzetan, Jesu Kristoren aurpegian distira egiten duen Jainkoaren aintza argiro ezagut dezagun. |
7 |
Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu, garbi ager dadin honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik. |
8 |
Alde guztietatik estutzen gaituzte, baina zapaldu ez; larri gaude, baina etsita ez; |
9 |
erasopean bai, baina eskutik utzita ez; lurrera botatzen gaituzte, baina suntsitzen ez; |
10 |
nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan, Jesusen bizia ere guregan ager dadin. |
11 |
Bizi garen bitartean, beti heriotzara garamatzate Jesusengatik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere ager dadin. |
12 |
Horrela, guregan heriotza ari da; zuengan, berriz, bizia. |
13 |
Hau dio Liburu Santuak: Sinetsi nuen, eta horregatik hitz egin nuen. Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten, |
14 |
jakinik, Jesus Jauna piztu duenak piztu egingo gaituela gu ere Jesusekin eta beronen ondoan ipiniko gaituela zuekin batera. |
15 |
Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaina askorengana ugari zabaltzean, esker ona ere ugal dadin, Jainkoaren aintzarako. |
16 |
Horregatik, ez dugu adorea galtzen. Gure gorputza hondatzen ari bada ere, barrutik indarberritzen ari gara egunetik egunera. |
17 |
Izan ere, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoak den aintza paregabea prestatzen digute. |
18 |
Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik; ikusten direnak behin-behinekoak baitira; ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak.
|
Standard Bible |
Public Domain |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 4:1 |
2 Corinthiens 4:2 |
2 Corinthiens 4:3 |
2 Corinthiens 4:4 |
2 Corinthiens 4:5 |
2 Corinthiens 4:6 |
2 Corinthiens 4:7 |
2 Corinthiens 4:8 |
2 Corinthiens 4:9 |
2 Corinthiens 4:10 |
2 Corinthiens 4:11 |
2 Corinthiens 4:12 |
2 Corinthiens 4:13 |
2 Corinthiens 4:14 |
2 Corinthiens 4:15 |
2 Corinthiens 4:16 |
2 Corinthiens 4:17 |
2 Corinthiens 4:18 |
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 1 / 2Cor 1 |
2 Corinthiens 2 / 2Cor 2 |
2 Corinthiens 3 / 2Cor 3 |
2 Corinthiens 4 / 2Cor 4 |
2 Corinthiens 5 / 2Cor 5 |
2 Corinthiens 6 / 2Cor 6 |
2 Corinthiens 7 / 2Cor 7 |
2 Corinthiens 8 / 2Cor 8 |
2 Corinthiens 9 / 2Cor 9 |
2 Corinthiens 10 / 2Cor 10 |
2 Corinthiens 11 / 2Cor 11 |
2 Corinthiens 12 / 2Cor 12 |
2 Corinthiens 13 / 2Cor 13 |