1 |
Seme, aditu nire hitz zuhurrak eta kasu egin zentzuzko ene esanei; |
2 |
bereizmen argikoa izango zara horrela, ezagueraz mintzatuko zara. |
3 |
Bai, eztia darie emakume lotsagabearen ezpainei, olioa baino ere leunagoa du ahosabaia; |
4 |
baina, azkenean, atsentsio-belarra bezain mikatza da eta aho biko ezpata bezain arriskutsua. |
5 |
Harekin ibiltzeak heriotzarantz eramaten zaitu, Hildakoen Egoitzara doaz haren urratsak. |
6 |
Harena ez da bizirako bidea, konturatu gabe galbideratzen da. |
7 |
Ene seme, entzun adi, ez atzera egin nire esanetatik. |
8 |
Urrundu zeure bidea halakoagandik eta ez hurbildu haren etxeko atera, |
9 |
arrotz edo bihozgaberen bati eman ez diezazkion zure ohorea eta bizia bera. |
10 |
Zure lan eta ahaleginen emaitzek ez ditzatela ezezagunak asebete. |
11 |
Azkenean negar-zotinka egingo duzu, osasuna galduko duzunean. |
12 |
Orduan esango duzu: «Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa? Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena? |
13 |
Ez nuen, ez, maisuen esana entzun, ez nien jaramon egin irakasleei! |
14 |
Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteenean herri-batzar osoaren aurrean salatuta». |
15 |
Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura. |
16 |
Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura, kaleetan barrena zeure ubideetakoa? |
17 |
Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei. |
18 |
Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin! |
19 |
Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu. Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek, lilura zaitzala beti beraren amodioak! |
20 |
Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek? Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria? |
21 |
Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea, eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak. |
22 |
Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago, bere bekatuaren sarean harrapatua. |
23 |
Heziketa ezarengatik hilko da, bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Proverbes 5:1 |
Proverbes 5:2 |
Proverbes 5:3 |
Proverbes 5:4 |
Proverbes 5:5 |
Proverbes 5:6 |
Proverbes 5:7 |
Proverbes 5:8 |
Proverbes 5:9 |
Proverbes 5:10 |
Proverbes 5:11 |
Proverbes 5:12 |
Proverbes 5:13 |
Proverbes 5:14 |
Proverbes 5:15 |
Proverbes 5:16 |
Proverbes 5:17 |
Proverbes 5:18 |
Proverbes 5:19 |
Proverbes 5:20 |
Proverbes 5:21 |
Proverbes 5:22 |
Proverbes 5:23 |
|
|
|
|
|
|
Proverbes 1 / Pro 1 |
Proverbes 2 / Pro 2 |
Proverbes 3 / Pro 3 |
Proverbes 4 / Pro 4 |
Proverbes 5 / Pro 5 |
Proverbes 6 / Pro 6 |
Proverbes 7 / Pro 7 |
Proverbes 8 / Pro 8 |
Proverbes 9 / Pro 9 |
Proverbes 10 / Pro 10 |
Proverbes 11 / Pro 11 |
Proverbes 12 / Pro 12 |
Proverbes 13 / Pro 13 |
Proverbes 14 / Pro 14 |
Proverbes 15 / Pro 15 |
Proverbes 16 / Pro 16 |
Proverbes 17 / Pro 17 |
Proverbes 18 / Pro 18 |
Proverbes 19 / Pro 19 |
Proverbes 20 / Pro 20 |
Proverbes 21 / Pro 21 |
Proverbes 22 / Pro 22 |
Proverbes 23 / Pro 23 |
Proverbes 24 / Pro 24 |
Proverbes 25 / Pro 25 |
Proverbes 26 / Pro 26 |
Proverbes 27 / Pro 27 |
Proverbes 28 / Pro 28 |
Proverbes 29 / Pro 29 |
Proverbes 30 / Pro 30 |
Proverbes 31 / Pro 31 |