1 |
Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek: |
2 |
«Bazen hiri batean epaile bat, ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona. |
3 |
Bazen hiri berean emakume alargun bat ere. Hau epaileagana joaten zen eskatzera: “Egidazu justizia etsaiarekiko auzian”. |
4 |
Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan zuen: “Ez diot Jainkoari beldurrik, ezta gizakiari ere begirunerik; |
5 |
baina, alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan”». |
6 |
Eta honela bukatu zuen Jaunak: «Begira zer dioen epaile zuzengabeak. |
7 |
Eta Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion bere aukeratuei? Zain edukiko ote ditu luzaroan? |
8 |
Berehala egingo diela justizia diotsuet. Baina Gizonaren Semea datorrenean, aurkituko ote du horrelako sinesmenik munduan?» |
9 |
Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei: |
10 |
«Bi gizon tenplura igo ziren otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. |
11 |
Fariseuak, zutik, honela ziharduen otoitzean bere baitan: “Ene Jainkoa, eskerrak zuri besteak bezalakoa ez naizelako: lapur, gaizkile edota adulteriogile; ezta horko zergalari hori bezalakoa ere. |
12 |
Astean bi bider egiten dut barau, eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut”. |
13 |
«Zergalaria, berriz, urruti gelditurik, ez zen begiak lurretik altxatzera ere ausartzen, baizik eta bular-joka ari zen esanez: “Ene Jainkoa, erruki zaitez bekatari honetaz”. |
14 |
«Benetan diotsuet azkeneko hau Jainkoarekin bakean itzuli zela etxera; fariseua, berriz, ez. Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu». |
15 |
Haurtxoak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, hori ikustean, haserre egiten zieten. |
16 |
Baina Jesusek haurtxoak beregana deitu zituen eta esan: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. |
17 |
Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko». |
18 |
Handiki batek galdetu zion Jesusi: —Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko? |
19 |
Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. |
20 |
Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak. |
21 |
Hark, orduan: —Gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia. |
22 |
Hori entzutean, Jesusek esan zion: —Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri. |
23 |
Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen. |
24 |
Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen: —Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan! |
25 |
Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino. |
26 |
Entzuleek galdetu zioten: —Nor salba daiteke, orduan? |
27 |
Jesusek erantzun zien: —Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake. |
28 |
Pedrok esan zuen: —Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu. |
29 |
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme-alabak uzten dituenak |
30 |
mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia. |
31 |
Hamabiak beregana bildurik, Jesusek esan zien: «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta han beteko da profetek Gizonaren Semeaz idatzi duten guztia. |
32 |
Izan ere, atzerritarren eskuetara emango dute, eta irain eta iseka egingo diote eta listua botako, |
33 |
eta, zigorkatu ondoren, hil egingo dute; baina hirugarren egunean piztu egingo da». |
34 |
Haiek, ordea, ez zuten ezertxo ere ulertu; haren hizkera ilun gertatzen zitzaien eta ez zekiten zer esan nahi zien. |
35 |
Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen bide-ertzean eserita. |
36 |
Jendea igarotzen sumaturik, zer gertatzen zen galdetu zuen. |
37 |
Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten. |
38 |
Orduan, deiadarka hasi zen: —Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit! |
39 |
Aurretik zihoazenek gogor egiten zioten, isil zedin; baina hark areago oihu: —Daviden Semea, erruki zakizkit! |
40 |
Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion: |
41 |
—Zer nahi duzu niregandik? Hark erantzun: —Berriro ikustea, Jauna! |
42 |
Jesusek esan zion: —Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu. |
43 |
Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Luc 18:1 |
Luc 18:2 |
Luc 18:3 |
Luc 18:4 |
Luc 18:5 |
Luc 18:6 |
Luc 18:7 |
Luc 18:8 |
Luc 18:9 |
Luc 18:10 |
Luc 18:11 |
Luc 18:12 |
Luc 18:13 |
Luc 18:14 |
Luc 18:15 |
Luc 18:16 |
Luc 18:17 |
Luc 18:18 |
Luc 18:19 |
Luc 18:20 |
Luc 18:21 |
Luc 18:22 |
Luc 18:23 |
Luc 18:24 |
Luc 18:25 |
Luc 18:26 |
Luc 18:27 |
Luc 18:28 |
Luc 18:29 |
Luc 18:30 |
Luc 18:31 |
Luc 18:32 |
Luc 18:33 |
Luc 18:34 |
Luc 18:35 |
Luc 18:36 |
Luc 18:37 |
Luc 18:38 |
Luc 18:39 |
Luc 18:40 |
Luc 18:41 |
Luc 18:42 |
Luc 18:43 |
|
|
|
|
|
|
Luc 1 / Luc 1 |
Luc 2 / Luc 2 |
Luc 3 / Luc 3 |
Luc 4 / Luc 4 |
Luc 5 / Luc 5 |
Luc 6 / Luc 6 |
Luc 7 / Luc 7 |
Luc 8 / Luc 8 |
Luc 9 / Luc 9 |
Luc 10 / Luc 10 |
Luc 11 / Luc 11 |
Luc 12 / Luc 12 |
Luc 13 / Luc 13 |
Luc 14 / Luc 14 |
Luc 15 / Luc 15 |
Luc 16 / Luc 16 |
Luc 17 / Luc 17 |
Luc 18 / Luc 18 |
Luc 19 / Luc 19 |
Luc 20 / Luc 20 |
Luc 21 / Luc 21 |
Luc 22 / Luc 22 |
Luc 23 / Luc 23 |
Luc 24 / Luc 24 |