1 |
Leku guztietan zabaldua dago, zuen artean lizunkeri arazo bat dagoela, eta ez nolanahikoa, jentilen artean ere gertatzen ez direnetakoa baizik: zuetako batek amaordea omen du emazte. |
2 |
Eta zuek, negar egin beharrean, harro jarraitzen duzue, eta ez duzue bota zeuen artetik horrela jokatu duena. |
3 |
Bada, nik, gorputzez urruti baina espirituz hor bertan nagoen honek, erabakia dut dagoeneko hori egin duenarentzat epaia, bertan banengo bezalaxe: |
4 |
Jesus gure Jaunaren izenean bilduko zarete —eta han izango naiz ni ere espirituz— eta, Jesus gure Jaunaren ahalmenez, |
5 |
Satanasen esku utziko duzue hori, ea horrela, beraren bekatuzko izaera suntsiturik, Jaunaren egunean salbatzen den. |
6 |
Ez duzue batere arrazoirik harrotzeko. Ez al dakizue legamia pixka batek ore guztia altxatzen duela? |
7 |
Bazter ezazue legamia zaharra eta izan ore berri, legamia gabeko pazko-ogiak bezala; izan ere, horixe zarete, Kristo gure Pazko-bildotsa opari eskainia izan denez gero. |
8 |
Ospa dezagun, beraz, Pazko-jaia, baina ez legamia zaharrarekin, bekatu eta gaiztakeriazko legamiarekin, legamia gabeko pazko-ogiekin baizik, hau da, bihotz-garbitasunez eta egiaz. |
9 |
Beste gutunean jende lizunekin ez elkartzeko esaten nizuen. |
10 |
Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete. |
11 |
Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere! |
12 |
[12-13] Ez dagokit niri kanpokoak epaitzea; horiek Jainkoak epaituko ditu. Zuek elkartekideak epaitu behar dituzue. Liburu Santuak dio: Bota gaiztoa zeuen artetik.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
1 Corinthiens 5:1 |
1 Corinthiens 5:2 |
1 Corinthiens 5:3 |
1 Corinthiens 5:4 |
1 Corinthiens 5:5 |
1 Corinthiens 5:6 |
1 Corinthiens 5:7 |
1 Corinthiens 5:8 |
1 Corinthiens 5:9 |
1 Corinthiens 5:10 |
1 Corinthiens 5:11 |
1 Corinthiens 5:12 |
|
|
|
|
|
|
1 Corinthiens 1 / 1Cor 1 |
1 Corinthiens 2 / 1Cor 2 |
1 Corinthiens 3 / 1Cor 3 |
1 Corinthiens 4 / 1Cor 4 |
1 Corinthiens 5 / 1Cor 5 |
1 Corinthiens 6 / 1Cor 6 |
1 Corinthiens 7 / 1Cor 7 |
1 Corinthiens 8 / 1Cor 8 |
1 Corinthiens 9 / 1Cor 9 |
1 Corinthiens 10 / 1Cor 10 |
1 Corinthiens 11 / 1Cor 11 |
1 Corinthiens 12 / 1Cor 12 |
1 Corinthiens 13 / 1Cor 13 |
1 Corinthiens 14 / 1Cor 14 |
1 Corinthiens 15 / 1Cor 15 |
1 Corinthiens 16 / 1Cor 16 |