1 |
Seme zuhurrak aitaren heziketa onartzen du, lotsabakoak ez dio agirakari jaramonik egiten. |
2 |
Bere hitzen emaitza du gizonak janari on, baina maltzurra indarkeri gose beti. |
3 |
Mihia zaintzen duenak bizia babesten du; mintzatzeak sobera darama kaltera. |
4 |
Alferrak nahi, bai, baina lorrezin; saiatuaren gogoa asebetea izango. |
5 |
Zintzoak gorroto dio gezurrari, gaiztoak laidoa eta iraina zabaltzen. |
6 |
Zuzentasunak babesten du prestua, gaiztakeriak hondatzen bekataria. |
7 |
Bada aberatsarena egin eta ezer ez duenik, baita behartsu-itxurak egin eta asko duenik. |
8 |
Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia, ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez. |
9 |
Zintzoak argi distiratsu dira, gaiztoak itzalitako kriseilu. |
10 |
Harrokeriak ez du liskarra baizik sortzen; aholkuak onartzen dituztenena da zuhurtzia. |
11 |
Erraz aberastu, erraz galdu; poliki-poliki bilduz, gehitu. |
12 |
Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen; betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza. |
13 |
Esana gutxiesten duena damutu egingo da, agindua errespetatzen duena saritua izango. |
14 |
Bizi-iturri da zuhurraren irakaspena herioaren sareetatik ihes egiteko. |
15 |
Zentzu onekoak jendearen onespena irabazten du, gaiztoaren bidea hondamendira doa. |
16 |
Zuhurrak ongi pentsatuta jokatzen du, zentzugabeak bere txorakeria erakusten. |
17 |
Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du, mandatari leialak sendabidea. |
18 |
Behar gorria eta lotsa heziketa baztertzen duenarentzat, ohorea zentzarazpena onartzen duenarentzat. |
19 |
Betetzen den nahia atsegingarri da, zentzugabearentzat higuingarri gaiztakeriatik alde egitea. |
20 |
Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da, zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen. |
21 |
Bekatariei zoritxarrak jarraitzen die, zintzoek zoriona dute sari. |
22 |
Zintzoaren herentzia, bere ondorengoentzat; bekatariaren ondasunak ere zintzoarentzat. |
23 |
Behartsuen soroak ematen du zer jana ugari, baina hondatu egiten da ez bada neurriz lantzen. |
24 |
Makila erabiltzen ez duenak ez du semea maite, maite duenak luzatu gabe zentzarazten du. |
25 |
Zintzoak jan eta asebete, gaiztoaren sabela beti gose.
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Proverbes 13:1 |
Proverbes 13:2 |
Proverbes 13:3 |
Proverbes 13:4 |
Proverbes 13:5 |
Proverbes 13:6 |
Proverbes 13:7 |
Proverbes 13:8 |
Proverbes 13:9 |
Proverbes 13:10 |
Proverbes 13:11 |
Proverbes 13:12 |
Proverbes 13:13 |
Proverbes 13:14 |
Proverbes 13:15 |
Proverbes 13:16 |
Proverbes 13:17 |
Proverbes 13:18 |
Proverbes 13:19 |
Proverbes 13:20 |
Proverbes 13:21 |
Proverbes 13:22 |
Proverbes 13:23 |
Proverbes 13:24 |
Proverbes 13:25 |
|
|
|
|
|
|
Proverbes 1 / Pro 1 |
Proverbes 2 / Pro 2 |
Proverbes 3 / Pro 3 |
Proverbes 4 / Pro 4 |
Proverbes 5 / Pro 5 |
Proverbes 6 / Pro 6 |
Proverbes 7 / Pro 7 |
Proverbes 8 / Pro 8 |
Proverbes 9 / Pro 9 |
Proverbes 10 / Pro 10 |
Proverbes 11 / Pro 11 |
Proverbes 12 / Pro 12 |
Proverbes 13 / Pro 13 |
Proverbes 14 / Pro 14 |
Proverbes 15 / Pro 15 |
Proverbes 16 / Pro 16 |
Proverbes 17 / Pro 17 |
Proverbes 18 / Pro 18 |
Proverbes 19 / Pro 19 |
Proverbes 20 / Pro 20 |
Proverbes 21 / Pro 21 |
Proverbes 22 / Pro 22 |
Proverbes 23 / Pro 23 |
Proverbes 24 / Pro 24 |
Proverbes 25 / Pro 25 |
Proverbes 26 / Pro 26 |
Proverbes 27 / Pro 27 |
Proverbes 28 / Pro 28 |
Proverbes 29 / Pro 29 |
Proverbes 30 / Pro 30 |
Proverbes 31 / Pro 31 |