1 |
Eguna argitu zuenean, apaizburu eta herriko zahar guztiek bildu eta Jesusen kontrako erabakia hartu zuten, heriotzara kondenatzeko. |
2 |
Gero, lotuta eraman zuten eta Pilato gobernariaren eskuetara eman. |
3 |
Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien, |
4 |
esanez: —Oker egin dut errugabea heriotzara emanez. Baina haiek erantzun zioten: —Eta guri zer? Hor konpon! |
5 |
Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen. |
6 |
Apaizburuek dirua jaso eta esan zuten: «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita». |
7 |
Eta elkarren artean erabaki ondoren, «Eltzegilearen soroa» erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin. |
8 |
Horregatik, gaur egun ere «Odol-soro» deitzen zaio toki hari. |
9 |
Honela bete zen Jeremias profetak esana: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek ezarri zioten salneurria. |
10 |
Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili zituzten, Jaunak agindu zidan bezala. |
11 |
Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion: —Zu al zara juduen erregea? Jesusek erantzun zion: —Zeuk diozu. |
12 |
Apaizburuek eta zaharrek salaketa asko egiten zuten haren aurka, baina hark ez zuen ezer erantzuten. |
13 |
Pilatok esan zion: —Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra? |
14 |
Eta ez baitzion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria. |
15 |
Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen gobernariak, herriak nahi zuena. |
16 |
Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas zeritzana. |
17 |
Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien: —Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa? |
18 |
Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus. |
19 |
Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: «Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta». |
20 |
Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan. |
21 |
Gobernariak berriro galdetu zien: —Bietako zein nahi duzue askatzea? —Barrabas —erantzun zuten. |
22 |
Pilatok esan zien: —Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin? Denek erantzun zuten: —Gurutzean josi! |
23 |
Eta hark: —Zer oker egin du, bada? Haiek, are eta oihu handiagoz: —Gurutzean josi! |
24 |
Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez: —Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi! |
25 |
Herri osoak erantzun zuen: —Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule! |
26 |
Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren, haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten. |
27 |
Gobernariaren soldaduek Jesus jauregira eraman zuten eta gudari-taldeko denak bildu zituzten haren inguruan. |
28 |
Soinekoak erantzi zizkioten eta purpurazko kapa batez jantzi zuten. |
29 |
Arantzaz egindako koroa ezarri zioten buruan eta kanabera eskuan, eta, aurrean belaunikaturik, iseka egin zioten esanez: «Agur, juduen erregea!» |
30 |
Listua botatzen zioten eta, kanabera kendurik, buruan jotzen zuten. |
31 |
Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten. |
32 |
Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten. |
33 |
Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du), |
34 |
behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan. |
35 |
Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez. |
36 |
Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen. |
37 |
Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: «Hau Jesus da, juduen erregea». |
38 |
Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean. |
39 |
Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin |
40 |
eta esanez: «Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!» |
41 |
Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez: |
42 |
«Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan. |
43 |
Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?» |
44 |
Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten. |
45 |
Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan |
46 |
Hirurak inguruan, Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eli, Eli, lema sabaktani?» (Hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?» ). |
47 |
Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: «Eliasi deika ari da». |
48 |
Eta berehala, haietako batek, lasterka belaki bat hartzera joan, ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion. |
49 |
Besteek, ordea, zioten: «Egon, ea datorkion Elias salbatzera!» |
50 |
Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. |
51 |
Eta horra, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik beheraino; lurrikara izan zen eta harkaitzak zartatu egin ziren; |
52 |
hilobiak zabaldu eta hilik zeuden santu asko piztu egin ziren: |
53 |
hilobietatik irten eta, Jesus piztu ondoren, hiri santuan sartu ziren eta jende askori agertu zitzaizkion. |
54 |
Lurrikara eta gertakari guztiok ikustean, erromatar ehuntariak eta harekin Jesus zaintzen zeuden besteek, beldurrak jota, esan zuten: «Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!» |
55 |
Baziren han emakume asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren zerbitzari; |
56 |
haien artean, Magdalako Maria, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama. |
57 |
Ilunabarrean, Jose zeritzan Arimateako gizon aberats bat etorri zen, Jesusen ikaslea. |
58 |
Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. Pilatok emateko agindu zuen. |
59 |
Josek, gorpua harturik, izara garbi batean bildu zuen |
60 |
eta haitzean zulaturiko hilobi berri batean ezarri. Gero, harri handi bat irauliz, hilobiko sarrera itxi eta joan egin zen. |
61 |
Magdalako Maria eta beste Maria hilobi aurrean eserita zeuden. |
62 |
Biharamuna larunbata zen. Apaizburuak eta fariseuak Pilatogana bildu ziren elkarrekin, |
63 |
eta esan zioten: —Jauna, gogoratu dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: «Hiru egunen buruan piztu egingo naiz». |
64 |
Agindu ezazu, bada, hirugarren eguna arte hilobia zaintzeko; ez dadila gerta, haren ikasleak gorpua eraman eta gero «Hildakoen artetik piztu da» herriari esanez etortzea. Azken engainu hau lehenengoa baino okerragoa izango litzateke. |
65 |
Pilatok erantzun zien: —Badituzue zeuen guardiak. Zoazte, eta zaindu dakizuen modura. |
66 |
Joan ziren, bada, eta hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta guardia ipiniz.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Matthieu 27:1 |
Matthieu 27:2 |
Matthieu 27:3 |
Matthieu 27:4 |
Matthieu 27:5 |
Matthieu 27:6 |
Matthieu 27:7 |
Matthieu 27:8 |
Matthieu 27:9 |
Matthieu 27:10 |
Matthieu 27:11 |
Matthieu 27:12 |
Matthieu 27:13 |
Matthieu 27:14 |
Matthieu 27:15 |
Matthieu 27:16 |
Matthieu 27:17 |
Matthieu 27:18 |
Matthieu 27:19 |
Matthieu 27:20 |
Matthieu 27:21 |
Matthieu 27:22 |
Matthieu 27:23 |
Matthieu 27:24 |
Matthieu 27:25 |
Matthieu 27:26 |
Matthieu 27:27 |
Matthieu 27:28 |
Matthieu 27:29 |
Matthieu 27:30 |
Matthieu 27:31 |
Matthieu 27:32 |
Matthieu 27:33 |
Matthieu 27:34 |
Matthieu 27:35 |
Matthieu 27:36 |
Matthieu 27:37 |
Matthieu 27:38 |
Matthieu 27:39 |
Matthieu 27:40 |
Matthieu 27:41 |
Matthieu 27:42 |
Matthieu 27:43 |
Matthieu 27:44 |
Matthieu 27:45 |
Matthieu 27:46 |
Matthieu 27:47 |
Matthieu 27:48 |
Matthieu 27:49 |
Matthieu 27:50 |
Matthieu 27:51 |
Matthieu 27:52 |
Matthieu 27:53 |
Matthieu 27:54 |
Matthieu 27:55 |
Matthieu 27:56 |
Matthieu 27:57 |
Matthieu 27:58 |
Matthieu 27:59 |
Matthieu 27:60 |
Matthieu 27:61 |
Matthieu 27:62 |
Matthieu 27:63 |
Matthieu 27:64 |
Matthieu 27:65 |
Matthieu 27:66 |
|
|
|
|
|
|
Matthieu 1 / Matt 1 |
Matthieu 2 / Matt 2 |
Matthieu 3 / Matt 3 |
Matthieu 4 / Matt 4 |
Matthieu 5 / Matt 5 |
Matthieu 6 / Matt 6 |
Matthieu 7 / Matt 7 |
Matthieu 8 / Matt 8 |
Matthieu 9 / Matt 9 |
Matthieu 10 / Matt 10 |
Matthieu 11 / Matt 11 |
Matthieu 12 / Matt 12 |
Matthieu 13 / Matt 13 |
Matthieu 14 / Matt 14 |
Matthieu 15 / Matt 15 |
Matthieu 16 / Matt 16 |
Matthieu 17 / Matt 17 |
Matthieu 18 / Matt 18 |
Matthieu 19 / Matt 19 |
Matthieu 20 / Matt 20 |
Matthieu 21 / Matt 21 |
Matthieu 22 / Matt 22 |
Matthieu 23 / Matt 23 |
Matthieu 24 / Matt 24 |
Matthieu 25 / Matt 25 |
Matthieu 26 / Matt 26 |
Matthieu 27 / Matt 27 |
Matthieu 28 / Matt 28 |