1 |
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. |
2 |
Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. |
3 |
Gauza guztiak beronen bidez egin ziren, eta egindakotik ezer ez da berau gabe egin. |
4 |
Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; |
5 |
argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu. |
6 |
Agertu zen gizon bat Jainkoak bidalia; Joan zuen izena. |
7 |
Testigu izatera etorri zen, argiaz testigantza egitera, beraren mezuaren bidez sinets zezaten. |
8 |
Ez zen hura argia, argiaren testigantza egin behar zuena baizik. |
9 |
Hitza zen egiazko argia, mundura etorriz gizaki guztiak argitzen dituena. |
10 |
Munduan zegoen eta, mundua haren bidez egina izan arren, mundukoek ez zuten onartu. |
11 |
Bere etxera etorri zen, baina beretarrek ez zuten onartu. |
12 |
Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. |
13 |
Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik. |
14 |
Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza. |
15 |
Joanek beronetaz egin zuen testigantza, oihu eginez: «Honetaz ari nintzen ni, “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean». |
16 |
Izan ere, guztiok hartu dugu haren betearen betetik, eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere. |
17 |
Legea Moisesen bidez eman zen; maitasuna eta egia, berriz, Jesus Mesiasen bidez. |
18 |
Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren baitan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak eman digu haren berri. |
19 |
Judu-agintariek apaiz- eta lebitar-talde bat bidali zioten Joani Jerusalemdik nor zen galdetzera. |
20 |
Hark argi eta garbi aitortu zuen: —Ni ez naiz Mesias. |
21 |
—Orduan, zer? Elias zara? —galdetu zioten. Joanek erantzun: —Ez. —Etortzekoa den profeta zara? Hark erantzun: —Ez. |
22 |
Berriro galdetu zioten: —Nor zaitugu, bada? Bidali gaituztenei erantzunen bat eraman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz? |
23 |
Joanek, Isaias profetaren hitzak aipatuz, esan zuen: —Ni, «Prestatu bidea Jaunari» basamortuan oihuka ari denaren ahotsa naiz. |
24 |
Talde hartako batzuk fariseuak ziren. |
25 |
Hauek galdetu zioten: —Beraz, Mesias ez bazara, ez Elias, ezta etortzekoa den profeta ere, nola ari zara bataiatzen? |
26 |
Joanek erantzun zien: —Nik urez bataiatzen dut; zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, |
27 |
nire ondoren datorrena, eta ni ez naiz inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere. |
28 |
Hau dena Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaren beste aldean, han ari baitzen Joan bataiatzen. |
29 |
Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. |
30 |
Honetaz ari nintzen, “Nire ondoren datorren gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean. |
31 |
Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da». |
32 |
Eta beste hau ere aitortu zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten, eta honen gainean gelditzen. |
33 |
Neuk ere ez nuen ezagutzen, baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. |
34 |
Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea». |
35 |
Hurrengo egunean, berriro ere bertan zegoen Joan bere bi ikaslerekin. |
36 |
Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa». |
37 |
Bi ikasleek, hori entzutean, Jesusi jarraitu zioten. |
38 |
Jesusek, atzera begiratu eta ondoren zetozkiola ikusirik, galdetu zien: —Zeren bila zabiltzate? Haiek erantzun: —Rabbi, non bizi zara? (Rabbik «Maisu» esan nahi du). |
39 |
Jesusek esan zien: —Etorri eta ikusi. Joan, non bizi zen ikusi eta berarekin gelditu ziren egun hartan. Arratsaldeko laurak aldea zen. |
40 |
Joani entzun eta Jesusi jarraitu zioten bietariko bat Andres zen, Simon Pedroren anaia. |
41 |
Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo, eta esan zion: «Mesias aurkitu diagu» (Mesiasek «Kristo» —hau da, Gantzutu— esan nahi du). |
42 |
Eta Jesusengana eraman zuen. Jesusek, begira-begira jarririk, esan zion: «Simon zara zu, Joanen semea, baina aurrerantzean Kefas deituko zara» (Kefasek «Pedro» —hau da, Harkaitz— esan nahi du). |
43 |
Biharamunean, Jesusek Galilearantz joatea erabaki zuen. Felipe aurkitu eta esan zion: «Jarraitu niri». |
44 |
Felipe Betsaidakoa zen, Andres eta Pedroren herrikoa. |
45 |
Felipek Natanael aurkitu zuen, eta esan zion: —Moisesek legearen liburuan eta profetek beren idazkietan aipatu zuten hura aurkitu diagu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa. |
46 |
Natanaelek esan zion: —Ezer onik atera ote daiteke Nazaretetik? Felipek erantzun zion: —Etorri eta ikusi. |
47 |
Ikusi zuen Jesusek Natanael zetorkiola, eta esan zuen: —Hona benetako israeldar bat, faltsukeriarik gabea. |
48 |
Natanaelek galdetu zion: —Nondik ezagutzen nauzu? Jesusek erantzun: —Felipek deitu aurretik ikusi zintudan pikupean. |
49 |
Natanaelek esan zion: —Maisu, zu Jainkoaren Semea zara, zu Israelgo erregea zara. |
50 |
Jesusek ihardetsi zion: —Pikupean ikusi zintudala esan dizudalako sinesten al duzu? Handiagorik ere ikusiko duzu! |
51 |
Eta gaineratu zuen: —Bene-benetan diotsuet: Zerua irekia ikusiko duzue, eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gainean.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jean 1:1 |
Jean 1:2 |
Jean 1:3 |
Jean 1:4 |
Jean 1:5 |
Jean 1:6 |
Jean 1:7 |
Jean 1:8 |
Jean 1:9 |
Jean 1:10 |
Jean 1:11 |
Jean 1:12 |
Jean 1:13 |
Jean 1:14 |
Jean 1:15 |
Jean 1:16 |
Jean 1:17 |
Jean 1:18 |
Jean 1:19 |
Jean 1:20 |
Jean 1:21 |
Jean 1:22 |
Jean 1:23 |
Jean 1:24 |
Jean 1:25 |
Jean 1:26 |
Jean 1:27 |
Jean 1:28 |
Jean 1:29 |
Jean 1:30 |
Jean 1:31 |
Jean 1:32 |
Jean 1:33 |
Jean 1:34 |
Jean 1:35 |
Jean 1:36 |
Jean 1:37 |
Jean 1:38 |
Jean 1:39 |
Jean 1:40 |
Jean 1:41 |
Jean 1:42 |
Jean 1:43 |
Jean 1:44 |
Jean 1:45 |
Jean 1:46 |
Jean 1:47 |
Jean 1:48 |
Jean 1:49 |
Jean 1:50 |
Jean 1:51 |
|
|
|
|
|
|
Jean 1 / Jean 1 |
Jean 2 / Jean 2 |
Jean 3 / Jean 3 |
Jean 4 / Jean 4 |
Jean 5 / Jean 5 |
Jean 6 / Jean 6 |
Jean 7 / Jean 7 |
Jean 8 / Jean 8 |
Jean 9 / Jean 9 |
Jean 10 / Jean 10 |
Jean 11 / Jean 11 |
Jean 12 / Jean 12 |
Jean 13 / Jean 13 |
Jean 14 / Jean 14 |
Jean 15 / Jean 15 |
Jean 16 / Jean 16 |
Jean 17 / Jean 17 |
Jean 18 / Jean 18 |
Jean 19 / Jean 19 |
Jean 20 / Jean 20 |
Jean 21 / Jean 21 |