1 |
Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesus Mesiasen arbasoen zerrenda: |
2 |
Abrahamek Isaak sortu zuen; Isaakek Jakob; Jakobek Juda eta honen anaiak; |
3 |
Judak Fares eta Zara, Tamarrengandik; Faresek Esrom; Esromek Aram; |
4 |
Aramek Aminadab; Aminadabek Naason; Naasonek Salmon; |
5 |
Salmonek Booz, Rahabengandik; Boozek Obed, Rutengandik; Obedek Jese, |
6 |
eta Jesek David erregea. Davidek Salomon sortu zuen, Uriasen emazte izanarengandik; |
7 |
Salomonek Roboam; Roboamek Abia; Abiak Asaf; |
8 |
Asafek Josafat; Josafatek Joram; Joramek Ozias; |
9 |
Oziasek Joatam; Joatamek Akaz; Akazek Ezekias; |
10 |
Ezekiasek Manases; Manasesek Amon; Amonek Josias, |
11 |
eta Josiasek Jekonias eta honen anaiak, israeldarrak Babiloniara erbesteratu zituzten garaian. |
12 |
Babiloniako erbestealdiaren ondoren, Jekoniasek Salatiel sortu zuen; Salatielek Zorobabel; |
13 |
Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor; |
14 |
Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud; |
15 |
Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob, |
16 |
eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana. |
17 |
Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau. |
18 |
Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria, Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. |
19 |
Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen. |
20 |
Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator. |
21 |
Semea izango du, eta zuk Jesus ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik». |
22 |
Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete zedin gertatu zen: |
23 |
Hara, birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena (Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin» esan nahi du). |
24 |
Esnatzean, Jaunaren aingeruak agindua egin zuen Josek, eta Maria emaztetzat hartu zuen. |
25 |
Eta ez zuten ezkontza-harremanik izan, Mariak semea izan zuen arte, eta Josek Jesus izena ipini zion.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Matthieu 1:1 |
Matthieu 1:2 |
Matthieu 1:3 |
Matthieu 1:4 |
Matthieu 1:5 |
Matthieu 1:6 |
Matthieu 1:7 |
Matthieu 1:8 |
Matthieu 1:9 |
Matthieu 1:10 |
Matthieu 1:11 |
Matthieu 1:12 |
Matthieu 1:13 |
Matthieu 1:14 |
Matthieu 1:15 |
Matthieu 1:16 |
Matthieu 1:17 |
Matthieu 1:18 |
Matthieu 1:19 |
Matthieu 1:20 |
Matthieu 1:21 |
Matthieu 1:22 |
Matthieu 1:23 |
Matthieu 1:24 |
Matthieu 1:25 |
|
|
|
|
|
|
Matthieu 1 / Matt 1 |
Matthieu 2 / Matt 2 |
Matthieu 3 / Matt 3 |
Matthieu 4 / Matt 4 |
Matthieu 5 / Matt 5 |
Matthieu 6 / Matt 6 |
Matthieu 7 / Matt 7 |
Matthieu 8 / Matt 8 |
Matthieu 9 / Matt 9 |
Matthieu 10 / Matt 10 |
Matthieu 11 / Matt 11 |
Matthieu 12 / Matt 12 |
Matthieu 13 / Matt 13 |
Matthieu 14 / Matt 14 |
Matthieu 15 / Matt 15 |
Matthieu 16 / Matt 16 |
Matthieu 17 / Matt 17 |
Matthieu 18 / Matt 18 |
Matthieu 19 / Matt 19 |
Matthieu 20 / Matt 20 |
Matthieu 21 / Matt 21 |
Matthieu 22 / Matt 22 |
Matthieu 23 / Matt 23 |
Matthieu 24 / Matt 24 |
Matthieu 25 / Matt 25 |
Matthieu 26 / Matt 26 |
Matthieu 27 / Matt 27 |
Matthieu 28 / Matt 28 |