1 |
Nikodemo zeritzan gizon batek, fariseuen taldekoa eta juduen buruetakoa bera, |
2 |
gauez Jesusengana etorri eta esan zion: —Maisu, ziur gaude Jainkoak guri irakasteko bidali zaituena, inork ez baititzake egin zuk egiten dituzun mirarizko seinaleak, Jainkoa berekin ez badu. |
3 |
Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada. |
4 |
Nikodemok galdetu: —Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio? |
5 |
Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada. |
6 |
Gizakiagandik berez jaioa gizaki da, Espiritutik jaioa espiritu. |
7 |
Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako. |
8 |
Haizeak edonondik jotzen du; entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaioarekin. |
9 |
Nikodemok galdegin zion: —Nola gerta daiteke hori? |
10 |
Jesusek erantzun: —Eta zuk, Israelen maisu izanik, ez dakizu hori? |
11 |
Bene-benetan diotsut: Dakiguna esaten dugu guk, eta ikusi duguna aitortzen; baina zuek ez duzue gure testigantza onartzen. |
12 |
Nik lurreko gauzak esatean sinesten ez badidazue, nola sinetsiko didazue zerukoak esatean? |
13 |
«Ez da inor zerura igo, zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea. |
14 |
Eta Moisesek basamortuan brontzezko sugea hagan jaso zuen bezala, halaxe izan behar du jasoa Gizonaren Semeak, |
15 |
harengan sinesten duten guztiek betiko bizia izan dezaten. |
16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
17 |
Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik. |
18 |
Harengan sinesten duena ez da kondenatua; sinesten ez duena, ordea, kondenatua dago jadanik, ez baitu sinetsi Jainkoaren Seme bakarrarengan. |
19 |
Hauxe da kondenaren arrazoia: argia mundura etorria dela eta gizakiak ilunpea maiteago izan duela argia baino, beraren jokabidea gaiztoa delako. |
20 |
Izan ere, gaizki jokatzen duenak gorroto dio argiari, eta ez da hurbiltzen argitara, beraren jokabidea agerian geldi ez dadin. |
21 |
Egiaren arabera ari dena, ordea, argitara hurbiltzen da, beraren egintzak Jainkoaren borondatearen arabera eginak direla ager dadin». |
22 |
Geroago, Jesus Judea aldera joan zen bere ikasleekin, eta han egon ziren aldi batez, bataiatzen. |
23 |
Joan ere bataiatzen ari zen Enon-en, Salim ondoan, ur asko baitzen han. Eta jendea bataiatzera etortzen zitzaion. |
24 |
Garai hartan Joan ez zegoen oraindik preso. |
25 |
Joanen ikasleen eta judu baten artean eztabaida sortu zen garbikuntza-ohikuneez. |
26 |
Eta Joanengana etorri eta esan zioten: —Hara, Maisu; Jordanez beste aldean zurekin zen hura, zuk testigantza egin zeniona, orain bataiatzen ari da, eta berarengana doaz denak. |
27 |
Joanek erantzun zien: —Gizakiak ez du ezer Jainkoak ematen diona baizik. |
28 |
Zeuek zaituztet lekuko zera esan nuela: «Ez naiz ni Mesias, haren aurretik bidalia baizik». |
29 |
Emaztea senarrarena da. Senarraren adiskidea senarraren ondoan egoten da, hari entzuteaz pozik. Horixe dut nik ere poza, poz bete-betea. |
30 |
Hark hazi egin behar du eta nik txikiagotu. |
31 |
«Goitik datorrena denen gain dago. Lurretik sortua lurrekoa da, eta lurrekoaz mintzo da; zerutik datorrenak |
32 |
ikusi eta entzun duena testigatzen du; baina haren testigantza ez du inork onartzen. |
33 |
Haren testigantza onartzen duenak, Jainkoak egia dioela baieztatzen du. |
34 |
Izan ere, Jainkoak bidaliak hitz egitean, Jainkoak berak hitz egiten du, neurririk gabe ematen baitio bere Espiritua. |
35 |
Aitak Semea maite du, eta haren esku jarri du dena. |
36 |
Semearengan sinesten duenak betiko bizia du; baina Semearengan sinetsi nahi ez duenak ez du bizia ikusiko, baizik eta Jainkoaren zigorra du bere gain».
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jean 3:1 |
Jean 3:2 |
Jean 3:3 |
Jean 3:4 |
Jean 3:5 |
Jean 3:6 |
Jean 3:7 |
Jean 3:8 |
Jean 3:9 |
Jean 3:10 |
Jean 3:11 |
Jean 3:12 |
Jean 3:13 |
Jean 3:14 |
Jean 3:15 |
Jean 3:16 |
Jean 3:17 |
Jean 3:18 |
Jean 3:19 |
Jean 3:20 |
Jean 3:21 |
Jean 3:22 |
Jean 3:23 |
Jean 3:24 |
Jean 3:25 |
Jean 3:26 |
Jean 3:27 |
Jean 3:28 |
Jean 3:29 |
Jean 3:30 |
Jean 3:31 |
Jean 3:32 |
Jean 3:33 |
Jean 3:34 |
Jean 3:35 |
Jean 3:36 |
|
|
|
|
|
|
Jean 1 / Jean 1 |
Jean 2 / Jean 2 |
Jean 3 / Jean 3 |
Jean 4 / Jean 4 |
Jean 5 / Jean 5 |
Jean 6 / Jean 6 |
Jean 7 / Jean 7 |
Jean 8 / Jean 8 |
Jean 9 / Jean 9 |
Jean 10 / Jean 10 |
Jean 11 / Jean 11 |
Jean 12 / Jean 12 |
Jean 13 / Jean 13 |
Jean 14 / Jean 14 |
Jean 15 / Jean 15 |
Jean 16 / Jean 16 |
Jean 17 / Jean 17 |
Jean 18 / Jean 18 |
Jean 19 / Jean 19 |
Jean 20 / Jean 20 |
Jean 21 / Jean 21 |