A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Jérémie 13



1
Jaunak esan zidan: «Zoaz lihozko gerriko bat erostera eta jantzi gerrian, baina ez garbitu uretan».
2
Erosi nuen, bada, gerrikoa, Jaunak esan bezala, eta jantzi.
3
Berriro hitz egin zidan Jaunak:
4
«Hartzazu, erosi eta jantzia duzun gerrikoa. Zoaz Eufrates ibaira eta gorde hango harkaitz-zulo batean».
5
Joan nintzen eta gorde nuen Jaunak agindutako tokian.
6
Handik denboraldi batera Jaunak esan zidan: «Zoaz Eufrates ibaira eta hartu han gordetzeko agindu nizun gerrikoa».
7
Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.
8
Orduan, Jaunak hitz egin zidan
9
eta esan: «Horrelaxe gertaraziko dut ustel Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.
10
Herri gaizto honek ez ditu nire hitzak entzun nahi eta bere joera gaiztoei setati jarraitzen die. Jainko arrotzen ondoren dabil, horiek zerbitzatuz eta gurtuz. Horregatik, ezertarako balio ez duen gerriko honen pareko izango da.
11
Gerrikoa gizonaren gerriari lotzen zaion bezala nahi izan nituen Juda eta Israel herriak niri lotu, nire herri izan zitezen, nire ospe eta ohore; baina ezentzun egin zidaten».
12
Jaunak, Israelgo Jainkoak, esan zidan: «Jeremias, esaiozu jendeari pitxerrak ardoz betetzeko direla. Ondotxo dakitela hori erantzungo dizute denek.
13
Orduan, herrialde honetan bizi diren guztiak ardoz beteko ditudala esango diezu, erabat mozkortzeraino: Daviden tronuan esertzen diren erregeak, apaizak, profetak eta Jerusalemgo bizilagun guztiak.
14
Ondoren, apurtu egingo ditut bata bestearen kontra: gurasoak eta seme-alabak, denak batera. Ez dut errukirik izango, ez barkamenik, ez gupidarik: guztiak suntsituko ditut. Nik, Jaunak, esana».
15
Israeldarrok, entzun arretaz Jaunak esaten dizuena, eta ez izan harro.
16
Ohoratu Jauna, zeuen Jainkoa, berak iluna bidali baino lehen, mendian, gaua iristean, estropezuka hasi baino lehen, itxaro duzuen argia ilunpe beltz bihurtu baino lehen.
17
Entzun nahi ez badidazue, negarrari emango diot isilean zuen harrokeriagatik. Nire begiak malkotan urtuko dira, Jaunaren herria gatibu eraman dezatenean.
18
Jaunak esan zidan: «Esan erregeari eta erregina amari: Eser zaitezte lurrean, erori baita zuen burutik errege-koroa preziatua.
19
Negeveko hiriak setiatuak daude, ezin ditu inork ere askatu. Juda osoa erbestera doa, oso-osorik atzerrira».
20
Jaso begiak, Jerusalem! Ikusi etsaia iparraldetik etortzen. Non da nik eman nizun herria, harrotzeko bide zenuen artaldea?
21
Eta zer esango duzu, Jerusalem, adiskidetzat eduki ohi dituzunek beren agintea ezartzean eta zu menderatzean? Oinaze bizitan aurkituko zara, emakumea erdiminetan bezala.
22
«Zergatik gertatzen zait hau?» galdetuko duzu. Jakin, zeure bekatu kontaezinengatik dela. Horregatik biluztu zaituzte eta indarrez bortxatu!
23
Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? Edo lehoinabarrak bere larru pikardatua? Ezta zuek ere: txarrean ohituak, ezin onik egin.
24
Jaunak dio: «Basamortuko haizeak daraman lastoa bezala sakabanatuko zaituztet.
25
Hori da zure zoria, Israel, nire aldetik merezia duzuna, ni ahaztu eta sasijainkoez fidatu zarelako.
26
Nik ere biluztu egingo zaitut, zure lotsariak bistan jarriko.
27
Zure adulterioak, irrintziak, prostituzio lotsagabea! Muinoetan eta landa zabalean ikusi ditut zure egintza higuingarriak! Zure zorigaitza, Jerusalem, ez baituzu garbi izan nahi! Noiz arte horrela?»











Jérémie 13:1
Jérémie 13:2
Jérémie 13:3
Jérémie 13:4
Jérémie 13:5
Jérémie 13:6
Jérémie 13:7
Jérémie 13:8
Jérémie 13:9
Jérémie 13:10
Jérémie 13:11
Jérémie 13:12
Jérémie 13:13
Jérémie 13:14
Jérémie 13:15
Jérémie 13:16
Jérémie 13:17
Jérémie 13:18
Jérémie 13:19
Jérémie 13:20
Jérémie 13:21
Jérémie 13:22
Jérémie 13:23
Jérémie 13:24
Jérémie 13:25
Jérémie 13:26
Jérémie 13:27






Jérémie 1 / Jér 1
Jérémie 2 / Jér 2
Jérémie 3 / Jér 3
Jérémie 4 / Jér 4
Jérémie 5 / Jér 5
Jérémie 6 / Jér 6
Jérémie 7 / Jér 7
Jérémie 8 / Jér 8
Jérémie 9 / Jér 9
Jérémie 10 / Jér 10
Jérémie 11 / Jér 11
Jérémie 12 / Jér 12
Jérémie 13 / Jér 13
Jérémie 14 / Jér 14
Jérémie 15 / Jér 15
Jérémie 16 / Jér 16
Jérémie 17 / Jér 17
Jérémie 18 / Jér 18
Jérémie 19 / Jér 19
Jérémie 20 / Jér 20
Jérémie 21 / Jér 21
Jérémie 22 / Jér 22
Jérémie 23 / Jér 23
Jérémie 24 / Jér 24
Jérémie 25 / Jér 25
Jérémie 26 / Jér 26
Jérémie 27 / Jér 27
Jérémie 28 / Jér 28
Jérémie 29 / Jér 29
Jérémie 30 / Jér 30
Jérémie 31 / Jér 31
Jérémie 32 / Jér 32
Jérémie 33 / Jér 33
Jérémie 34 / Jér 34
Jérémie 35 / Jér 35
Jérémie 36 / Jér 36
Jérémie 37 / Jér 37
Jérémie 38 / Jér 38
Jérémie 39 / Jér 39
Jérémie 40 / Jér 40
Jérémie 41 / Jér 41
Jérémie 42 / Jér 42
Jérémie 43 / Jér 43
Jérémie 44 / Jér 44
Jérémie 45 / Jér 45
Jérémie 46 / Jér 46
Jérémie 47 / Jér 47
Jérémie 48 / Jér 48
Jérémie 49 / Jér 49
Jérémie 50 / Jér 50
Jérémie 51 / Jér 51
Jérémie 52 / Jér 52