1 |
Ikonion ere, Paulo eta Bernabe juduen sinagogan sartu ziren eta, hain ongi hitz egin zutenez, judu eta greziar askok sinetsi zuen. |
2 |
Baina sinetsi ez zuten juduek jentilak zirikatu zituzten eta senideen aurka gogo-gaiztotu. |
3 |
Hala eta guztiz ere, Paulo eta Bernabe luzaroan egon ziren bertan, Jaunari buruz ausarki hitz eginez; eta Jaunak, mirariak eta egintza harrigarriak egiteko dohaina haiei emanez, bere onginahiari buruzko mezua baiesten zuen. |
4 |
Hiriko jendea bi aldetara jarri zen, batzuk juduen alde eta besteak apostoluen alde. |
5 |
Halako batean, ordea, jentilek eta juduek, agintariekin batera, gogorrera jo eta apostoluak harrika hiltzea erabaki zuten; |
6 |
baina Paulok eta Bernabek, horretaz jabeturik, Likaoniako Listra eta Derbe herrixka eta inguruetara ihes egin zuten, |
7 |
eta han ere berri ona zabaltzen jardun zuten. |
8 |
Bazen Listran oinak elbarri zituen gizon bat; sekula oinez ibili gabea zen, jaiotzatik baitzegoen elbarri. |
9 |
Paulori entzuten zegoen batean, Paulo begira-begira jarri zitzaion eta, sendatzeko adinako fedea bazuela ikusirik, |
10 |
oihu handiz esan zion: «Jarri tente oinen gainean!» Salto batean zutitu eta ibiltzen hasi zen. |
11 |
Paulok egina ikustean, oihuka hasi zen jendea Likaoniako hizkuntzan: «Jainkoak jaitsi zaizkigu geure artera giza itxuran!» |
12 |
Bernaberi Zeus deitzen zioten eta Paulori Hermes, hau baitzen hitz egiten zuena. |
13 |
Hiriko sarreran zegoen Zeusen tenpluko apaizak zezenak ekarrarazi zituen, lore-sortaz apaindurik, hiriko ateetara, eta jendearekin batean oparitzat hil nahi zituen apostoluen omenez. |
14 |
Ohartu zirenean, Bernabe eta Paulo apostoluak beren soingainekoak urratu eta jendartera oldartu ziren, deiadarka: |
15 |
«Zer ari zarete? Gu ere gizakiak gara zuek bezalaxe, eta berri on hau adierazten dizuegu, hain zuzen: utz ditzazuela idolo hutsalak eta bihur zaiteztela Jainko biziarengana, zeru-lurrak eta itsasoa eta horietan dagoen guztia egin zituenagana. |
16 |
Joandako gizaldietan Jainkoak herri bakoitzari bere bidetik joaten utzi dio, |
17 |
baina ez bere burua ezagutzera eman gabe, egin dituen mesedeen bidez: euria eta urtaro aberatsak bidali dizkizue zerutik, eta janariz ase eta pozez bete zaituzte». |
18 |
Hitz hauekin, nekez bada ere, kendu zioten jendeari oparia eskaintzeko asmoa. |
19 |
Orduan, Antiokiatik eta Ikoniotik judu batzuk etorri ziren eta, jendea beren iritzira bildurik, Paulori harrika eman zioten, eta hiritik kanpora atera zuten arrastaka, hilda zegoelakoan. |
20 |
Baina, ikasleak ondora bildu zitzaizkionean, Paulo jaiki eta berriro hirian sartu zen. Biharamunean, Derberantz atera zen Bernaberekin. |
21 |
Hiri hartan berri ona zabaldu eta ikasle asko egin ondoren, Listrara, Ikoniora eta Antiokiara itzuli ziren. |
22 |
Ikasleen gogoak bizkortzen zituzten bidenabar, fedean sendo irauteko adore emanez. «Larrialdi asko eraman behar dugu —esaten zieten— Jainkoaren erreinuan sartzeko». |
23 |
Eliz elkarte bakoitzean arduradunak izendatu zituzten eta, otoitz eta barau egin ondoren, Jaunari gomendatu zizkioten, harengan sinetsi baitzuten. |
24 |
Ondoren, Pisidian barrena, Panfiliara iritsi ziren. |
25 |
Eta, Pergen mezua predikatu ondoren, Ataliara jaitsi ziren. |
26 |
Han ontzia hartu zuten Antiokiarako, handik izan baitziren bidaliak burutu berria zuten egitekorako, Jainkoaren onginahiari gomendatuak izan ondoren. |
27 |
Antiokiara iritsi zirenean, eliz elkartea bildu zuten eta Jainkoak beraien bidez egindako guztia azaldu zieten, baita jentilei federako atea nola ireki zien ere. |
28 |
Paulo eta Bernabe bertan gelditu ziren denboraldi batean ikasleekin.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Actes 14:1 |
Actes 14:2 |
Actes 14:3 |
Actes 14:4 |
Actes 14:5 |
Actes 14:6 |
Actes 14:7 |
Actes 14:8 |
Actes 14:9 |
Actes 14:10 |
Actes 14:11 |
Actes 14:12 |
Actes 14:13 |
Actes 14:14 |
Actes 14:15 |
Actes 14:16 |
Actes 14:17 |
Actes 14:18 |
Actes 14:19 |
Actes 14:20 |
Actes 14:21 |
Actes 14:22 |
Actes 14:23 |
Actes 14:24 |
Actes 14:25 |
Actes 14:26 |
Actes 14:27 |
Actes 14:28 |
|
|
|
|
|
|
Actes 1 / Act 1 |
Actes 2 / Act 2 |
Actes 3 / Act 3 |
Actes 4 / Act 4 |
Actes 5 / Act 5 |
Actes 6 / Act 6 |
Actes 7 / Act 7 |
Actes 8 / Act 8 |
Actes 9 / Act 9 |
Actes 10 / Act 10 |
Actes 11 / Act 11 |
Actes 12 / Act 12 |
Actes 13 / Act 13 |
Actes 14 / Act 14 |
Actes 15 / Act 15 |
Actes 16 / Act 16 |
Actes 17 / Act 17 |
Actes 18 / Act 18 |
Actes 19 / Act 19 |
Actes 20 / Act 20 |
Actes 21 / Act 21 |
Actes 22 / Act 22 |
Actes 23 / Act 23 |
Actes 24 / Act 24 |
Actes 25 / Act 25 |
Actes 26 / Act 26 |
Actes 27 / Act 27 |
Actes 28 / Act 28 |