A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Matthieu 7



1
«Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;
2
izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak.
3
Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?
4
Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula?
5
Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.
6
«Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzateten; ez bota txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.
7
«Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.
8
Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.
9
«Zuetako norbaitek, semeak ogia eskaturik, harria emango ote dio?
10
Edo, arraina eskaturik, sugea emango ote dio?
11
Beraz, zuek, gaiztoak izanik, seme-alabei gauza onak ematen baldin badakizue, zenbatez areago ez dizkie zeruko zuen Aitak gauza onak emango eskatzen dizkiotenei?
12
«Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia.
13
«Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak.
14
Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.
15
«Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik.
16
Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik?
17
Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra.
18
Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik.
19
Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da.
20
Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.
21
«Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin.
22
Epai-egunean askok esango didate: “Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?”
23
Baina nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!”
24
«Beraz, nire hitz hauek entzun eta betetzen dituena, etxea harkaitz gainean eraiki zuen gizon zuhurraren antzekoa da.
25
Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; baina ez zen erori, oinarriak harkaitzean zituelako.
26
Nire hitz hauek entzun bai, baina betetzen ez dituena, ordea, etxea hondar gainean eraiki zuen gizon zentzugabearen antzekoa da.
27
Euri-jasak izan ziren, uholdeak etorri, mendebalak jo, eta etxeari eraso zioten; eta erori egin zen eta dena hondatua gelditu».
28
Jesusek hitzaldi hau amaitu zuenean, haren irakaspenez txunditurik gelditu zen jende guztia;
29
nagusitasunez irakasten baitzien, eta ez beren arteko lege-maisuek bezala.











Matthieu 7:1
Matthieu 7:2
Matthieu 7:3
Matthieu 7:4
Matthieu 7:5
Matthieu 7:6
Matthieu 7:7
Matthieu 7:8
Matthieu 7:9
Matthieu 7:10
Matthieu 7:11
Matthieu 7:12
Matthieu 7:13
Matthieu 7:14
Matthieu 7:15
Matthieu 7:16
Matthieu 7:17
Matthieu 7:18
Matthieu 7:19
Matthieu 7:20
Matthieu 7:21
Matthieu 7:22
Matthieu 7:23
Matthieu 7:24
Matthieu 7:25
Matthieu 7:26
Matthieu 7:27
Matthieu 7:28
Matthieu 7:29






Matthieu 1 / Matt 1
Matthieu 2 / Matt 2
Matthieu 3 / Matt 3
Matthieu 4 / Matt 4
Matthieu 5 / Matt 5
Matthieu 6 / Matt 6
Matthieu 7 / Matt 7
Matthieu 8 / Matt 8
Matthieu 9 / Matt 9
Matthieu 10 / Matt 10
Matthieu 11 / Matt 11
Matthieu 12 / Matt 12
Matthieu 13 / Matt 13
Matthieu 14 / Matt 14
Matthieu 15 / Matt 15
Matthieu 16 / Matt 16
Matthieu 17 / Matt 17
Matthieu 18 / Matt 18
Matthieu 19 / Matt 19
Matthieu 20 / Matt 20
Matthieu 21 / Matt 21
Matthieu 22 / Matt 22
Matthieu 23 / Matt 23
Matthieu 24 / Matt 24
Matthieu 25 / Matt 25
Matthieu 26 / Matt 26
Matthieu 27 / Matt 27
Matthieu 28 / Matt 28