1 |
Jesusek esan zien ikasleei: «Gizon aberats batek etxezain bat zuen, eta hau ondasunak alferrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten. |
2 |
«Deitu zion eta esan: “Zer da zutaz entzun dudan hori? Emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta”. |
3 |
«Honela zioen, orduan, etxezainak bere baitan: “Zer egin behar dut orain, nagusiak kargua kentzen didanez gero? Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz. |
4 |
Badakit zer egin, kargutik botatzen nauten honetan etxean nork hartu izan dezadan”. |
5 |
«Deitu zituen bere nagusiaren zordunak banan-banan, eta lehenengoari galdetu zion: “Zenbat zor diozu nire nagusiari?” |
6 |
Hark erantzun: “Ehun upel olio”. Etxezainak esan zion: “Hona zure ordain-agiria; agudo, eseri eta idatzi berrogeita hamar”. |
7 |
«Gero, hurrengoari galdetu zion: “Zuk zenbat zor diozu?” Hark erantzun: “Ehun anega gari”. Eta besteak, orduan: “Hona zure ordain-agiria; idatzi laurogei”. |
8 |
«Eta nagusiak txalotu egin zuen etxezain zuzengabe hura, zuhurki jokatu zuelako. Izan ere, mundukoak zuhurrago dira beren arteko arazoetan, argitakoak berenetan baino. |
9 |
«Beraz, hauxe diotsuet nik ere: Irabaz itzazue adiskideak bidegabeko diruaren bidez; horrela, dirua amaitzean, betiko bizilekuetan hartuko zaituzte Jainkoak. |
10 |
«Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabea, handietan ere zuzengabe. |
11 |
Bidegabeko dirua erabiltzen fidatzekoak izan ez bazarete, nork utzi zuen esku egiazko ondasuna? |
12 |
Zeuena ez duzuen aberastasunarekin fidatzekoak izan ez bazarete, nork eman benetan dagokizuena? |
13 |
«Ez da morroirik bi nagusi zerbitza ditzakeenik; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan». |
14 |
Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten zioten Jesusi. |
15 |
Honek esan zien: «Zuek zeuen buruak zintzo azaltzen dituzue jendearen aurrean, baina ezagutzen du Jainkoak zuen barrua; izan ere, gizakiak baliotsutzat daukana, Jainkoarentzat mespretxagarri da. |
16 |
«Moisesen legearen eta profeten garaia Joan Bataiatzailearekin bukatu da; geroztik, Jainkoaren erregetzaren berri ona adierazten da, eta denek indar egiten dute bertan sartzeko. |
17 |
«Errazago da zeru-lurrak desagertzea, legearen zeinurik txikiena ere huts gertatzea baino. |
18 |
«Emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterio egiten du; eta senarrak utzitako emakume batekin ezkontzen denak adulterio egiten du. |
19 |
«Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena eta egunero festa ederrak egiten zituena. |
20 |
Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena; zauriz josia zegoen. |
21 |
Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena. Txakurrek ere etorri eta zauriak miazkatzen zizkioten. |
22 |
«Hil zen eskalea, eta Abrahamen ondora eraman zuten aingeruek; hil zen aberatsa ere, eta lur eman zioten. |
23 |
Hildakoen Egoitzan oinazez zegoela, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urruti, eta Lazaro haren ondoan. |
24 |
Orduan, deiadar egin zion: “Aita Abraham, erruki nitaz; bidal ezazu Lazaro atzamar-muturra uretan busti eta niri mihia freskatzera, kiskaltzen bainago sugar hauetan”. |
25 |
Baina, Abrahamek erantzun zion: “Seme, gogoratu zuk zorion franko izan zenuela bizitzan; Lazarok, berriz, zoritxarrak; orain, hark atsegina aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak.. |
26 |
Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean; nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzerik, ezta hortik guregana ere”. |
27 |
«Aberatsak, berriro: “Orduan, aita Abraham, bidal ezazu, arren, Lazaro gure aitaren etxera, |
28 |
bost anaia ditut eta; jar ditzala jakinaren gainean, beraiek ere oinaze-toki honetara etor ez daitezen”. |
29 |
Abrahamek erantzun zion: “Hor dituzte Moises eta profetak: entzun diezaietela”. |
30 |
Hark, oraindik: “Ez, aita Abraham; hildakoren bat joaten bazaie, orduan bai bihozberrituko direla”. |
31 |
Baina Abrahamek erantzun zion: “Moisesi eta profetei entzuten ez badiete, hildakoren bat piztuta ere, ez dute kasurik egingo”».
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Luc 16:1 |
Luc 16:2 |
Luc 16:3 |
Luc 16:4 |
Luc 16:5 |
Luc 16:6 |
Luc 16:7 |
Luc 16:8 |
Luc 16:9 |
Luc 16:10 |
Luc 16:11 |
Luc 16:12 |
Luc 16:13 |
Luc 16:14 |
Luc 16:15 |
Luc 16:16 |
Luc 16:17 |
Luc 16:18 |
Luc 16:19 |
Luc 16:20 |
Luc 16:21 |
Luc 16:22 |
Luc 16:23 |
Luc 16:24 |
Luc 16:25 |
Luc 16:26 |
Luc 16:27 |
Luc 16:28 |
Luc 16:29 |
Luc 16:30 |
Luc 16:31 |
|
|
|
|
|
|
Luc 1 / Luc 1 |
Luc 2 / Luc 2 |
Luc 3 / Luc 3 |
Luc 4 / Luc 4 |
Luc 5 / Luc 5 |
Luc 6 / Luc 6 |
Luc 7 / Luc 7 |
Luc 8 / Luc 8 |
Luc 9 / Luc 9 |
Luc 10 / Luc 10 |
Luc 11 / Luc 11 |
Luc 12 / Luc 12 |
Luc 13 / Luc 13 |
Luc 14 / Luc 14 |
Luc 15 / Luc 15 |
Luc 16 / Luc 16 |
Luc 17 / Luc 17 |
Luc 18 / Luc 18 |
Luc 19 / Luc 19 |
Luc 20 / Luc 20 |
Luc 21 / Luc 21 |
Luc 22 / Luc 22 |
Luc 23 / Luc 23 |
Luc 24 / Luc 24 |