1 |
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: |
2 |
«Esan israeldarrei: Jaunari nazireu bezala sagaratzeko botoa egiten duenak, gizonezko zein emakumezkok, |
3 |
ez du ardorik, ez beste alkohol-edaririk edango, ez edari horietatik ateratako ozpinik ere; ez du inolako mahats-zukurik edango, ez eta mahatsik edo mahaspasarik jango. |
4 |
Nazireutzak dirauen bitartean, ez du mahatsez eginiko ezer jango, ezta haziz edo azalez eginikorik ere. |
5 |
Nazireu-botoaren denboraldi guztian ez du ilea moztuko: Jaunari sagaratua baitago, ilea hazten utziko du. |
6 |
Jaunari sagaraturik dagoen denboraldi horretan ez da gorpu batengana hurbilduko: |
7 |
aita nahiz ama, anaia nahiz arreba hiltzen bazaio ere, ez da kutsatuko, Jaunari sagaratua baitu bere burua. |
8 |
Nazireu-garai guztian Jaunari sagaraturik dago. |
9 |
«Bat-batean norbait ondoan hiltzen bazaio, sagarapenaren ezaugarri duen ilea kutsatuz, garbikuntza-ohikunea egingo du zazpi egunen buruan: egun horretan erabat moztuko du buruko ilea. |
10 |
Zortzigarren egunean bi usapal edo bi usakume eramango dizkio apaizari, elkarketa-etxolaren sarrerara. |
11 |
Bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat eskainiko ditu apaizak, eta haren alde barkamen-ohikunea egingo du, gorpua ukitzean eginiko hobenagatik. Egun horretan berriro sagaratuko dio nazireuak bere burua Jaunari. |
12 |
Ostera hasiko du Jaunari nazireu bezala sagaraturiko denboraldia; aurreko egunak ez zaizkio kontuan hartuko, bere nazireu-botoa profanatu duelako. Gainera, urtebeteko bildotsa eramango dio Jaunari ordain-oparitzat. |
13 |
«Hona hemen nazireuari buruzko legea: Sagarapen-garaia burutzean, elkarketa-etxolaren sarrerara joango da |
14 |
eta urtebeteko bildots akats gabea eskainiko dio Jaunari erre-oparitzat, urtebeteko arkume akats gabea barkamen-oparitzat eta ahari akats gabea elkartasun-oparitzat. |
15 |
Irin garbiz eginiko legamia gabeko saski bat ogi, olioz oraturiko opilak eta oliotan bustiriko talo legamia gabeak ere eskainiko ditu, labore- eta isur-opariekin batera. |
16 |
Apaizak Jaunari aurkeztuko dizkio opariok, eta barkamen-oparia eta erre-oparia eskainiko ditu; |
17 |
gero, aharia eskainiko du elkartasun-oparitzat, legamia gabeko ogien saskiarekin batera, eta labore- eta isur-opariak. |
18 |
Ilea motz-motz egingo du nazireuak elkarketa-etxolako sarreran eta bere sagarapenaren ezaugarri duen ile moztua elkartasun-oparia erretzen deneko sutara botako du. |
19 |
Ahari errearen beso bat, saskiko legamia gabeko ogi bat eta legamia gabeko opil bat hartu eta nazireu ile-moztuaren eskuetan ipiniko ditu apaizak. |
20 |
Gero, apaizak Jaunari aurkeztuko dio hori guztia: gauza sakratua da eta apaizari dagokio, aurkezturiko bularra eta aparte utzitako izterra bezala. Horren guztiaren ondoren, ardoa edan ahal izango du nazireu-botoa zuenak. |
21 |
«Hori da nazireu-botoz bere burua Jaunari sagaratzen dionari buruzko legea, horiek dira Jaunari aurkeztu behar dizkion opariak, bere kabuz eskain diezaiokeenaz aparte. Lege honen arabera beteko ditu aginduriko botoaren eginbeharrak». |
22 |
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: |
23 |
«Esaiezu Aaroni eta beronen semeei formula hau erabili behar dutela israeldarrak bedeinkatzeko: |
24 |
«Jaunak bedeinka eta gorde zaitzala; |
25 |
Jaunak aurpegi argia erakutsi eta erruki dakizula. |
26 |
Jaunak maitasunez begiratu eta bakea eman diezazula. |
27 |
«Honela, nire presentzia israeldarren gain ezarriko da, eta bedeinkatu egingo ditut».
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Nombres 6:1 |
Nombres 6:2 |
Nombres 6:3 |
Nombres 6:4 |
Nombres 6:5 |
Nombres 6:6 |
Nombres 6:7 |
Nombres 6:8 |
Nombres 6:9 |
Nombres 6:10 |
Nombres 6:11 |
Nombres 6:12 |
Nombres 6:13 |
Nombres 6:14 |
Nombres 6:15 |
Nombres 6:16 |
Nombres 6:17 |
Nombres 6:18 |
Nombres 6:19 |
Nombres 6:20 |
Nombres 6:21 |
Nombres 6:22 |
Nombres 6:23 |
Nombres 6:24 |
Nombres 6:25 |
Nombres 6:26 |
Nombres 6:27 |
|
|
|
|
|
|
Nombres 1 / Nom 1 |
Nombres 2 / Nom 2 |
Nombres 3 / Nom 3 |
Nombres 4 / Nom 4 |
Nombres 5 / Nom 5 |
Nombres 6 / Nom 6 |
Nombres 7 / Nom 7 |
Nombres 8 / Nom 8 |
Nombres 9 / Nom 9 |
Nombres 10 / Nom 10 |
Nombres 11 / Nom 11 |
Nombres 12 / Nom 12 |
Nombres 13 / Nom 13 |
Nombres 14 / Nom 14 |
Nombres 15 / Nom 15 |
Nombres 16 / Nom 16 |
Nombres 17 / Nom 17 |
Nombres 18 / Nom 18 |
Nombres 19 / Nom 19 |
Nombres 20 / Nom 20 |
Nombres 21 / Nom 21 |
Nombres 22 / Nom 22 |
Nombres 23 / Nom 23 |
Nombres 24 / Nom 24 |
Nombres 25 / Nom 25 |
Nombres 26 / Nom 26 |
Nombres 27 / Nom 27 |
Nombres 28 / Nom 28 |
Nombres 29 / Nom 29 |
Nombres 30 / Nom 30 |
Nombres 31 / Nom 31 |
Nombres 32 / Nom 32 |
Nombres 33 / Nom 33 |
Nombres 34 / Nom 34 |
Nombres 35 / Nom 35 |
Nombres 36 / Nom 36 |