1 |
Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: |
2 |
«Esan israeldarren elkarte osoari: Izan santu, ni, Jauna, zuen Jainkoa, santua naiz eta. |
3 |
«Izan begirune gurasoei, eta errespetatu nik aginduriko atseden-eguna. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. |
4 |
«Ez jo sasijainkoengana eta ez egin metal urtuzko idolorik. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. |
5 |
«Jaunari elkartasun-opariak egitean, eskaini hark atseginez onartzeko eran: |
6 |
oparigaia jan, opaldua izan den egunean eta biharamunean jango duzue; baina hirugarren egunerako sobera gelditua erre egingo duzue. |
7 |
Norbaitek hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango: gaitzesgarria da haragi hori. |
8 |
Horretatik jan dezanak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu, Jaunari sagaratua profanatu baitu: herritik bota egingo dute. |
9 |
«Zeuen uzta biltzean, ez duzue soro-bazterrekoa moztuko, ezta eroritako galburuak biltzen ibiliko ere. |
10 |
Ez dituzue atzean utzitako mahats-hondarrak bilduko, ezta lurrera eroritakoak jasotzen ibiliko ere. Pobreentzat eta etorkinentzat utziko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. |
11 |
«Ez ostu, ez esan gezurrik, ez egin iruzurrik zeuen herritarrari. |
12 |
Ez egin gezur-zinik Jaunaren izenean, zeuen Jainkoaren izena profanatuz. Neu naiz Jauna. |
13 |
«Ez zapaldu lagun hurkoa, ez larrutu. Ez utzi biharamuna arte ordaindu gabe langilearen lansaria. |
14 |
Ez madarikatu gorra, ez ipini itsuari bidean oztoporik. Horrela erakutsiko duzue begirune diozuela Jainkoari. Neu naiz Jauna. |
15 |
«Ez egin bidegabekeriarik epaiketan, ez jende xehearen alde jarriz, ez handikiari mesede eginez: epaitu zuzenbidez zeuen herritarra. |
16 |
Ez ibili herritarraren izena belzten; ez egin salaketa faltsurik lagun hurkoa heriotzara kondenarazteko. Neu naiz Jauna. |
17 |
«Ez eman biderik zeuen barrenean anaiarenganako gorrotoari; baina ez izan herritarra zentzarazteko beldur ere, harengatik bekaturik egin ez dezazuen. |
18 |
Ez hartu mendekurik, ez izan erresuminik herritarrekin. Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Neu naiz Jauna. |
19 |
«Bete itzazue nire legeak. Ez elkar batu bi mota ezberdinetako abereak, ez erein bi mota ezberdinetako haziak, ez jantzi bi mota ezberdinetako ehunez eginiko arroparik. |
20 |
«Norbaitek emakumezko esklabo batekin sexu-harremanak baditu, emakumea beste bati hitzemana zegoelarik eta jaregite-sari bidez edo beste nolabait libre izatera iritsi gabe, kalte-ordaina eman beharko du; baina errudunak ez dituzte heriotzara emango, emakumea ez baitzen librea. |
21 |
Gizonak ahari bat eramango du elkarketa-etxolaren sarrerara, Jaunari ordain-oparitzat eskaintzeko. |
22 |
Ordain-opariko ahariaren bidez, bekatuaren barkamen-ohikunea egingo du apaizak Jaunaren aurrean eta barkatua izango du gizonak bekatua. |
23 |
«Kanaan lurraldean sartuko zaretenean eta fruta-arbolak landatu, arbolen fruitua kutsatutzat edukiko duzue hiru urtez; beraz, ez duzue jango. |
24 |
Laugarren urtean, fruitu guztiak Jaunari sagaratuko dizkiozue gorespen-ospakizun batean. |
25 |
Bosgarren urtetik aurrera jan ahal izango dituzue. Horrela egiten baduzue, gero eta ugariagoak izango dira zuen uztak. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. |
26 |
«Ez jan haragia aberea hil duzuen toki berean. Ez jardun aztikeria eta sorginkeriatan. |
27 |
Ez moztu ile-adatsaren ertzak inguru guztian, ezta bizarraren ertzak ere. |
28 |
Ez egin ebakirik soinean dolua adierazteko, ez marraztu tatuajerik larruazalean. Neu naiz Jauna. |
29 |
«Ez desohoratu zeuen alaba prostituzio sakratura bultzatuz, lurraldeko biztanleek beren burua itsuskeria horretara eman ez dezaten. |
30 |
«Errespetatu nik aginduriko atseden-eguna eta izan begirune nire santutegiari. Neu naiz Jauna. |
31 |
«Ez jo nekromanteengana, ez ibili igarleak kontsultatzen, kutsaturik geldi ez zaitezten. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. |
32 |
«Zutitu errespeturik handienaz zaharren aurrean; horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari. Neu naiz Jauna. |
33 |
«Ez erabili gaizki zuen lurraldera bizitzera etorritako atzerritarra. |
34 |
Bertako bat bezala, zuetako bat bailitzan, hartuko duzue etorkina eta zeuen burua bezala maitatuko, etorkin izan baitzineten zeuek ere Egipton. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa. |
35 |
«Ez egin bidegabekeriarik, luzera, pisua nahiz edukiera neurtzeko neurri faltsuak erabiliz. |
36 |
Balantza zuzenak, pisu zuzenak eta neurri zuzenak erabiliko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, Egiptotik atera zintuztena. |
37 |
«Bete arretaz nire lege eta erabaki guztiak. Neu naiz Jauna».
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Lévitique 19:1 |
Lévitique 19:2 |
Lévitique 19:3 |
Lévitique 19:4 |
Lévitique 19:5 |
Lévitique 19:6 |
Lévitique 19:7 |
Lévitique 19:8 |
Lévitique 19:9 |
Lévitique 19:10 |
Lévitique 19:11 |
Lévitique 19:12 |
Lévitique 19:13 |
Lévitique 19:14 |
Lévitique 19:15 |
Lévitique 19:16 |
Lévitique 19:17 |
Lévitique 19:18 |
Lévitique 19:19 |
Lévitique 19:20 |
Lévitique 19:21 |
Lévitique 19:22 |
Lévitique 19:23 |
Lévitique 19:24 |
Lévitique 19:25 |
Lévitique 19:26 |
Lévitique 19:27 |
Lévitique 19:28 |
Lévitique 19:29 |
Lévitique 19:30 |
Lévitique 19:31 |
Lévitique 19:32 |
Lévitique 19:33 |
Lévitique 19:34 |
Lévitique 19:35 |
Lévitique 19:36 |
Lévitique 19:37 |
|
|
|
|
|
|
Lévitique 1 / Lévi 1 |
Lévitique 2 / Lévi 2 |
Lévitique 3 / Lévi 3 |
Lévitique 4 / Lévi 4 |
Lévitique 5 / Lévi 5 |
Lévitique 6 / Lévi 6 |
Lévitique 7 / Lévi 7 |
Lévitique 8 / Lévi 8 |
Lévitique 9 / Lévi 9 |
Lévitique 10 / Lévi 10 |
Lévitique 11 / Lévi 11 |
Lévitique 12 / Lévi 12 |
Lévitique 13 / Lévi 13 |
Lévitique 14 / Lévi 14 |
Lévitique 15 / Lévi 15 |
Lévitique 16 / Lévi 16 |
Lévitique 17 / Lévi 17 |
Lévitique 18 / Lévi 18 |
Lévitique 19 / Lévi 19 |
Lévitique 20 / Lévi 20 |
Lévitique 21 / Lévi 21 |
Lévitique 22 / Lévi 22 |
Lévitique 23 / Lévi 23 |
Lévitique 24 / Lévi 24 |
Lévitique 25 / Lévi 25 |
Lévitique 26 / Lévi 26 |
Lévitique 27 / Lévi 27 |