1 |
Hitzaldi hau amaitu zuenean, Galileatik alde egin eta Judeako mugetan sartu zen Jesus, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz. |
2 |
Jende-multzo handiek jarraitu zioten eta Jesusek gaixoak sendatu zizkien. |
3 |
Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, galdetu zioten: —Zilegi al zaio gizonari emaztea edozein arrazoigatik uztea? |
4 |
Hark erantzun zien: —Ez al duzue irakurri Liburu Santuek diotena? Egileak hasieran gizaseme eta emakume egin zituela, alegia, |
5 |
eta esan ziela: Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira. |
6 |
Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. Horrela, bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska. |
7 |
Galdetu zioten: —Zergatik eman zuen, bada, Moisesek dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena? |
8 |
Jesusek erantzun zien: —Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako eman zizuen Moisesek emaztea uzteko baimena, baina hasieran ez zen horrela. |
9 |
Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du. |
10 |
Orduan, ikasleek esan zioten: —Senar-emazteen arteko lotura horrelakoa bada, ez du merezi ezkontzea. |
11 |
Jesusek erantzun zien: —Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik. |
12 |
Batzuk ez dira ezkontzen jaiotzaz ezin dutelako; beste batzuk, giza eskuz ezinduak izan direlako; beste batzuk, berriz, Jainkoaren erregetzagatik hala erabaki dutelako. Onar dezakeenak onar beza. |
13 |
Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. |
14 |
Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege». |
15 |
Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik. |
16 |
Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion: —Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko? |
17 |
Jesusek erantzun zion: —Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak. |
18 |
—Zein agindu? —galdetu zion. Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, |
19 |
ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. |
20 |
Gazteak, orduan: —Hori guztia bete dut; zer falta dut oraindik? |
21 |
Jesusek erantzun zion: —Guztiz ona izan nahi baduzu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri. |
22 |
Hitz hauek entzutean, atsekabez alde egin zuen gazteak, ondasun handien jabe baitzen. |
23 |
Jesusek esan zien bere ikasleei: —Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan. |
24 |
Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino. |
25 |
Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten: —Nor salba daiteke, orduan? |
26 |
Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: —Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake. |
27 |
Orduan, Pedrok esan zion Jesusi: —Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat? |
28 |
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Jainkoak mundu hau berregitean, Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan eseriko denean, zuek ere, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan eseriko zarete, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko. |
29 |
Eta niregatik etxeak, senideak, aita, ama, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, ehun halako jasoko du eta betiko bizia izango ondare. |
30 |
Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Matthieu 19:1 |
Matthieu 19:2 |
Matthieu 19:3 |
Matthieu 19:4 |
Matthieu 19:5 |
Matthieu 19:6 |
Matthieu 19:7 |
Matthieu 19:8 |
Matthieu 19:9 |
Matthieu 19:10 |
Matthieu 19:11 |
Matthieu 19:12 |
Matthieu 19:13 |
Matthieu 19:14 |
Matthieu 19:15 |
Matthieu 19:16 |
Matthieu 19:17 |
Matthieu 19:18 |
Matthieu 19:19 |
Matthieu 19:20 |
Matthieu 19:21 |
Matthieu 19:22 |
Matthieu 19:23 |
Matthieu 19:24 |
Matthieu 19:25 |
Matthieu 19:26 |
Matthieu 19:27 |
Matthieu 19:28 |
Matthieu 19:29 |
Matthieu 19:30 |
|
|
|
|
|
|
Matthieu 1 / Matt 1 |
Matthieu 2 / Matt 2 |
Matthieu 3 / Matt 3 |
Matthieu 4 / Matt 4 |
Matthieu 5 / Matt 5 |
Matthieu 6 / Matt 6 |
Matthieu 7 / Matt 7 |
Matthieu 8 / Matt 8 |
Matthieu 9 / Matt 9 |
Matthieu 10 / Matt 10 |
Matthieu 11 / Matt 11 |
Matthieu 12 / Matt 12 |
Matthieu 13 / Matt 13 |
Matthieu 14 / Matt 14 |
Matthieu 15 / Matt 15 |
Matthieu 16 / Matt 16 |
Matthieu 17 / Matt 17 |
Matthieu 18 / Matt 18 |
Matthieu 19 / Matt 19 |
Matthieu 20 / Matt 20 |
Matthieu 21 / Matt 21 |
Matthieu 22 / Matt 22 |
Matthieu 23 / Matt 23 |
Matthieu 24 / Matt 24 |
Matthieu 25 / Matt 25 |
Matthieu 26 / Matt 26 |
Matthieu 27 / Matt 27 |
Matthieu 28 / Matt 28 |