A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

1 Corinthiens 1



1
Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik eta berak deiturik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Sostenes anaiak
2
Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari idazten diogu. Jesu Kristok sagaratu zaituzte eta Jainkoak bere herri santu izateko deitu, edozein lekutan Jesu Kristo gure Jaunari dei egiten dioten guztiekin batera, hauek eta guk Jaun bat bera onartzen baitugu.
3
Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.
4
Eskerrak ematen dizkiot etengabe neure Jainkoari zuengatik, Jesu Kristoren bidez agertu dizuen onginahiagatik.
5
Izan ere, Kristoren bitartez, gauza guztietan aberats egin zaituzte, bai hitz egiteko eta bai ezagutzeko.
6
Kristori buruz egiten dugun aitormena zuen artean sendo finkatu denez,
7
ez da zuek ez duzuen dohainik, Jesu Kristo gure Jauna noiz agertuko den zain zaudeten bitartean.
8
Berak sendo iraunaraziko zaituzte azkeneraino, inork zuen aurka zeresanik izan ez dezan Jesu Kristo gure Jauna etorriko den egunean.
9
Leiala da Jainkoa, eta berak deitu zaituzte bere Seme Jesu Kristo gure Jaunarekin elkarturik bizitzera.
10
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.
11
Kloeren jendearengandik jakin dut, senideok, eztabaidak dituzuela zeuen artean.
12
Alegia, nork bere aldetik honela omen dio: «Ni Paulorena naiz», «Ni Apolorena», «Ni Pedrorena», «Ni Kristorena».
13
Zatitua ote dago, bada, Kristo? Paulo gurutziltzatu ote zuten zuengatik? Edo Pauloren izenean bataiatu ote zintuzteten?
14
Jainkoari eskerrak, ez dut nik zuetako inor bataiatu, Krispo eta Gaio izan ezik.
15
Horrela, inork ez dezake esan nire izenean bataiatua izan denik.
16
A bai, Estebanen etxekoak ere nik bataiatu nituen, baina ez dut uste beste inor bataiatu dudanik.
17
Izan ere, Kristok ez ninduen bataiatzera bidali, berri ona hots egitera baizik, eta hau ez giza jakinduriazko hitzez, Kristoren gurutzeak bere indarra gal ez dezan.
18
Kristoren gurutzeko heriotzaren mezua zorakeria da galtzen direnentzat; guretzat, ordea, salbamen-bidean garenontzat, Jainkoaren indarra da.
19
Liburu Santuak dio, izan ere: Hondatu egingo dut jakintsuen jakinduria, eta huts bihurtuko adituen adimena.
20
Zertan dira jakintsuak, ikasiak, mundu honetako gauzetan adituak? Jainkoak ez ote du zorakeria bihurtu mundu honetako jakinduria?
21
Begira, Jainkoak bere jakinduria agertu duenean, gizakiak ez dira gauza izan beren jakinduriaz Jainkoa ezagutzeko; horregatik, Jainkoak, guk hots egiten dugun zorakeriaren bitartez salbatu nahi izan ditu fededunak.
22
Juduak mirarizko seinale eske dabiltza, eta jentilak jakinduria bila;
23
guk, berriz, Kristo gurutziltzatua predikatzen dugu, juduentzat onartezina eta jentilentzat zentzurik gabea dena;
24
baina Jainkoak deitu dituenentzat, judu izan ala ez, Kristo hori Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakinduria da.
25
Zeren Jainkoarengan zorakeria dirudiena gizakiak baino jakintsuago baita, eta Jainkoarengan ahulezia dirudiena gizakiak baino indartsuago.
26
Begira bestela, senideok, zeintzuk zareten Jainkoak deitu zaituztenok: ez dira zuen artean munduak jakintsutzat hartzen dituenetatik asko, ezta ahaltsu nahiz aitoren semeetatik ere.
27
Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko;
28
munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko;
29
horrela, ez du inork Jainkoaren aurrean harrotzerik.
30
Berari zor diozue izatea, Jesu Kristori esker. Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin.
31
Horrela betetzen da Liburu Santuak dioen hura: Harrotu nahi duena, harro bedi Jaunarengan.











1 Corinthiens 1:1
1 Corinthiens 1:2
1 Corinthiens 1:3
1 Corinthiens 1:4
1 Corinthiens 1:5
1 Corinthiens 1:6
1 Corinthiens 1:7
1 Corinthiens 1:8
1 Corinthiens 1:9
1 Corinthiens 1:10
1 Corinthiens 1:11
1 Corinthiens 1:12
1 Corinthiens 1:13
1 Corinthiens 1:14
1 Corinthiens 1:15
1 Corinthiens 1:16
1 Corinthiens 1:17
1 Corinthiens 1:18
1 Corinthiens 1:19
1 Corinthiens 1:20
1 Corinthiens 1:21
1 Corinthiens 1:22
1 Corinthiens 1:23
1 Corinthiens 1:24
1 Corinthiens 1:25
1 Corinthiens 1:26
1 Corinthiens 1:27
1 Corinthiens 1:28
1 Corinthiens 1:29
1 Corinthiens 1:30
1 Corinthiens 1:31






1 Corinthiens 1 / 1Cor 1
1 Corinthiens 2 / 1Cor 2
1 Corinthiens 3 / 1Cor 3
1 Corinthiens 4 / 1Cor 4
1 Corinthiens 5 / 1Cor 5
1 Corinthiens 6 / 1Cor 6
1 Corinthiens 7 / 1Cor 7
1 Corinthiens 8 / 1Cor 8
1 Corinthiens 9 / 1Cor 9
1 Corinthiens 10 / 1Cor 10
1 Corinthiens 11 / 1Cor 11
1 Corinthiens 12 / 1Cor 12
1 Corinthiens 13 / 1Cor 13
1 Corinthiens 14 / 1Cor 14
1 Corinthiens 15 / 1Cor 15
1 Corinthiens 16 / 1Cor 16