1 |
Fede heldua dugunok fede heldugabekoen ahuleziak eraman behar ditugu, geuri atsegin zaiguna bilatu gabe. |
2 |
Saia gaitezen guztiok lagun hurkoari atsegin ematen, ona eta fedean hazteko lagungarri zaiona bilatuz. |
3 |
Kristok ere ez zuen bere atsegina bilatu, baizik eta Liburu Santuak dioen hau bete zen harengan: Zure kontrako irainak datozkit gainera. |
4 |
Liburu Santuetan idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia, geure eroapenaz eta Liburu Santuek ematen duten adoreaz itxaropenari euts diezaiogun. |
5 |
Eroapenaren eta adorearen iturri den Jainkoak eman diezazuela elkar ongi hartzea, Jesu Kristok nahi bezala. |
6 |
Horrela, bihotz batez eta aho batez goretsiko duzue Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita. |
7 |
Beraz, egiozue harrera ona elkarri, Kristok zuei harrera ona egin zizuen bezala, Jainkoaren aintzarako. |
8 |
Izan ere, Kristo juduen zerbitzari egin zen, Jainkoak arbasoei eginiko agintzariak betetzeko eta, horrela, Jainkoaren leialtasuna agertzeko; |
9 |
eta jentilen zerbitzari ere egin zen, bere errukiagatik Jainkoa gorets zezaten. Hau dio, hain zuzen, Liburu Santuak: Horregatik, atzerritarren artean goretsiko zaitut, eta zure omenez kantatuko dut. |
10 |
Beste batean, berriz, hauxe dio: Naziook, egin poz-oihu haren herriarekin batera. |
11 |
Eta beste batean: Goretsazue Jauna, nazio guztiok, ospa ezazue, herri guztiok! |
12 |
Isaiasek ere hau dio: Erneko da Jeseren sustraia, eta sortuko denak nazioak gobernatuko ditu. Harengan izango dute itxaropen nazioek. |
13 |
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka. |
14 |
Senideok, neure aldetik, ziur dakit zuek onginahiz beterik eta jakite guztiz horniturik zaudetena, eta elkarri argi egiteko gai zaretena. |
15 |
Hala ere, ausardia handi samarrez idatzi dizuet han edo hemen, zenbait gauza gogorarazteko. Jainkoarengandik hartu dudan dohainak ematen dit horretarako bide, |
16 |
Jesu Kristoren zerbitzari egin bainau jentilentzat. Apaiz batek bezala betetzen dut Jainkoaren berri ona adierazteko eginkizuna; horrela, jentilak, Espiritu Santuak sagaraturik, Jainkoarentzat opari atsegingarri izan daitezen. |
17 |
Jainkoaren zerbitzuari dagokionean, Kristorengan jartzen dut harrotzeko neure bidea; |
18 |
horregatik, hau bakarrik aipatzera ausartuko nintzateke: Jesu Kristok nire bidez ekarri dituela jentilak fedea onartzera, hitzez eta egitez, |
19 |
mirari eta egintza harrigarrien indarrez, Espirituaren ahalmenez. Horrela, Jerusalemdik hasi eta inguru guztietan barrena Iliriaraino, Kristoren berri onaren zabalkuntza burutua utzi dut. |
20 |
Hauxe zen niretzat garrantzizkoena: Kristoren izena entzuna ere ez zen tokietan berri ona zabaltzea. Ez nuen nahi bestek ipinitako oinarrien gainean eraiki, |
21 |
Liburu Santuak dioenaren arabera baizik: Haren berri ez zutenek dute ikusiko, eta inoiz hartaz entzun ez zutenek ulertuko. |
22 |
Horrexegatik gelditu behar izan dut behin baino gehiagotan zuengana joan gabe. |
23 |
Orain, ordea, inguru hauetan nuen lana bukatu dut eta, aspaldiko urte hauetan zuek ikusi nahian bainago, |
24 |
Espainiara bidean hortik igarotzean, ikusiko zaituztedan itxaropena dut; eta bidaiari jarraitzeko lagunduko didazuen itxaropena ere bai. Baina lehenago, zuekin egonaldi bat pozik egingo nuke. |
25 |
Jerusalemera noa orain, hango fededunei diru-laguntza eramatera. |
26 |
Izan ere, Mazedoniakoek eta Akaiakoek diru-bilketa egiteko borondatea izan dute, Jerusalemen diren senide behartsuei laguntzeko. |
27 |
Borondatea diot, baina zorra ere bazuten haiekin; zeren, jentilak espirituzko ondasunetan haien partaide izan badira, bidezko baita lurreko ondasunetan haien laguntzaile izatea. |
28 |
Egiteko hau bete eta bildutako dirua haien esku jarri ondoren, Espainiara abiatuko naiz, zuen hiritik igaroz. |
29 |
Eta badakit Kristoren bedeinkazio betea dudala zuengana joateko. |
30 |
Jesu Kristo gure Jaunarengatik eta Espirituak ematen digun maitasunagatik, eskabide hau egiten dizuet, senideok: lagun diezadazuela eginahalean, Jainkoari nire alde otoitz eginez, |
31 |
Judean fedeari aurka egiten diotenen esku eror ez nadin, eta Jerusalemgo fededunek ongi har dezaten daramakiedan laguntza. |
32 |
Horrela, Jainkoak nahi badu, pozez beterik iritsiko naiz zuengana eta atsedenaldia hartu ahal izango dut zuekin. |
33 |
Bakearen Jainkoa zuek guztiokin! Amen.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Romains 15:1 |
Romains 15:2 |
Romains 15:3 |
Romains 15:4 |
Romains 15:5 |
Romains 15:6 |
Romains 15:7 |
Romains 15:8 |
Romains 15:9 |
Romains 15:10 |
Romains 15:11 |
Romains 15:12 |
Romains 15:13 |
Romains 15:14 |
Romains 15:15 |
Romains 15:16 |
Romains 15:17 |
Romains 15:18 |
Romains 15:19 |
Romains 15:20 |
Romains 15:21 |
Romains 15:22 |
Romains 15:23 |
Romains 15:24 |
Romains 15:25 |
Romains 15:26 |
Romains 15:27 |
Romains 15:28 |
Romains 15:29 |
Romains 15:30 |
Romains 15:31 |
Romains 15:32 |
Romains 15:33 |
|
|
|
|
|
|
Romains 1 / Rom 1 |
Romains 2 / Rom 2 |
Romains 3 / Rom 3 |
Romains 4 / Rom 4 |
Romains 5 / Rom 5 |
Romains 6 / Rom 6 |
Romains 7 / Rom 7 |
Romains 8 / Rom 8 |
Romains 9 / Rom 9 |
Romains 10 / Rom 10 |
Romains 11 / Rom 11 |
Romains 12 / Rom 12 |
Romains 13 / Rom 13 |
Romains 14 / Rom 14 |
Romains 15 / Rom 15 |
Romains 16 / Rom 16 |