1 |
Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Ikasleak goseak zeuden, eta galburuak hartu eta jaten hasi ziren. |
2 |
Hori ikustean, fariseuek esan zioten Jesusi: —Begira, larunbatez zilegi ez dena egiten ari dira zure ikasleak. |
3 |
Hark erantzun: —Ez al duzue inoiz irakurri zer egin zuen Davidek, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? |
4 |
Nola Jainkoaren etxean sartu eta Jaunari eskainiriko ogiak jan zituzten, legez ez berak eta ez bere lagunek, baizik eta apaizek bakarrik jan zitzaketenak? |
5 |
Eta ez al duzue Liburu Santuetan irakurri apaizek tenpluan larunbatero atseden-legea hausten dutela, horregatik errudun izan gabe? |
6 |
Ba, nik diotsuet: Bada hemen tenplua baino gehiago den bat. |
7 |
Ulertu bazenute zer esan nahi duen Jainkoak esandako honek: Nahiago dut errukia sakrifizioak baino, ez zenituzketen errugabeok gaitzetsiko. |
8 |
Zeren larunbataren nagusi baita Gizonaren Semea. |
9 |
Handik alde egin eta sinagogara joan zen Jesus. |
10 |
Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. Fariseuek, zertan salatuko, galdetu zioten: —Zilegi al da larunbatez inor sendatzea? |
11 |
Jesusek erantzun zien: —Zuetako zeinek, ardi bakarra eduki eta larunbatez zulora erortzen bazaio, ez du hartu eta aterako? |
12 |
Eta zenbatez ez da gehiago gizakia ardia baino! Legezko da, beraz, larunbatez on egitea. |
13 |
Orduan, gizonari esan zion: —Luzatu beso hori. Hark luzatu, eta sendaturik gelditu zitzaion, bestea bezain ongi. |
14 |
Handik atera zirenean, fariseuek elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko. |
15 |
Horretaz jabeturik, handik aldendu egin zen Jesus. Jende askok jarraitu zion, eta hark denak sendatu zituen, |
16 |
bera nor zen inori ez esateko aginduz. |
17 |
Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana bete zen: |
18 |
Hona hemen nire zerbitzaria, nik hautatua, nire maitea, atsegin dudana. Beronen gain ezarriko dut neure espiritua: nazioei justizia iragarriko die. |
19 |
Ez du haserrerik sortuko, ez du oihu egingo, ez da kaleetan haren mintzoa entzungo. |
20 |
Kanabera printzatua ez du hautsiko, ahulduriko argi-metxa ez du itzaliko, justizia nagusi ezar dezan arte. |
21 |
Bera izango dute itxaropen nazioek. |
22 |
Deabruaren menpe zegoen gizon bat eraman zioten Jesusi, itsua eta mutua. Hark sendatu egin zuen eta gizona hitz egiten eta ikusten hasi zen. |
23 |
Jende guztiak, harriturik, zioen: «Ea Daviden Semea dugun hau!» |
24 |
Fariseuek, ordea, hori entzutean, esan zuten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak». |
25 |
Igarri zizkien Jesusek beren gogoetak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da. Bere baitan zatiturik dagoen herri edo familiak ez du iraungo. |
26 |
Beraz, Satanasek Satanas botatzen badu, zatiturik dago eta bere buruaren aurka ari da; nola iraun dezake haren erreinuak? |
27 |
Eta nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. |
28 |
Deabruak Jainkoaren Espirituaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela. |
29 |
«Izan ere, nola sar daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara, aldez aurretik hura lotzen ez badu? Orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak. |
30 |
«Nire alde ez dagoena nire kontra dago, eta nirekin biltzen ez duena sakabanatzen ari da. |
31 |
«Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik ez dio barkatuko. |
32 |
«Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean. |
33 |
«Emazue zuhaitza ona dela: fruitua ere ona izango da. Edota zuhaitza txarra dela: fruitua ere txarra izango da. Zuhaitza fruitutik ezagutzen da. |
34 |
Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu. |
35 |
Ona denak, bere ontasun-altxorretik, ona ateratzen du; eta gaiztoak, bere gaiztakeri altxorretik, gaitza. |
36 |
«Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean. |
37 |
Zeren zeuen hitzen arabera zuzenetsiko baitzaituzte Jainkoak, eta zeuen hitzen arabera gaitzetsiko». |
38 |
Lege-maisu eta fariseu batzuk honela hasi zitzaizkion Jesusi: «Maisu, zuk egindako mirarizko seinaleren bat ikusi nahi genuke». |
39 |
Jesusek erantzun zien: «Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial hau, baina ez zaio seinalerik emango, Jonas profetarena besterik. |
40 |
Zeren, Jonasek arrainaren sabelean hiru egun eta hiru gau egin zituen bezala, hala egingo ditu Gizonaren Semeak ere hiru egun eta hiru gau lurraren barruan. |
41 |
Ninivetarrek auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo dute, beraiek bihozberritu egin baitziren Jonasen predikuz, eta baduzue hemen Jonas baino handiago den bat. |
42 |
Hegoaldeko erreginak ere auzi-egunean gizaldi honen kontra altxatu eta kondenatu egingo du, munduaren bazterretik etorri baitzen Salomonen jakinduriazko hitzak entzutera, eta baduzue hemen Salomon baino handiago den bat. |
43 |
«Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik, |
44 |
bere buruari esaten dio: “Noan berriro atera nintzeneko neure etxera”. Iristean, etxea hutsik, garbitua eta apaindua aurkitzen du. |
45 |
Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere». |
46 |
Oraindik Jesus jendeari hitz egiten ari zela, haren ama eta anai-arrebak azaldu ziren kanpoan, berarekin hitz egin nahian. |
47 |
Batek esan zion: —Adizu, ama eta anai-arrebak dituzu kanpoan, zurekin hitz egin nahian. |
48 |
Jesusek, berriz, erantzun zion: —Nor da nire ama eta zein nire anai-arrebak? |
49 |
Eta, bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen: —Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. |
50 |
Izan ere, zeruko nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Matthieu 12:1 |
Matthieu 12:2 |
Matthieu 12:3 |
Matthieu 12:4 |
Matthieu 12:5 |
Matthieu 12:6 |
Matthieu 12:7 |
Matthieu 12:8 |
Matthieu 12:9 |
Matthieu 12:10 |
Matthieu 12:11 |
Matthieu 12:12 |
Matthieu 12:13 |
Matthieu 12:14 |
Matthieu 12:15 |
Matthieu 12:16 |
Matthieu 12:17 |
Matthieu 12:18 |
Matthieu 12:19 |
Matthieu 12:20 |
Matthieu 12:21 |
Matthieu 12:22 |
Matthieu 12:23 |
Matthieu 12:24 |
Matthieu 12:25 |
Matthieu 12:26 |
Matthieu 12:27 |
Matthieu 12:28 |
Matthieu 12:29 |
Matthieu 12:30 |
Matthieu 12:31 |
Matthieu 12:32 |
Matthieu 12:33 |
Matthieu 12:34 |
Matthieu 12:35 |
Matthieu 12:36 |
Matthieu 12:37 |
Matthieu 12:38 |
Matthieu 12:39 |
Matthieu 12:40 |
Matthieu 12:41 |
Matthieu 12:42 |
Matthieu 12:43 |
Matthieu 12:44 |
Matthieu 12:45 |
Matthieu 12:46 |
Matthieu 12:47 |
Matthieu 12:48 |
Matthieu 12:49 |
Matthieu 12:50 |
|
|
|
|
|
|
Matthieu 1 / Matt 1 |
Matthieu 2 / Matt 2 |
Matthieu 3 / Matt 3 |
Matthieu 4 / Matt 4 |
Matthieu 5 / Matt 5 |
Matthieu 6 / Matt 6 |
Matthieu 7 / Matt 7 |
Matthieu 8 / Matt 8 |
Matthieu 9 / Matt 9 |
Matthieu 10 / Matt 10 |
Matthieu 11 / Matt 11 |
Matthieu 12 / Matt 12 |
Matthieu 13 / Matt 13 |
Matthieu 14 / Matt 14 |
Matthieu 15 / Matt 15 |
Matthieu 16 / Matt 16 |
Matthieu 17 / Matt 17 |
Matthieu 18 / Matt 18 |
Matthieu 19 / Matt 19 |
Matthieu 20 / Matt 20 |
Matthieu 21 / Matt 21 |
Matthieu 22 / Matt 22 |
Matthieu 23 / Matt 23 |
Matthieu 24 / Matt 24 |
Matthieu 25 / Matt 25 |
Matthieu 26 / Matt 26 |
Matthieu 27 / Matt 27 |
Matthieu 28 / Matt 28 |