A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Proverbes 27



1
Ez zaitez biharkoaz harrotu, ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere.
2
Bestek goraipa zaitzala, ez baita egokia zuk zeure burua gorestea.
3
Harria astuna da, harea pisua; are astunagoa burugabearen zitalkeria.
4
Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria; baina nork aurre egin jelosiari?
5
Hobe da agerian zentzarazten zaituena, sekula ezer aurpegiratzen ez dizun adiskidea baino.
6
Fidatzekoa da laguna, zauritzen bazaitu ere; kontuz ibiltzekoa arerioa, besarkatzen zaituenean ere.
7
Sabel asearentzat mespretxagarri ezti-abaraska, sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.
8
Herritik urruti harat-honat dabilen gizakia, habiatik alde eginda noraezean dabilen txoria.
9
Lurrin eta usainki gozoek bihotza alaitzen, adiskidearen aholkuak barrua gozatzen.
10
Ez baztertu zeure lagunak eta aitarenak; larri zaudenean, ez joan anaiarengana: hobe duzu hurbileko auzokoa urrutiko anaia baino.
11
Izan zuhur, seme: emadazu poz hori, eta izango dut zer erantzun gutxiesten nauenari.
12
Arriskua ikusi eta ezkutatu egiten da zentzuduna, heldugabeak aurrera segitu eta kaltea jasan behar.
13
Ken iezazkiozu jantziak, hartu zerbait bahituran, arrotz ezezagunaren fidatzaile bihurtu denari.
14
Egunsentian goiz eta ozenki laguna agurtzea, bedeinkatzea baino gehiago da madarikatzea.
15
Etengabeko itogina eurite-egunean eta emakume liskartia antzerakoak dira;
16
halakoari eustea haizeari eustea eta eskuaz olioa hartzea bezala da.
17
Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.
18
Pikondoa zaintzen duenak haren fruituak jaten ditu, ugazabaz arduratzen denak ohorea izaten.
19
Aurpegia uretan islatzen da, gizakia gizakiaren bihotzean.
20
Hildakoen Egoitza eta Hondamen Leizea asegaitzak dira; asegaitzak, halaber, gizakiaren begiak.
21
Zilarra arragoan, urrea labean, gizakia goratzen duenaren ahoan.
22
Nahiz eta alearekin batera burugabea errotarrian xehatu, ez diozu ergelkeria kenduko.
23
Begira ongi zeure ardiak eta arduratu artaldeaz;
24
aberastasunak ez du betiko irauten, agintea ez da belaunez belaun pasatzen.
25
Belarra sartu, bibelarra hazi eta mendietako bazka bildu egin ohi da;
26
eduki ardiak artileaz jantziak egiteko, antxumeak, alor bat erosteko beste ateratzeko,
27
ahuntzak, esneaz zeu eta familia elikatu eta zerbitzariak mantentzeko.











Proverbes 27:1
Proverbes 27:2
Proverbes 27:3
Proverbes 27:4
Proverbes 27:5
Proverbes 27:6
Proverbes 27:7
Proverbes 27:8
Proverbes 27:9
Proverbes 27:10
Proverbes 27:11
Proverbes 27:12
Proverbes 27:13
Proverbes 27:14
Proverbes 27:15
Proverbes 27:16
Proverbes 27:17
Proverbes 27:18
Proverbes 27:19
Proverbes 27:20
Proverbes 27:21
Proverbes 27:22
Proverbes 27:23
Proverbes 27:24
Proverbes 27:25
Proverbes 27:26
Proverbes 27:27






Proverbes 1 / Pro 1
Proverbes 2 / Pro 2
Proverbes 3 / Pro 3
Proverbes 4 / Pro 4
Proverbes 5 / Pro 5
Proverbes 6 / Pro 6
Proverbes 7 / Pro 7
Proverbes 8 / Pro 8
Proverbes 9 / Pro 9
Proverbes 10 / Pro 10
Proverbes 11 / Pro 11
Proverbes 12 / Pro 12
Proverbes 13 / Pro 13
Proverbes 14 / Pro 14
Proverbes 15 / Pro 15
Proverbes 16 / Pro 16
Proverbes 17 / Pro 17
Proverbes 18 / Pro 18
Proverbes 19 / Pro 19
Proverbes 20 / Pro 20
Proverbes 21 / Pro 21
Proverbes 22 / Pro 22
Proverbes 23 / Pro 23
Proverbes 24 / Pro 24
Proverbes 25 / Pro 25
Proverbes 26 / Pro 26
Proverbes 27 / Pro 27
Proverbes 28 / Pro 28
Proverbes 29 / Pro 29
Proverbes 30 / Pro 30
Proverbes 31 / Pro 31