A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Exode 20



1
Jainkoak hitz hauek esan zituen:
2
«Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.
3
«Ez izan ni beste jainkorik.
4
«Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.
5
Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;
6
baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
7
«Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.
8
«Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko.
9
Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;
10
baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere.
11
Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.
12
«Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.
13
«Ez hil inor.
14
«Ez egin adulteriorik.
15
«Ez ostu.
16
«Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
17
«Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».
18
Herri osoak sumatzen zituen trumoi eta tximistak, turuta-hotsak eta mendia ketan, eta, beldurrez dar-dar, urrutian zeuden geldi.
19
Esan zioten, bada, Moisesi: —Hitz egizu zuk eta adituko dizugu; baina ez diezagula Jainkoak hitz egin, hil ez gaitezen.
20
Moisesek erantzun zien: —Ez izan beldur! Jauna zuek probatzera etorri da, berari begirune izanik, bekatu egin ez dezazuen.
21
Herria urruti gelditu zen, eta Moises Jainkoa zegoen laino beltzera hurbildu zen.
22
Jaunak esan zion Moisesi: «Esan israeldarrei: Zeuek ikusi duzue nola mintzatu natzaizuen zerutik.
23
«Ez iezadazue egin, ez zilarrezko, ez urrezko idolorik.
24
«Egidazue buztinezko aldare bat, eta eskaini bertan zeuen ardi eta idiak erre-opari eta elkartasun-oparitzat; ni gurtzeko adieraziko dizkizuedan leku guztietan, han izango nauzue eta bedeinkatuko zaituztet.
25
«Harrizko aldarerik egiten badidazue, ez egin harlanduz; zizelez landua izanez gero, profanatua geldituko litzateke eta.
26
«Ez egin mailadirik ene aldarera, hara igotzean zeure lotsariak agerian jar ez ditzazun ».











Exode 20:1
Exode 20:2
Exode 20:3
Exode 20:4
Exode 20:5
Exode 20:6
Exode 20:7
Exode 20:8
Exode 20:9
Exode 20:10
Exode 20:11
Exode 20:12
Exode 20:13
Exode 20:14
Exode 20:15
Exode 20:16
Exode 20:17
Exode 20:18
Exode 20:19
Exode 20:20
Exode 20:21
Exode 20:22
Exode 20:23
Exode 20:24
Exode 20:25
Exode 20:26






Exode 1 / Exo 1
Exode 2 / Exo 2
Exode 3 / Exo 3
Exode 4 / Exo 4
Exode 5 / Exo 5
Exode 6 / Exo 6
Exode 7 / Exo 7
Exode 8 / Exo 8
Exode 9 / Exo 9
Exode 10 / Exo 10
Exode 11 / Exo 11
Exode 12 / Exo 12
Exode 13 / Exo 13
Exode 14 / Exo 14
Exode 15 / Exo 15
Exode 16 / Exo 16
Exode 17 / Exo 17
Exode 18 / Exo 18
Exode 19 / Exo 19
Exode 20 / Exo 20
Exode 21 / Exo 21
Exode 22 / Exo 22
Exode 23 / Exo 23
Exode 24 / Exo 24
Exode 25 / Exo 25
Exode 26 / Exo 26
Exode 27 / Exo 27
Exode 28 / Exo 28
Exode 29 / Exo 29
Exode 30 / Exo 30
Exode 31 / Exo 31
Exode 32 / Exo 32
Exode 33 / Exo 33
Exode 34 / Exo 34
Exode 35 / Exo 35
Exode 36 / Exo 36
Exode 37 / Exo 37
Exode 38 / Exo 38
Exode 39 / Exo 39
Exode 40 / Exo 40