A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Ézéchiel 33



1
Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2
«Gizaseme, esan zeure herritarrei: Demagun gerra sorrarazten dudala herrialde baten kontra; orduan, hango jendeak beren arteko bat aukeratu eta jagole izendatzen du.
3
Jagoleak, arerioa datorrela ikustean, adarra jotzen du jendea ohartarazteko.
4
Norbaitek, adar-hotsa garbi entzun arren, ez badio jaramonik egiten, bera izango da bere heriotzaren erantzule, etsaiak ustekabean harrapatzen badu.
5
Entzun du adar-hotsa eta ez dio jaramonik egin; beraz, bere erruz hil da. Jaramon egin izan balio, salbatu egingo zukeen bizia.
6
Baina jagoleak arerioa datorrela ikusi eta ez badu adarra jotzen jendea ohartarazteko, etsaiak ustekabean harrapatzen duena, bere erruarengatik hilko da, baina nik jagoleari eskatuko diot heriotza horren kontu.
7
Zu, Ezekiel, Israel herriaren jagole izendatu zaitut; nik esandakoa entzutean, ohartarazi egin behar dituzu nire izenean.
8
Gaiztoren batek hil egin behar duela esaten badut, eta bere jokabidea alda dezan zuk ez baduzu ohartarazten, hil egingo da bere erruarengatik, baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu.
9
Aitzitik, bere jokabidea alda dezan gaiztoa ohartarazten baduzu, eta berak ez badu aldatzen, hil egingo da bere erruarengatik, baina zuk onik aterako duzu zeure bizia.
10
«Gizaseme, esan israeldarrei: Zera ari zarete esaten: “Galdurik gaude geure gaiztakeria eta bekatuen zamapean. Nola bizi gintezke?”
11
Esaiezu nire mezua: Ala ni, Jainko Jauna! Nik ez dut atsegin gaiztoa hiltzea, jokabidez aldatu eta bizitzea baino. Itzul zaitezte, beraz, itzul jokabide gaiztotik; zergatik hil behar duzue, israeldarrok?
12
«Zuk, gizaseme, esan zeure herritarrei: Zintzoa, okerbideratzen bada, ez du ordu arteko bere zuzentasunak salbatuko, ezta gaiztoa ere bere gaiztakeriak eroraraziko, jokabide gaiztotik aldentzen bada. Zintzoak ez dio biziari eutsiko aurreko bere zuzentasunagatik, bekatu egiten hasten bada.
13
Zintzoari bizi egingo dela esaten badiot, eta hark, bere zuzentasunaz fidatuz, bidegabekeria egiten badu, ez zaizkio bere egintza zuzenak kontuan hartuko eta hil egingo da bere bidegabekeriagatik.
14
Gaiztoari hil egingo dela esaten badiot, eta hark bekatutik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu,
15
bahituran hartutakoa bueltatu, ostutakoa itzuli eta, bidegabekeria egiteari utziz, bizia ematen duten aginduetan badabil, bizi egingo da, bai, eta ez da hilko.
16
Ez dut gogoratuko hark egindako bekaturik; zuzenbidez eta justiziaz jokatu duenez, bizi egingo da.
17
«Zure herritarrek erantzungo dute: “Ez da bidezkoa Jaunaren jokabidea”. Beraiena da bidezkoa ez dena.
18
Zintzoa, bere zuzentasunetik aldendu eta bidegabekeria egiten badu, hil egingo da;
19
gaiztoa, bere txarkeriatik aldendu eta zuzenbidez eta justiziaz jokatzen badu, bizi egingo da.
20
Eta oraindik ere Jaunaren jokabidea bidezkoa ez dela esango ote duzue? Israeldarrok, nor bere jokabidearen arabera epaituko zaituztet».
21
Gure erbestealdiko hamabigarren urtean, hamargarren hilaren bostean, Jerusalemdik ihes egindako bat iritsi zitzaidan, esanez: «Hartu dute hiria».
22
Iheslaria iritsi aurreko arratsean, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz; eta goizean, gizon hura iristean, ahoa zabaldu zitzaidan eta ez nuen mutu jarraitu.
23
Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
24
«Gizaseme, Israelen hirietako hondakinen artean bizi direnek esaten dute: “Abrahamek, bakarra izanik, lurraldearen jabetza izan bazuen, are gehiago guk, hain ugari izanik ”.
25
Beraz, adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zuek haragia odolarekin jaten duzue, idoloetan uste ona jarri eta hilketak egiten dituzue. Nola nahi duzue, bada, lurralde honen jabetza izan?
26
Armen indarkeria-zale zarete, egintza higuingarriak egin eta lagun hurkoaren emaztea desohoratzen duzue. Nola nahi duzue, bada, lurralde honen jabetza izan?
27
Adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zin dagit neure biziarengatik: Hirietako hondakinen artean bizi direnak gerran hilko dira; landan daudenak basapiztien janari bihurtuko ditut, eta harkaitz eta koba-zuloetan daudenak izurriz hilko dira.
28
Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut herrialdea, beraren indar harroa desegingo; Israelgo mendiak hondamendi bihurtuko ditut, eta ez da handik inor igaroko.
29
Egintza higuingarri guztiak zigortzeko, herrialdea basamortu eta hondamendi bihurtuko dudanean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna.
30
«Gizaseme, zure herritarrak zutaz ari dira harresi ondoan eta etxe-atarietan, elkarri esanez: “Goazen, ea zein mezu ematen digun Jaunak”.
31
Eta multzoan etortzen dira zuregana, eta nire herria zure aurrean esertzen da; entzuten dituzte zure hitzak, baina bete ez; atsegin dituzte zure hitzak, baina beren probetxu bila dabiltza barruan.
32
Azken batean, ahots politaz eta musika ederraren laguntzaz amodio-kantak abesten dituena bezala zara zu berorientzat: entzuten dituzte, bai, zure hitzak; bete, ordea, ez dituzte betetzen.
33
Baina zuk iragarria beteko denean, eta betetzear dago, orduan jakingo dute bazutela profeta bat beren artean».











Ézéchiel 33:1
Ézéchiel 33:2
Ézéchiel 33:3
Ézéchiel 33:4
Ézéchiel 33:5
Ézéchiel 33:6
Ézéchiel 33:7
Ézéchiel 33:8
Ézéchiel 33:9
Ézéchiel 33:10
Ézéchiel 33:11
Ézéchiel 33:12
Ézéchiel 33:13
Ézéchiel 33:14
Ézéchiel 33:15
Ézéchiel 33:16
Ézéchiel 33:17
Ézéchiel 33:18
Ézéchiel 33:19
Ézéchiel 33:20
Ézéchiel 33:21
Ézéchiel 33:22
Ézéchiel 33:23
Ézéchiel 33:24
Ézéchiel 33:25
Ézéchiel 33:26
Ézéchiel 33:27
Ézéchiel 33:28
Ézéchiel 33:29
Ézéchiel 33:30
Ézéchiel 33:31
Ézéchiel 33:32
Ézéchiel 33:33






Ézéchiel 1 / Ézé 1
Ézéchiel 2 / Ézé 2
Ézéchiel 3 / Ézé 3
Ézéchiel 4 / Ézé 4
Ézéchiel 5 / Ézé 5
Ézéchiel 6 / Ézé 6
Ézéchiel 7 / Ézé 7
Ézéchiel 8 / Ézé 8
Ézéchiel 9 / Ézé 9
Ézéchiel 10 / Ézé 10
Ézéchiel 11 / Ézé 11
Ézéchiel 12 / Ézé 12
Ézéchiel 13 / Ézé 13
Ézéchiel 14 / Ézé 14
Ézéchiel 15 / Ézé 15
Ézéchiel 16 / Ézé 16
Ézéchiel 17 / Ézé 17
Ézéchiel 18 / Ézé 18
Ézéchiel 19 / Ézé 19
Ézéchiel 20 / Ézé 20
Ézéchiel 21 / Ézé 21
Ézéchiel 22 / Ézé 22
Ézéchiel 23 / Ézé 23
Ézéchiel 24 / Ézé 24
Ézéchiel 25 / Ézé 25
Ézéchiel 26 / Ézé 26
Ézéchiel 27 / Ézé 27
Ézéchiel 28 / Ézé 28
Ézéchiel 29 / Ézé 29
Ézéchiel 30 / Ézé 30
Ézéchiel 31 / Ézé 31
Ézéchiel 32 / Ézé 32
Ézéchiel 33 / Ézé 33
Ézéchiel 34 / Ézé 34
Ézéchiel 35 / Ézé 35
Ézéchiel 36 / Ézé 36
Ézéchiel 37 / Ézé 37
Ézéchiel 38 / Ézé 38
Ézéchiel 39 / Ézé 39
Ézéchiel 40 / Ézé 40
Ézéchiel 41 / Ézé 41
Ézéchiel 42 / Ézé 42
Ézéchiel 43 / Ézé 43
Ézéchiel 44 / Ézé 44
Ézéchiel 45 / Ézé 45
Ézéchiel 46 / Ézé 46
Ézéchiel 47 / Ézé 47
Ézéchiel 48 / Ézé 48