1 |
Ez zaitez gaiztoen inbidiatan egon, ezta haiekin elkartzeko gogoz ere, |
2 |
indarkeria bakarrik baitute gogoan eta kalte egiteaz baizik ez dira mintzo. |
3 |
Zuhurtziaz eraikitzen da etxea, zentzuaz sendotu egiten, |
4 |
jakintzaz janzten dira gelak mota guztietako ondasun baliotsu eta atseginez. |
5 |
Hobe gizon zuhurra indartsua baino, eta gizon ikasia ahaltsua baino. |
6 |
Estrategiaz egiten da gerra, aholku egokien poderioz lortzen garaipena. |
7 |
Zuhurtzia eskuraezina da burugabearentzat, ez da gauza jendaurrean ahoa zabaltzeko. |
8 |
Beti gaizkia nola egin pentsatzen ari denari, «azpisuge» deitzen diote. |
9 |
Burugabeak bekatua bakarrik du gogoan; lotsabakoari higuin diote guztiek. |
10 |
Larrialdian adorea galdu baduzu, larri zabiltza indarrez! |
11 |
Salba itzazu heriotzara kondenatuak, askatu hiltzera dardaraz doazenak. |
12 |
Zeuk zerikusirik ez zenuela esan arren, adi dago kontzientziak aztertzen dituena, badaki zuri begira dagoenak: nori bere egintzen arabera ordaintzen dio hark. |
13 |
Jan eztia, ene seme, ona da eta, gozoa da abaraska ahoarentzat: |
14 |
hala bedi maitagarri zuretzat zuhurtzia; aurkitzen baduzu, geroko etorkizunean ez du zure itxaropenak porrot egingo. |
15 |
Gaizto hori, ez egin egitasmo txarrik zintzoaren etxearen aurka, ezta hondatu ere haren egoitzarik, |
16 |
zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa; gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko. |
17 |
Ez poztu zeure arerioaren erorketaz, ezta gozatu ere behaztopa egiten badu, |
18 |
Jaunak, hori ikusi eta oker iritzirik, ez dezan bere haserrea harengandik desbidera. |
19 |
Ez odol-berotu gaizkileengatik, ezta gaiztoen inbidiatan egon ere, |
20 |
ez baitu etorkizun onik gaizkileak: itzali egingo zaio biziaren kriseilua. |
21 |
Ene seme, errespetatu Jauna eta erregea, ez zaitez nahasleekin elkartu: |
22 |
bat-batean irits daiteke hauen hondamendia, eta nork daki nolako zigorra eman liezaieketen! |
23 |
Hauek ere jakintsuen esaerak dira: Ez da bidezko epaiketan alderdikeriaz jokatzea. |
24 |
Erruduna errugabetzat aitortzen duena jendeak madarikatu egiten du, herriak gaitzetsi; |
25 |
erruduna salatzen duena onetsia izaten da, jendeak zoriondu egingo du. |
26 |
Ezpainetan musu ematea bezala da erantzun egokia ematea. |
27 |
Ziurtatu zeure ogibidea, lortu eta hasi lantzen zeure soroak, eta gero eraikiko duzu etxea. |
28 |
Ez egin testigantzarik lagun hurkoaren aurka arrazoirik gabe, ezta gezurrez mintzatu ere. |
29 |
Ez ezazu esan: «Neuri egin didana egingo diot. Nori bere egintzen arabera ordainduko diot». |
30 |
Alferraren landa ondotik pasatu nintzen, burugabeko gizonaren mahasti albotik: |
31 |
dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen, harresia ere behera botata. |
32 |
Hura ikustean, gogoeta egin nuen; hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen. |
33 |
Aldika lozorroan, aldika erdi lo, aldika besoak uztartu eta atsedenean: |
34 |
arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Proverbes 24:1 |
Proverbes 24:2 |
Proverbes 24:3 |
Proverbes 24:4 |
Proverbes 24:5 |
Proverbes 24:6 |
Proverbes 24:7 |
Proverbes 24:8 |
Proverbes 24:9 |
Proverbes 24:10 |
Proverbes 24:11 |
Proverbes 24:12 |
Proverbes 24:13 |
Proverbes 24:14 |
Proverbes 24:15 |
Proverbes 24:16 |
Proverbes 24:17 |
Proverbes 24:18 |
Proverbes 24:19 |
Proverbes 24:20 |
Proverbes 24:21 |
Proverbes 24:22 |
Proverbes 24:23 |
Proverbes 24:24 |
Proverbes 24:25 |
Proverbes 24:26 |
Proverbes 24:27 |
Proverbes 24:28 |
Proverbes 24:29 |
Proverbes 24:30 |
Proverbes 24:31 |
Proverbes 24:32 |
Proverbes 24:33 |
Proverbes 24:34 |
|
|
|
|
|
|
Proverbes 1 / Pro 1 |
Proverbes 2 / Pro 2 |
Proverbes 3 / Pro 3 |
Proverbes 4 / Pro 4 |
Proverbes 5 / Pro 5 |
Proverbes 6 / Pro 6 |
Proverbes 7 / Pro 7 |
Proverbes 8 / Pro 8 |
Proverbes 9 / Pro 9 |
Proverbes 10 / Pro 10 |
Proverbes 11 / Pro 11 |
Proverbes 12 / Pro 12 |
Proverbes 13 / Pro 13 |
Proverbes 14 / Pro 14 |
Proverbes 15 / Pro 15 |
Proverbes 16 / Pro 16 |
Proverbes 17 / Pro 17 |
Proverbes 18 / Pro 18 |
Proverbes 19 / Pro 19 |
Proverbes 20 / Pro 20 |
Proverbes 21 / Pro 21 |
Proverbes 22 / Pro 22 |
Proverbes 23 / Pro 23 |
Proverbes 24 / Pro 24 |
Proverbes 25 / Pro 25 |
Proverbes 26 / Pro 26 |
Proverbes 27 / Pro 27 |
Proverbes 28 / Pro 28 |
Proverbes 29 / Pro 29 |
Proverbes 30 / Pro 30 |
Proverbes 31 / Pro 31 |