1 |
«Jainkoaren erregetzarekin, kriseiluak hartu eta senar ezkonberriari bidera irten zitzaizkion hamar neskatxekin bezala gertatzen da. |
2 |
Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak. |
3 |
Kriseiluak hartzean, zentzugabeek ez zuten oliorik hartu; |
4 |
zentzudunek, ordea, kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan. |
5 |
Senarrak luzatzen zuenez, logaletu egin ziren denak eta loak hartu zituen. |
6 |
«Gauerdian oihu bat izan zen: “Hemen da senarra! Irten bidera!” |
7 |
Jaiki ziren denak eta beren kriseiluak prestatu zituzten. |
8 |
Orduan, zentzugabeek zentzudunei esan zieten: “Emaguzue olio pixka bat, kriseiluak itzaltzera doazkigu eta”. |
9 |
Zentzudunek erantzun zieten: “Ea ez dugun nahikoa denontzat; hobe duzue badaezpada dendara joan eta erosi”. |
10 |
«Baina, erostera joanak zirelarik, senarra iritsi zen, eta prest zeudenak ezteietara sartu ziren berarekin. Eta atea itxi egin zen. |
11 |
«Iritsi ziren, azkenik, beste neskatxak ere eta dei egin zuten: “Jauna, jauna! Zabaldu!” |
12 |
Baina jaunak erantzun zien: “Benetan diotsuet, ez dakit nor zareten”. |
13 |
«Zain egon, beraz, ez baitakizue, ez egunik, ez ordurik. |
14 |
«Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien: |
15 |
bati bost talentu, beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen. |
16 |
Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi. |
17 |
Orobat bi talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste bi irabazi zituen. |
18 |
Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua. |
19 |
«Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien. |
20 |
Aurreratu zen bost talentu hartu zituena eta beste bost aurkeztu zizkion, esanez: “Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; hona beste bost nik irabaziak”. |
21 |
Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”. |
22 |
Aurreratu zen, gero, bi talentuduna eta esan zion: “Jauna, bi talentu utzi zenizkidan; hona beste bi nik irabaziak”. |
23 |
Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”. |
24 |
Aurreratu zen talentu bakarra hartu zuena eta esan zion: “Banekien gizon zorrotza zarena, erein ez duzun tokian hartzen eta zabaldu ez duzun tokian biltzen duzuna; |
25 |
beldur nintzen, eta zure talentua lurrean ezkutatu nuen. Hona zeure dirua!” |
26 |
Nagusiak erantzun zion: “Ai morroi gaizto eta alferra! Bazenekien erein ez dudan tokian hartzen dudana eta zabaldu ez dudan tokian biltzen. |
27 |
Beraz, bankuan jarri behar zenuen nire dirua, itzultzean bere korrituekin jaso nezan. |
28 |
Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari. |
29 |
Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio. |
30 |
Eta ezertarako gauza ez den morroi hau jaurti kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango dira han”. |
31 |
«Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da. |
32 |
Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala, |
33 |
eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu. |
34 |
Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. |
35 |
Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; |
36 |
biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. |
37 |
Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman? |
38 |
Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi? |
39 |
Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?” |
40 |
Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”. |
41 |
«Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara. |
42 |
Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez; |
43 |
arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”. |
44 |
Orduan, haiek ere esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo kartzelan, eta guk lagundu ez?” |
45 |
Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”. |
46 |
Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara».
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Matthieu 25:1 |
Matthieu 25:2 |
Matthieu 25:3 |
Matthieu 25:4 |
Matthieu 25:5 |
Matthieu 25:6 |
Matthieu 25:7 |
Matthieu 25:8 |
Matthieu 25:9 |
Matthieu 25:10 |
Matthieu 25:11 |
Matthieu 25:12 |
Matthieu 25:13 |
Matthieu 25:14 |
Matthieu 25:15 |
Matthieu 25:16 |
Matthieu 25:17 |
Matthieu 25:18 |
Matthieu 25:19 |
Matthieu 25:20 |
Matthieu 25:21 |
Matthieu 25:22 |
Matthieu 25:23 |
Matthieu 25:24 |
Matthieu 25:25 |
Matthieu 25:26 |
Matthieu 25:27 |
Matthieu 25:28 |
Matthieu 25:29 |
Matthieu 25:30 |
Matthieu 25:31 |
Matthieu 25:32 |
Matthieu 25:33 |
Matthieu 25:34 |
Matthieu 25:35 |
Matthieu 25:36 |
Matthieu 25:37 |
Matthieu 25:38 |
Matthieu 25:39 |
Matthieu 25:40 |
Matthieu 25:41 |
Matthieu 25:42 |
Matthieu 25:43 |
Matthieu 25:44 |
Matthieu 25:45 |
Matthieu 25:46 |
|
|
|
|
|
|
Matthieu 1 / Matt 1 |
Matthieu 2 / Matt 2 |
Matthieu 3 / Matt 3 |
Matthieu 4 / Matt 4 |
Matthieu 5 / Matt 5 |
Matthieu 6 / Matt 6 |
Matthieu 7 / Matt 7 |
Matthieu 8 / Matt 8 |
Matthieu 9 / Matt 9 |
Matthieu 10 / Matt 10 |
Matthieu 11 / Matt 11 |
Matthieu 12 / Matt 12 |
Matthieu 13 / Matt 13 |
Matthieu 14 / Matt 14 |
Matthieu 15 / Matt 15 |
Matthieu 16 / Matt 16 |
Matthieu 17 / Matt 17 |
Matthieu 18 / Matt 18 |
Matthieu 19 / Matt 19 |
Matthieu 20 / Matt 20 |
Matthieu 21 / Matt 21 |
Matthieu 22 / Matt 22 |
Matthieu 23 / Matt 23 |
Matthieu 24 / Matt 24 |
Matthieu 25 / Matt 25 |
Matthieu 26 / Matt 26 |
Matthieu 27 / Matt 27 |
Matthieu 28 / Matt 28 |