1 |
Eta zer esan gure arbaso Abrahami gertatu zitzaionaz? |
2 |
Izango zukeen zertan harrotu, Jainkoak bere egintzengatik onartu balu; baina ez zuen Jainkoaren aurrean harrotzerik izan. |
3 |
Izan ere, hau dio Liburu Santuak: Abrahamek sinetsi egin zuen Jainkoarengan eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen. |
4 |
Lan egiten duenari, saria ez zaio dohain huts bezala ematen, zor zaion zerbait bezala baizik. |
5 |
Baina inolako lanik egin ez arren, erruduna errugabe egiten duen Jainkoarengan sinesten duena, sinesmen horri esker onartuko du Jainkoak. |
6 |
Davidek ere zoriontsu dela dio, Jainkoak, egintzei begiratu gabe, zuzentzat onartzen duena: |
7 |
Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatuak barkatu dizkiona. |
8 |
Zoriontsua Jainkoak bekatua egozten ez diona. |
9 |
Zorion hau, ordea, erdainduari bakarrik ote dagokio, ala erdaingabeari ere bai? Esan bezala, sinesmenagatik onartu zuen Jainkoak Abraham zuzentzat. |
10 |
Baina noiz onartu zuen? Erdaindu aurretik ala ondotik? Aurretik, noski, ez ondotik. |
11 |
Erdainkuntza ezaugarri gisa eman zion Jainkoak, erdaindu aurretik sinesmenari esker onartu zuela adierazteko. Horrela, sinesten duten erdaingabe guztien aita da Abraham: hauek ere zuzentzat onartzen ditu Jainkoak; |
12 |
era berean, erdainduen aita da: erdainduak izateaz gainera, Abraham gure aitak erdaindu aurretik zeukan sinesmenaren urratsei jarraitzen dietenen aita, alegia. |
13 |
Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Agintzari hau, ordea, ez zegokion legea betetzeari, sinesmenak duen salbamen-indarrari baizik. |
14 |
Legea betetzen dutenak bakarrik balira oinordeko, hutsean geldituko litzateke sinesmena eta baliogabe agintzaria. |
15 |
Legeak zigorra dakar ondorio; baina legerik ez dagoenean, ez da lege-hausterik ere. |
16 |
Beraz, agintzaria, dohain hutsa izanik, fedeari dagokio; horrela, Abrahamen ondorengo guztientzat balio du, legearen arabera ondorengo direnentzat ez ezik, baita Abrahamen sinesmenaren arabera direnentzat ere. Bera aita dugu guztiok, |
17 |
Liburu Santuak dioen bezala: Herri askoren aita egin zaitut. Abraham aita dugu, beraz, Jainkoaren aurrean; hark sinetsi egin baitzuen hilak biziarazten eta izaterik ez dutenak izatera deitzen dituen Jainkoarengan. |
18 |
Abrahamek sinetsi egin zuen inolako itxarobiderik ez zegoenean; horrela, herri askoren aita egin zen, Jainkoak esan zionaren arabera: Horrenbeste izango dira zure ondorengoak. |
19 |
Ez zitzaion moteldu sinesmena, bere gorputza ia hila —ehun urte hurbil baitzituen— eta Sararen sabela ere agorra zela ikusi arren. |
20 |
Jainkoaren agintzariaren aurrean ez zen sinesgogor izan, ezta zalantzan ibili ere, baizik eta sendotu egin zen sinesmenean; horrela, Jainkoak egia zioela aitortu zuen, |
21 |
erabat ziur baitzegoen hark hitzemana betetzeko zuen ahalmenaz. |
22 |
Horrexegatik, hain zuzen, onartu egin zuen Jainkoak. |
23 |
Baina Liburu Santuak ez du hori harengatik bakarrik esaten, |
24 |
guregatik ere badio; gu ere, Jesus gure Jauna hildakoen artetik piztu zuenarengan sinesten dugunok, sinesmenari esker onartuko baikaitu Jainkoak. |
25 |
Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara, eta gure salbamenerako izan zen piztua.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Romains 4:1 |
Romains 4:2 |
Romains 4:3 |
Romains 4:4 |
Romains 4:5 |
Romains 4:6 |
Romains 4:7 |
Romains 4:8 |
Romains 4:9 |
Romains 4:10 |
Romains 4:11 |
Romains 4:12 |
Romains 4:13 |
Romains 4:14 |
Romains 4:15 |
Romains 4:16 |
Romains 4:17 |
Romains 4:18 |
Romains 4:19 |
Romains 4:20 |
Romains 4:21 |
Romains 4:22 |
Romains 4:23 |
Romains 4:24 |
Romains 4:25 |
|
|
|
|
|
|
Romains 1 / Rom 1 |
Romains 2 / Rom 2 |
Romains 3 / Rom 3 |
Romains 4 / Rom 4 |
Romains 5 / Rom 5 |
Romains 6 / Rom 6 |
Romains 7 / Rom 7 |
Romains 8 / Rom 8 |
Romains 9 / Rom 9 |
Romains 10 / Rom 10 |
Romains 11 / Rom 11 |
Romains 12 / Rom 12 |
Romains 13 / Rom 13 |
Romains 14 / Rom 14 |
Romains 15 / Rom 15 |
Romains 16 / Rom 16 |