A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Ésaïe 41



1
«Entzun niri isilik, urrutiko herriok; jantzi adorez, naziook. Etorri hitz egitera, bil gaitezen elkarrekin auzitara.
2
Nork sorrarazi du ekialdean edonon garaile ateratzen den hori? Nork eskuratzen dizkio nazioak eta menpean jartzen erregeak? Hauts egiten ditu bere ezpataz, haizeak daraman lasto bihurtzen bere uztaiaz.
3
Pertsegitu egiten ditu eta aurrera doa seguru, bere oinez lurrik ia ukitu gabe.
4
Nork egin eta burutu du hori guztia? Ni, Jauna, neu naiz lehena, hasieratik gizaldiak mundura ekartzen dituena, eta azkenekoak iristean ere ni betiko berbera.
5
Ikusi eta beldur dira urrutiko herriak, ikaraz lurraren azken bazterrak; hurbiltzen ari dira, hor datoz».
6
Elkarri laguntzen diote idologileek eta adore-hitzak esaten elkarri.
7
Artisauak zilarginari ematen dio adore, mailukari leuntzaileak ingude-jotzaileari, esanez: «Ederra soldaketa!» Eta gero iltzez gogortzen dute irudia, ez dadin zarta.
8
«Zu, Israel, nire zerbitzaria; zu, Jakob, nik aukeraturiko herria, nire adiskide Abrahamen ondorengoa.
9
Lurraren azken bazterretatik hartu zintudan, urrutieneko zokoetatik deitu eta esan: “Zu nire zerbitzaria”. Baztertu ez, baino aukeratu egin zaitut.
10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.
11
Lotsaz eta laidoz geldituko dira zure aurka lehiatzen direnak; ezerezean galduko dira zure kontra liskarrean ari direnak.
12
Bilatu eta inon ez dituzu aurkituko borroka egiten zizutenak; ezerez eta huts bihurtuko dira gerra egiten zizutenak.
13
Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”»
14
Hau dio Jaunak: «Ez izan beldur, Israel, Jakoben herri, hartxo bat bezain ezerez eta ahul zaren hori! Neuk laguntzen dizut; ni, Israelen Jainko santua, nauzu askatzaile.
15
Eultziaren antzeko bihurtzen zaitut, hortz zorrotzeko eultzi berriaren antzeko; mendiak xehatu eta hauts egingo dituzu, muinoak lasto bihurtuko.
16
Zuk astindu eta haizeak eramango ditu, haize-erauntsiak barreiatuko. Zu, berriz, pozik izango zara Jaunaz, harro Israelen Jainko santuaz.
17
«Dohakabe eta behartsuak ur bila dabiltza, baina alferrik; lehor dute mihia egarriz. Nik, Jaunak, erantzungo diot haien premiari, nik, Israelen Jainkoak, ez ditut bazterrera utziko.
18
Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak; basamortua aintzira bihurtuko dut, lur lehorrean iturburuak sorraraziko.
19
Zedro, arkazi, mirto eta olibondoak landatuko ditut basamortuan; zipres, zumar eta izeiak eremuan.
20
Horrela ikusiko dute denek eta jakingo, ohartuko dira eta behingoz ulertuko nik, Jaunak, egin dudala hori guztia, nik, Israelen Jainko santuak, dudala sortu».
21
Hau dio Jaunak, Jakoben herriaren erregeak: «Aurkeztu zeuen auzia, idolook, ekarri frogak.
22
Zatozte eta iragarri gero gertatzekoa. Esan guri zeuen lehengo iragarpenak eta arretaz entzungo dugu; adierazi etortzekoak, betetzen diren ikus dezagun.
23
Iragarri geroko gertakizunak eta aitortuko dugu jainko zaretela. Eman zoriona edo zoritxarra, ohar gaitezen eta zuen beldur izan.
24
Baina hara: zuek ez zarete ezer, zuen egintzak hutsaren hurrengo. Mespretxagarria, zuek jainkotzat aukeratzen zaituztena.
25
«Gizon bat sorrarazi dut ekialdean, bere izenez egin diot dei; iparraldetik etorri da. Lokatza bezala zapalduko ditu gobernariak, eltzegileak buztina zapaltzen duen bezala.
26
Nork iragarri zuen hau hasieratik, nork aurrez adierazi, jakin genezan eta egia zela aitortu? Ez, ez zuen inork iragarri, ez zuen inork adierazi, ez zizuen inork ezer entzun.
27
Nik jakinarazi diot lehendabizi Sioni, nik bidali albistari pozgarria Jerusalemi.
28
Idoloei begiratu diet: ez zen inor, inortxo ere ez kontseilu emateko, nire galderei erantzuteko.
29
Idolo guztiak ez dira ezer, horien egintzak hutsaren hurrengo, irudiak haizea bezain hutsal».











Ésaïe 41:1
Ésaïe 41:2
Ésaïe 41:3
Ésaïe 41:4
Ésaïe 41:5
Ésaïe 41:6
Ésaïe 41:7
Ésaïe 41:8
Ésaïe 41:9
Ésaïe 41:10
Ésaïe 41:11
Ésaïe 41:12
Ésaïe 41:13
Ésaïe 41:14
Ésaïe 41:15
Ésaïe 41:16
Ésaïe 41:17
Ésaïe 41:18
Ésaïe 41:19
Ésaïe 41:20
Ésaïe 41:21
Ésaïe 41:22
Ésaïe 41:23
Ésaïe 41:24
Ésaïe 41:25
Ésaïe 41:26
Ésaïe 41:27
Ésaïe 41:28
Ésaïe 41:29






Ésaïe 1 / Ésa 1
Ésaïe 2 / Ésa 2
Ésaïe 3 / Ésa 3
Ésaïe 4 / Ésa 4
Ésaïe 5 / Ésa 5
Ésaïe 6 / Ésa 6
Ésaïe 7 / Ésa 7
Ésaïe 8 / Ésa 8
Ésaïe 9 / Ésa 9
Ésaïe 10 / Ésa 10
Ésaïe 11 / Ésa 11
Ésaïe 12 / Ésa 12
Ésaïe 13 / Ésa 13
Ésaïe 14 / Ésa 14
Ésaïe 15 / Ésa 15
Ésaïe 16 / Ésa 16
Ésaïe 17 / Ésa 17
Ésaïe 18 / Ésa 18
Ésaïe 19 / Ésa 19
Ésaïe 20 / Ésa 20
Ésaïe 21 / Ésa 21
Ésaïe 22 / Ésa 22
Ésaïe 23 / Ésa 23
Ésaïe 24 / Ésa 24
Ésaïe 25 / Ésa 25
Ésaïe 26 / Ésa 26
Ésaïe 27 / Ésa 27
Ésaïe 28 / Ésa 28
Ésaïe 29 / Ésa 29
Ésaïe 30 / Ésa 30
Ésaïe 31 / Ésa 31
Ésaïe 32 / Ésa 32
Ésaïe 33 / Ésa 33
Ésaïe 34 / Ésa 34
Ésaïe 35 / Ésa 35
Ésaïe 36 / Ésa 36
Ésaïe 37 / Ésa 37
Ésaïe 38 / Ésa 38
Ésaïe 39 / Ésa 39
Ésaïe 40 / Ésa 40
Ésaïe 41 / Ésa 41
Ésaïe 42 / Ésa 42
Ésaïe 43 / Ésa 43
Ésaïe 44 / Ésa 44
Ésaïe 45 / Ésa 45
Ésaïe 46 / Ésa 46
Ésaïe 47 / Ésa 47
Ésaïe 48 / Ésa 48
Ésaïe 49 / Ésa 49
Ésaïe 50 / Ésa 50
Ésaïe 51 / Ésa 51
Ésaïe 52 / Ésa 52
Ésaïe 53 / Ésa 53
Ésaïe 54 / Ésa 54
Ésaïe 55 / Ésa 55
Ésaïe 56 / Ésa 56
Ésaïe 57 / Ésa 57
Ésaïe 58 / Ésa 58
Ésaïe 59 / Ésa 59
Ésaïe 60 / Ésa 60
Ésaïe 61 / Ésa 61
Ésaïe 62 / Ésa 62
Ésaïe 63 / Ésa 63
Ésaïe 64 / Ésa 64
Ésaïe 65 / Ésa 65
Ésaïe 66 / Ésa 66