A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Romains 12



1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.
2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.
3
Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera.
4
Izan ere, gorputza bat den arren, atal asko ditu, eta ez dute atal guztiek eginkizun bera;
5
berdin guk ere: asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara.
6
Dohain ezberdinak ditugu, Jainkoak eman nahi izan dizkigun araberakoak. Beraz, Jainkoaren izenean mintzo denak iragar beza Jainkoaren hitza sinesmenari dagokionez;
7
Jainkoak zerbitzari egin duena saia bedi zerbitzuan; irakaslea irakasten;
8
adore-emailea adore ematen. Bere ondasunak banatzen dituenak bana bitza eskuzabaltasunez; buru egiten duenak egin beza arduraz; erruki-egintzak egiten dituenak, alaitasunez.
9
Zuen maitasuna izan bedi itxurakeriarik gabea; gorrotatu gaizkia eta itsatsi ongiari.
10
Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz.
11
Izan saiatuak eta ez nagi; izan gogoz kartsu, Jauna zerbitzatzeko beti prest.
12
Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean.
13
Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari.
14
Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.
15
Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin.
16
Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.
17
Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.
18
Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.
19
Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.
20
Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu.
21
Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz.











Romains 12:1
Romains 12:2
Romains 12:3
Romains 12:4
Romains 12:5
Romains 12:6
Romains 12:7
Romains 12:8
Romains 12:9
Romains 12:10
Romains 12:11
Romains 12:12
Romains 12:13
Romains 12:14
Romains 12:15
Romains 12:16
Romains 12:17
Romains 12:18
Romains 12:19
Romains 12:20
Romains 12:21






Romains 1 / Rom 1
Romains 2 / Rom 2
Romains 3 / Rom 3
Romains 4 / Rom 4
Romains 5 / Rom 5
Romains 6 / Rom 6
Romains 7 / Rom 7
Romains 8 / Rom 8
Romains 9 / Rom 9
Romains 10 / Rom 10
Romains 11 / Rom 11
Romains 12 / Rom 12
Romains 13 / Rom 13
Romains 14 / Rom 14
Romains 15 / Rom 15
Romains 16 / Rom 16