1 |
Baina berriro nahigaberik ez nizuela eman behar eta, zuengana ez joatea erabaki dut. |
2 |
Izan ere, nik nahigabea ematen badizuet, nork poz nazake ni zeuek izan ezik, neuk nahigabetu zaituztedanok izan ezik? |
3 |
Hau zen, hain zuzen, nire gutunaren helburua: zuengana joatean, ez nazatela nahigabetu poztu behar ninduketenek; zeren ziur bainago, zuei guztioi dagokizuenez, nire poza zeuen poz egiten duzuela. |
4 |
Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, negarrez idatzi nizuen; baina ez zuek nahigabetzeko asmoz, nolako maitasun neurrigabea dizuedan adierazteko baizik. |
5 |
Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu, baizik eta neurri batean —gehiegi ez esatearren— zuek guztiok nahigabetu zaituzte. |
6 |
Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz; |
7 |
orain, ordea, barkatu eta adorea eman behar diozue, gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan. |
8 |
Arren, beraz, ager iezaiozue berriro ere zeuen maitasuna. |
9 |
Hain zuzen, honetarako ere idatzi nizuen: zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia. |
10 |
Eta zuek barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik barkatzen badut —barkatzekorik ezer baldin badut—, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean. |
11 |
Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik. |
12 |
Troadera Kristoren berri ona hots egitera iritsi nintzenean, Jaunarentzat lan egiteko aukera ederra aurkitu nuen; |
13 |
baina Tito, nire anaia, han ez zegoelako, oso kezkaturik sentitu nintzen eta, hangoei agur eginik, Mazedoniara jo nuen. |
14 |
Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako. |
15 |
Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat: |
16 |
galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina. Eta nor da gai eginkizun horretarako? |
17 |
Gu ez gabiltza salerosketan Jainkoaren mezuarekin, beste asko bezala; zintzotasunez mintzo gara, Jainkoaren izenean, beronen aurrean eta Kristok eraginda ari garela jakinik.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 2:1 |
2 Corinthiens 2:2 |
2 Corinthiens 2:3 |
2 Corinthiens 2:4 |
2 Corinthiens 2:5 |
2 Corinthiens 2:6 |
2 Corinthiens 2:7 |
2 Corinthiens 2:8 |
2 Corinthiens 2:9 |
2 Corinthiens 2:10 |
2 Corinthiens 2:11 |
2 Corinthiens 2:12 |
2 Corinthiens 2:13 |
2 Corinthiens 2:14 |
2 Corinthiens 2:15 |
2 Corinthiens 2:16 |
2 Corinthiens 2:17 |
|
|
|
|
|
|
2 Corinthiens 1 / 2Cor 1 |
2 Corinthiens 2 / 2Cor 2 |
2 Corinthiens 3 / 2Cor 3 |
2 Corinthiens 4 / 2Cor 4 |
2 Corinthiens 5 / 2Cor 5 |
2 Corinthiens 6 / 2Cor 6 |
2 Corinthiens 7 / 2Cor 7 |
2 Corinthiens 8 / 2Cor 8 |
2 Corinthiens 9 / 2Cor 9 |
2 Corinthiens 10 / 2Cor 10 |
2 Corinthiens 11 / 2Cor 11 |
2 Corinthiens 12 / 2Cor 12 |
2 Corinthiens 13 / 2Cor 13 |