1 |
Seme, lagun hurkoaren fidatzaile bihurtu al zara, arrotzen bati eskua emanez? |
2 |
Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzez eta lakioan preso zeuk esandakoagatik? |
3 |
Hona hemen, seme, zer egin askatzeko: Lagun hurkoaren esku geratu zarenez, zoaz berarengana eta, eske eta eske, ez utzi bakean. |
4 |
Ez egin lorik, ez hartu atsedenik, |
5 |
zeure burua askatu arte, oreinak ehiztariagandik eta txoriak lakiotik bezala. |
6 |
Zoaz inurriagana, alfer hori! Begira nola jokatzen duen, eta ikasi. |
7 |
Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten. |
8 |
Halere, bere ogia ziurtatzen du udan, eta jatekoa pilatzen uzta-garaian. |
9 |
Noiz arte egongo zara etzanda, alfer hori? Noiz itzartuko zeure loalditik? |
10 |
Aldika lozorroan, aldika erdi lo, aldika besoak uztartu eta atsedenean: |
11 |
arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria. |
12 |
Gizon maltzur eta gaiztoa ezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da. |
13 |
Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko. |
14 |
Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretan eta sesioan ibiltzen da. |
15 |
Beraz, erabateko hondamendia iritsiko zaio, bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe. |
16 |
Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunak eta zazpigarren bat erabat du higuingarri: |
17 |
begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen odola isurtzen duten eskuak, |
18 |
asmo txarretan dabilen burua, gaiztakeria egiteko presa duten oinak, |
19 |
gezurra dioen lekuko faltsua, eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea. |
20 |
Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia. |
21 |
Eramatzazu beti bihotzari atxikiak eta zeure begien aurre-aurrean. |
22 |
Beraiek gidatuko zaituzte zeure joan-etorrietan, beraiek zainduko lo zaudenean, beraiek hitz egingo dizute esnatzean. |
23 |
Agindua kriseilu da, irakaspena argi eta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide; |
24 |
emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzte eta lausenguz ari zaizunarengandik. |
25 |
Ez izan haren edertasunaren irrikarik bihotzean eta ez zaitzala harrapa bere begiratuez. |
26 |
Emagaldua ogi-zati batez asetzen baita, baina adulteriogileak bizitza osoa harrapatzen du. |
27 |
Inork hartzen ote du sua altzoan, jantziak erre gabe? |
28 |
Edo inor txingar gainean ibiltzen ote, oinak erre gabe? |
29 |
Bada, berdin inoren emaztearen atzetik dabilena: ukitzen duenik ez da kalte gabe geratuko. |
30 |
Ez du lapurrak mespretxurik merezi, gosea kentzeko osten badu. |
31 |
Halere, harrapatzen badute, zazpi aldiz itzuli beharko du, nahiz eta etxeko ondasun guztiak eman behar izan. |
32 |
Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da, bere bizia hondatzen baitu. |
33 |
Zigortua eta desohoratua izango da eta lotsa hori ezin izango du gainetik kendu, |
34 |
jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean. |
35 |
Ez du inolako ordainik onartuko, ezta zeure eskaintza biderkatuta ere.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Proverbes 6:1 |
Proverbes 6:2 |
Proverbes 6:3 |
Proverbes 6:4 |
Proverbes 6:5 |
Proverbes 6:6 |
Proverbes 6:7 |
Proverbes 6:8 |
Proverbes 6:9 |
Proverbes 6:10 |
Proverbes 6:11 |
Proverbes 6:12 |
Proverbes 6:13 |
Proverbes 6:14 |
Proverbes 6:15 |
Proverbes 6:16 |
Proverbes 6:17 |
Proverbes 6:18 |
Proverbes 6:19 |
Proverbes 6:20 |
Proverbes 6:21 |
Proverbes 6:22 |
Proverbes 6:23 |
Proverbes 6:24 |
Proverbes 6:25 |
Proverbes 6:26 |
Proverbes 6:27 |
Proverbes 6:28 |
Proverbes 6:29 |
Proverbes 6:30 |
Proverbes 6:31 |
Proverbes 6:32 |
Proverbes 6:33 |
Proverbes 6:34 |
Proverbes 6:35 |
|
|
|
|
|
|
Proverbes 1 / Pro 1 |
Proverbes 2 / Pro 2 |
Proverbes 3 / Pro 3 |
Proverbes 4 / Pro 4 |
Proverbes 5 / Pro 5 |
Proverbes 6 / Pro 6 |
Proverbes 7 / Pro 7 |
Proverbes 8 / Pro 8 |
Proverbes 9 / Pro 9 |
Proverbes 10 / Pro 10 |
Proverbes 11 / Pro 11 |
Proverbes 12 / Pro 12 |
Proverbes 13 / Pro 13 |
Proverbes 14 / Pro 14 |
Proverbes 15 / Pro 15 |
Proverbes 16 / Pro 16 |
Proverbes 17 / Pro 17 |
Proverbes 18 / Pro 18 |
Proverbes 19 / Pro 19 |
Proverbes 20 / Pro 20 |
Proverbes 21 / Pro 21 |
Proverbes 22 / Pro 22 |
Proverbes 23 / Pro 23 |
Proverbes 24 / Pro 24 |
Proverbes 25 / Pro 25 |
Proverbes 26 / Pro 26 |
Proverbes 27 / Pro 27 |
Proverbes 28 / Pro 28 |
Proverbes 29 / Pro 29 |
Proverbes 30 / Pro 30 |
Proverbes 31 / Pro 31 |