1 |
Hobe ogi-puska gogor bat eta lasaitasuna, etxean festa eta liskarra baino. |
2 |
Morroi trebeak gain hartuko dio duin ez den semeari: herentzian parte izango du gainerako senideekin. |
3 |
Zilarra arragoan, urrea labean: bihotzak Jaunak ditu probatzen. |
4 |
Maltzurra gaizki-esaleei dago adi, gezurtia mintzo gaiztokoari. |
5 |
Behartsuari iseka egiten dionak irain egiten dio Egileari, haren zoritxarraz pozten dena ez da zigor gabe geratuko. |
6 |
Aiton-amonen koroa ilobak dira, seme-alaben harrotasuna gurasoak. |
7 |
Hizkera finik ez dagokio txoroari, are gutxiago gezurra jatorrari. |
8 |
Eskupekoak mirariak egiten dizkio eman lezakeenari, zernahi lortzen baitu beraren bidez. |
9 |
Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du, behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten. |
10 |
Agiraka bat eraginkorrago burutsuarentzat ehun zartada burugabearentzat baino. |
11 |
Gaiztoa istilu bila beti; zentzarazle ankerra bidaliko diote kontra. |
12 |
Kumerik gabe utzi duten hartz emearekin topo egin nahiago, zentzugabekerietan dabilen ergelarekin baino. |
13 |
Ona txarraz ordaintzen duenak ez du inoiz zorigaitza etxetik botako. |
14 |
Urei jaregitea da liskarretan hastea; alde egin, gatazka zabaldu baino lehen. |
15 |
Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea: biak zaizkio higuingarri Jaunari. |
16 |
Zertarako dirua zentzugabearen eskuan? Zuhurtzia erosteko? Ez du baina bururik! |
17 |
Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da. |
18 |
Burugabea galanta, eskua emanez lagun hurkoaren fidatzaile bihurtzen dena! |
19 |
Liskarzaleak bekatua du maite, handinahikoak hondamendia bereganatzen. |
20 |
Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko, mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko. |
21 |
Zentzugabea munduratzen duenak izango du atsekaberik, txoroaren aitak pozbiderik ez. |
22 |
Bihotz alaiak osasuna ekarri, bihotz tristeak hezurrak ihartu. |
23 |
Gaiztoak eskupekoak onartzen ditu zuzenbidea okertzearren. |
24 |
Buruargiak zuhurtzia begi aurrean; burugabearen begiak auskalo non! |
25 |
Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri. |
26 |
Errugabeari multa jartzea ez da bidezko, handikiak jotzea zuzenbidearen aurkako. |
27 |
Jakintsuak badaki mihiari eusten, zentzuzkoak ere bai bere buruaren jabe izaten. |
28 |
Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada, burutsu eta zuhurtzat hartzen dute.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Proverbes 17:1 |
Proverbes 17:2 |
Proverbes 17:3 |
Proverbes 17:4 |
Proverbes 17:5 |
Proverbes 17:6 |
Proverbes 17:7 |
Proverbes 17:8 |
Proverbes 17:9 |
Proverbes 17:10 |
Proverbes 17:11 |
Proverbes 17:12 |
Proverbes 17:13 |
Proverbes 17:14 |
Proverbes 17:15 |
Proverbes 17:16 |
Proverbes 17:17 |
Proverbes 17:18 |
Proverbes 17:19 |
Proverbes 17:20 |
Proverbes 17:21 |
Proverbes 17:22 |
Proverbes 17:23 |
Proverbes 17:24 |
Proverbes 17:25 |
Proverbes 17:26 |
Proverbes 17:27 |
Proverbes 17:28 |
|
|
|
|
|
|
Proverbes 1 / Pro 1 |
Proverbes 2 / Pro 2 |
Proverbes 3 / Pro 3 |
Proverbes 4 / Pro 4 |
Proverbes 5 / Pro 5 |
Proverbes 6 / Pro 6 |
Proverbes 7 / Pro 7 |
Proverbes 8 / Pro 8 |
Proverbes 9 / Pro 9 |
Proverbes 10 / Pro 10 |
Proverbes 11 / Pro 11 |
Proverbes 12 / Pro 12 |
Proverbes 13 / Pro 13 |
Proverbes 14 / Pro 14 |
Proverbes 15 / Pro 15 |
Proverbes 16 / Pro 16 |
Proverbes 17 / Pro 17 |
Proverbes 18 / Pro 18 |
Proverbes 19 / Pro 19 |
Proverbes 20 / Pro 20 |
Proverbes 21 / Pro 21 |
Proverbes 22 / Pro 22 |
Proverbes 23 / Pro 23 |
Proverbes 24 / Pro 24 |
Proverbes 25 / Pro 25 |
Proverbes 26 / Pro 26 |
Proverbes 27 / Pro 27 |
Proverbes 28 / Pro 28 |
Proverbes 29 / Pro 29 |
Proverbes 30 / Pro 30 |
Proverbes 31 / Pro 31 |