1 |
Jesus, handik irtenik, Judeako mugetan sartu zen, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz. Berriro jende-multzo handiak bildu zitzaizkion ondora eta bera, ohi zuen bezala, irakasten hasi zitzaien. |
2 |
Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, gizonak bere emaztea uztea zilegi ote zuen galdetu zioten. |
3 |
Hark erantzun zien: — Zer agindu zizuen horretaz Moisesek? |
4 |
Eta haiek: —Moisesek, dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zigun. |
5 |
Jesusek esan zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen lege hori Moisesek. |
6 |
Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen; |
7 |
horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, |
8 |
eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. |
9 |
Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska. |
10 |
Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek. |
11 |
Jesusek esan zien: —Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka; |
12 |
eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean. |
13 |
Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. |
14 |
Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. |
15 |
Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko». |
16 |
Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz. |
17 |
Bidean abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion: —Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko? |
18 |
Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. |
19 |
Badakizkizu aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, ohoratu aita-amak. |
20 |
Hark, orduan: —Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia. |
21 |
Jesus maitasunez begira jarri zitzaion eta esan zion: —Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri. |
22 |
Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan, ondasun handien jabe baitzen. |
23 |
Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei: —Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan! |
24 |
Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere: —Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea. |
25 |
Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino. |
26 |
Ikasleek, gero eta nahasiago, honela zioten beren artean: —Nor salba daiteke, orduan? |
27 |
Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: —Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak. |
28 |
Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: —Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. |
29 |
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, |
30 |
orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko du, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. |
31 |
Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo. |
32 |
Jerusalemerako bidean gora zihoazen, eta Jesus aurretik. Txunditurik zeuden; jarraitzen ziotenak beldurrez zihoazen. Berriro Hamabiak beregana bildu, eta zer gertatuko zitzaion adierazten hasi zitzaien: |
33 |
«Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute eta atzerritarren eskuetara emango; |
34 |
hauek iseka egingo diote eta listua botako, zigortu eta hil egingo; baina handik hiru egunera piztu egingo da». |
35 |
Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten: —Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke. |
36 |
Jesusek galdetu zien: —Zer nahi duzue, bada, niregandik? |
37 |
Eta haiek: —Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela. |
38 |
Jesusek esan zien: —Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko? |
39 |
—Bai, gauza gara —esan zioten. Jesusek, orduan: —Nik edan behar dudan edari saminetik, bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere; |
40 |
baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio. |
41 |
Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren. |
42 |
Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. |
43 |
Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari. |
44 |
Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. |
45 |
Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera». |
46 |
Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. |
47 |
Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen: —Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit! |
48 |
Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu: —Daviden Semea, erruki zakizkit! |
49 |
Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez: —Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik. |
50 |
Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. |
51 |
Jesusek galdegin zion: —Zer nahi duzu niregandik? Itsuak erantzun: —Berriro ikustea, Jauna. |
52 |
Jesusek esan zion: —Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu. Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Marc 10:1 |
Marc 10:2 |
Marc 10:3 |
Marc 10:4 |
Marc 10:5 |
Marc 10:6 |
Marc 10:7 |
Marc 10:8 |
Marc 10:9 |
Marc 10:10 |
Marc 10:11 |
Marc 10:12 |
Marc 10:13 |
Marc 10:14 |
Marc 10:15 |
Marc 10:16 |
Marc 10:17 |
Marc 10:18 |
Marc 10:19 |
Marc 10:20 |
Marc 10:21 |
Marc 10:22 |
Marc 10:23 |
Marc 10:24 |
Marc 10:25 |
Marc 10:26 |
Marc 10:27 |
Marc 10:28 |
Marc 10:29 |
Marc 10:30 |
Marc 10:31 |
Marc 10:32 |
Marc 10:33 |
Marc 10:34 |
Marc 10:35 |
Marc 10:36 |
Marc 10:37 |
Marc 10:38 |
Marc 10:39 |
Marc 10:40 |
Marc 10:41 |
Marc 10:42 |
Marc 10:43 |
Marc 10:44 |
Marc 10:45 |
Marc 10:46 |
Marc 10:47 |
Marc 10:48 |
Marc 10:49 |
Marc 10:50 |
Marc 10:51 |
Marc 10:52 |
|
|
|
|
|
|
Marc 1 / Marc 1 |
Marc 2 / Marc 2 |
Marc 3 / Marc 3 |
Marc 4 / Marc 4 |
Marc 5 / Marc 5 |
Marc 6 / Marc 6 |
Marc 7 / Marc 7 |
Marc 8 / Marc 8 |
Marc 9 / Marc 9 |
Marc 10 / Marc 10 |
Marc 11 / Marc 11 |
Marc 12 / Marc 12 |
Marc 13 / Marc 13 |
Marc 14 / Marc 14 |
Marc 15 / Marc 15 |
Marc 16 / Marc 16 |