1 |
«Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik. |
2 |
Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. |
3 |
Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak; |
4 |
horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. |
5 |
«Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. |
6 |
Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. |
7 |
«Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak. |
8 |
Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen. |
9 |
Zuek, egizue otoitz honela: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena, |
10 |
etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala. |
11 |
Emaguzu gaur egun honetako ogia, |
12 |
eta barkatu gure erruen zorra, guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero; |
13 |
ez utzi gu tentaldian erortzen, eta gorde gaitzazu gaiztoarengandik. |
14 |
«Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak; |
15 |
baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak. |
16 |
«Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. |
17 |
Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi lurrin gozoz burua eta garbitu aurpegia, |
18 |
zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina. |
19 |
«Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera. |
20 |
Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere. |
21 |
Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han. |
22 |
«Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da. |
23 |
Begia gaixo baduzu, ordea, zure gorputz osoa ilunpetan ibiliko da. Beraz, zeure barruan argi behar lukeena iluna bada, a zer ilunpea zurea! |
24 |
«Ezin da inor bi nagusiren morroi izan; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan. |
25 |
«Horregatik diotsuet: Ez kezkatu bizitzeko zer jan edo edango, edota gorputza zerez jantziko. Ez ote da bizia janaria baino gehiago, eta gorputza jantzia baino gehiago? |
26 |
Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek? |
27 |
Asko arduratu arren, zuetako nork luza lezake bizitza apurtxo bat ere? |
28 |
«Eta jantziaz, zertan kezkatu? Begira nola hazten diren loreak zelaietan: ez dira lanean penatzen, ez dute iruten; |
29 |
baina, egia esan, Salomon bera ere, bere ospe guztian, ez zen janzten horietako baten pare. |
30 |
Beraz, gaur belardian dagoen eta bihar sutan erreko den belarra Jainkoak horrela janzten badu, ez ote askoz gehiago zuek, sinesmen gutxikook? |
31 |
Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz. |
32 |
Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena. |
33 |
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. |
34 |
Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Matthieu 6:1 |
Matthieu 6:2 |
Matthieu 6:3 |
Matthieu 6:4 |
Matthieu 6:5 |
Matthieu 6:6 |
Matthieu 6:7 |
Matthieu 6:8 |
Matthieu 6:9 |
Matthieu 6:10 |
Matthieu 6:11 |
Matthieu 6:12 |
Matthieu 6:13 |
Matthieu 6:14 |
Matthieu 6:15 |
Matthieu 6:16 |
Matthieu 6:17 |
Matthieu 6:18 |
Matthieu 6:19 |
Matthieu 6:20 |
Matthieu 6:21 |
Matthieu 6:22 |
Matthieu 6:23 |
Matthieu 6:24 |
Matthieu 6:25 |
Matthieu 6:26 |
Matthieu 6:27 |
Matthieu 6:28 |
Matthieu 6:29 |
Matthieu 6:30 |
Matthieu 6:31 |
Matthieu 6:32 |
Matthieu 6:33 |
Matthieu 6:34 |
|
|
|
|
|
|
Matthieu 1 / Matt 1 |
Matthieu 2 / Matt 2 |
Matthieu 3 / Matt 3 |
Matthieu 4 / Matt 4 |
Matthieu 5 / Matt 5 |
Matthieu 6 / Matt 6 |
Matthieu 7 / Matt 7 |
Matthieu 8 / Matt 8 |
Matthieu 9 / Matt 9 |
Matthieu 10 / Matt 10 |
Matthieu 11 / Matt 11 |
Matthieu 12 / Matt 12 |
Matthieu 13 / Matt 13 |
Matthieu 14 / Matt 14 |
Matthieu 15 / Matt 15 |
Matthieu 16 / Matt 16 |
Matthieu 17 / Matt 17 |
Matthieu 18 / Matt 18 |
Matthieu 19 / Matt 19 |
Matthieu 20 / Matt 20 |
Matthieu 21 / Matt 21 |
Matthieu 22 / Matt 22 |
Matthieu 23 / Matt 23 |
Matthieu 24 / Matt 24 |
Matthieu 25 / Matt 25 |
Matthieu 26 / Matt 26 |
Matthieu 27 / Matt 27 |
Matthieu 28 / Matt 28 |