1 |
Handik aldi batera, Galilea edo Tiberiades aintziraz beste aldera joan zen Jesus. |
2 |
Eta jendetza handia zihoakion atzetik, gaixoak sendatuz egiten zituen mirarizko seinaleak ikusten baitzituzten. |
3 |
Jesus mendira igo eta han eseri zen bere ikasleekin. |
4 |
Hurbil zen Pazkoa, juduen jai nagusia. |
5 |
Jesusek, jende asko zetorkiola ikusirik, esan zion Feliperi: —Non erosiko genuke ogia hauei jaten emateko? |
6 |
Zirikatzeko esan zion hori, ongi baitzekien berak zer egin behar zuen. |
7 |
Felipek erantzun zion: —Berrehun denarioren ogia ez litzateke nahikoa bakoitzak puska bat izateko. |
8 |
Haren ikasleetako batek, Simon Pedroren anaia Andresek, esan zion: |
9 |
—Bada hemen bost garagar-ogi eta bi arrain txiki dituen mutiko bat; baina zer da hori honenbesterentzat? |
10 |
Jesusek jendea eserarazteko agindu zien ikasleei. Belar asko zegoen leku hartan, eta eseri egin ziren denak. Bost milaren bat gizonezko ziren. |
11 |
Jesusek ogiak hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, banatu egin zituen eserita zeudenen artean; berdin arrainak ere, nahi adina. |
12 |
Eta ase zirenean, esan zien Jesusek ikasleei: «Bil itzazue hondarrak, ezer gal ez dadin». |
13 |
Bildu zituzten, bada, eta bost garagar-ogietatik jan zutenei gelditu zitzaizkien hondarrez hamabi saski bete zituzten. |
14 |
Jendeak, orduan, Jesusen mirarizko seinale hura ikusirik, honela zioen: «Hauxe da egiaz mundura etortzekoa zen profeta». |
15 |
Jesusek, ordea, errege egiteko indarrez eraman nahi zutela ikusirik, mendira alde egin zuen berriro berak bakarrik. |
16 |
Arratsean, Jesusen ikasleak aintzirara jaitsi |
17 |
eta, txalupara igorik, aintziraz beste aldera abiatu ziren, Kafarnaumerantz. Iluna zen jadanik, eta artean Jesus ez zen beraiekin. |
18 |
Aintzira haserretzen ari zen, haize handia zebilen eta. |
19 |
Bospasei kilometro arraunean egin ondoren, Jesus ur gainean oinez eta txaluparantz hurbiltzen ikusi zuten, eta beldurrak hartu zituen. |
20 |
Jesusek, ordea, esan zien: «Neu naiz. Ez beldurtu!» |
21 |
Haiek, orduan, txalupan hartu nahi izan zuten, baina txalupa berehala iritsi zen zihoazen tokira. |
22 |
Biharamunean, aintziraz beste aldean zegoen jendea konturatu zen han txalupa bat bakarra izan zela eta Jesus ez zela ontziratu ikasleekin, baizik eta hauek bakarrik joan zirela. |
23 |
Bitartean, beste zenbait txalupa iritsi zen Tiberiadesetik, Jaunak esker oneko otoitza egin ondoren ogia jan zuten ingurura. |
24 |
Han ez zeudela ez Jesus, ez ikasleak konturatzean, jendea txalupetara igo eta Kafarnaumera joan zen, Jesusen bila. |
25 |
Aintziraz beste aldean aurkitu eta esan zioten: —Maisu, noiz etorri zara hona? |
26 |
Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Nire bila zabiltzate, ez ikusi dituzuen mirarizko seinaleengatik, ogia asetzeraino jan duzuelako baizik. |
27 |
Ahalegin zaitezte, ez galtzen den janariagatik, baizik eta irauten eta betiko bizia ematen duen janariagatik; hori Gizonaren Semeak emango dizue, Jainko Aitak bere aginpidearen ordezkari egin duenak. |
28 |
Orduan, galdetu zioten: —Zer egin behar dugu Jainkoak nahi duena egiteko? |
29 |
Jesusek erantzun zien: —Hauxe da Jainkoak nahi duena: berak bidali duenarengan zuek sinestea. |
30 |
Galdetu zioten, orduan: —Zer seinale ematen diguzu, bada, guk ikusi eta zuri sinesteko? Zer egiten duzu? |
31 |
Gure arbasoek mana jan zuten basamortuan, Liburu Santuak dioen bezala: Zeruko ogia eman zien jaten. |
32 |
Jesusek erantzun zien: —Bene-benetan diotsuet: Ez zizuen Moisesek eman zeruko ogia, baizik eta nire Aitak ematen dizue zeruko egiazko ogia. |
33 |
Zeren Jainkoaren ogia, zerutik jaitsi eta munduari bizia ematen diona da. |
34 |
Orduan, eskatu zioten: —Jauna, emaguzu beti ogi horretatik. |
35 |
Jesusek erantzun zien: —Neu naiz bizia ematen duen ogia; niregana hurbiltzen dena ez da, ez, sekula gose izango, eta niregan sinesten duena ez da behin ere egarri izango. |
36 |
Zuek, ordea, lehen ere esan dizuet, ez duzue sinesten, ikusi nauzuen arren. |
37 |
Aitak niri ematen dizkidan guztiak niregana hurbilduko dira eta niregana hurbiltzen denik ez dut inola ere kanpora botako, |
38 |
ez bainaiz zerutik jaitsi neure nahia egitera, bidali nauenaren nahia egitera baizik. |
39 |
Eta hauxe da bidali nauenaren nahia: berak eman dizkidan guztietatik, ez dezadala bat ere gal, baizik eta piztu ditzadala azken egunean. |
40 |
Hauxe da nire Aitak nahi duena: Semea ikus eta harengan sinets dezanak betiko bizia izan dezala; eta neuk piztuko dut azken egunean. |
41 |
Orduan, marmarka hasi ziren entzuleak, «Neu naiz zerutik jaitsiriko ogia» esan zuelako, |
42 |
eta zioten: —Ez da, bada, hau Jesus, Joseren semea? Ez ditugu, bada, ezagunak honen aita-amak? Nola dio, orain, zerutik jaitsia dela? |
43 |
Jesusek ihardetsi zien: —Ez ari marmarka zeuen artean. |
44 |
Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu; eta neuk piztuko dut azken egunean. |
45 |
Honela esaten da profeten liburuan: Jainkoaren ikasle izango dira denak. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana hurbiltzen da. |
46 |
Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoarengandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita. |
47 |
«Bene-benetan diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du. |
48 |
Neu naiz bizia ematen duen ogia. |
49 |
Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren. |
50 |
Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia: beronetatik jaten duena ez da hilko. |
51 |
Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana». |
52 |
Hitz hauek eztabaida gogorra sortu zuten entzuleen artean. Honela zioten: —Nola eman diezaguke honek bere gorputza jaten? |
53 |
Jesusek esan zien: —Bene-benetan diotsuet: Gizonaren Semearen gorputza jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. |
54 |
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean. |
55 |
Zeren nire gorputza benetako janari baita, eta nire odola benetako edari. |
56 |
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duena nirekin bat eginda dago, eta ni berarekin. |
57 |
Bizia duen Aitak bidali ninduen eta hari esker dut nik bizia; halaxe, ni jaten nauenak ere niri esker izango du bizia. |
58 |
Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek jan zutena bezalakoa, haiek hil egin baitziren; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. |
59 |
Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi zuen Jesusek. |
60 |
Jesusen hitzok entzutean, haren ikasleetariko askok esan zuen: «Onargaitza da mezu hau. Nork jaramon egin?» |
61 |
Jesusek, ikasleak marmarka ari zirela oharturik, esan zien: «Honek eragozten al dizue sinestea? |
62 |
Bada, Gizonaren Semea lehen zegoen tokira igotzen ikusiko bazenute, zer gertatuko ote? |
63 |
Espiritua da bizia ematen duena; gizakia berez ez da ezertarako. Nik eman dizkizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira. |
64 |
Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen. |
65 |
Eta esan zuen, gainera: «Horregatik esan dizuet ezin dela inor ere niregana hurbildu, Aitak ez badio horretarako gaitasuna ematen». |
66 |
Geroztik, haren ikasleetariko askok atzera jo zuen, eta aurrerantzean ez ziren harekin ibili. |
67 |
Orduan, esan zien Jesusek Hamabiei: —Zuek ere alde egin nahi al duzue? |
68 |
Erantzun zion Simon Pedrok: —Jauna, norengana joango gara? Betiko bizia dute zure irakatsiek. |
69 |
Eta guk sinetsi dugu eta badakigu zu zarela Jainkoaren Santua. |
70 |
Jesusek ihardetsi zien: —Ez al zaituztet neuk aukeratu Hamabiok? Halere, zuetariko bat deabru da. |
71 |
Simon Iskarioteren seme Judasez ari zen; hau baitzen, Hamabietako bat izan arren, Jesus salduko zuena.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jean 6:1 |
Jean 6:2 |
Jean 6:3 |
Jean 6:4 |
Jean 6:5 |
Jean 6:6 |
Jean 6:7 |
Jean 6:8 |
Jean 6:9 |
Jean 6:10 |
Jean 6:11 |
Jean 6:12 |
Jean 6:13 |
Jean 6:14 |
Jean 6:15 |
Jean 6:16 |
Jean 6:17 |
Jean 6:18 |
Jean 6:19 |
Jean 6:20 |
Jean 6:21 |
Jean 6:22 |
Jean 6:23 |
Jean 6:24 |
Jean 6:25 |
Jean 6:26 |
Jean 6:27 |
Jean 6:28 |
Jean 6:29 |
Jean 6:30 |
Jean 6:31 |
Jean 6:32 |
Jean 6:33 |
Jean 6:34 |
Jean 6:35 |
Jean 6:36 |
Jean 6:37 |
Jean 6:38 |
Jean 6:39 |
Jean 6:40 |
Jean 6:41 |
Jean 6:42 |
Jean 6:43 |
Jean 6:44 |
Jean 6:45 |
Jean 6:46 |
Jean 6:47 |
Jean 6:48 |
Jean 6:49 |
Jean 6:50 |
Jean 6:51 |
Jean 6:52 |
Jean 6:53 |
Jean 6:54 |
Jean 6:55 |
Jean 6:56 |
Jean 6:57 |
Jean 6:58 |
Jean 6:59 |
Jean 6:60 |
Jean 6:61 |
Jean 6:62 |
Jean 6:63 |
Jean 6:64 |
Jean 6:65 |
Jean 6:66 |
Jean 6:67 |
Jean 6:68 |
Jean 6:69 |
Jean 6:70 |
Jean 6:71 |
|
|
|
|
|
|
Jean 1 / Jean 1 |
Jean 2 / Jean 2 |
Jean 3 / Jean 3 |
Jean 4 / Jean 4 |
Jean 5 / Jean 5 |
Jean 6 / Jean 6 |
Jean 7 / Jean 7 |
Jean 8 / Jean 8 |
Jean 9 / Jean 9 |
Jean 10 / Jean 10 |
Jean 11 / Jean 11 |
Jean 12 / Jean 12 |
Jean 13 / Jean 13 |
Jean 14 / Jean 14 |
Jean 15 / Jean 15 |
Jean 16 / Jean 16 |
Jean 17 / Jean 17 |
Jean 18 / Jean 18 |
Jean 19 / Jean 19 |
Jean 20 / Jean 20 |
Jean 21 / Jean 21 |