A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Job 2



1
Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.
2
Jaunak Satani esan zion: —Nondik hator? Hark erantzun: —Harat-honat ibili naiz munduan zehar.
3
Jaunak galdetu zion: —Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena. Arrazoirik gabe berari kalte egitera bultzatu ninduan arren, bere zintzotasunean tinko irauten dik.
4
Satanek erantzun: —Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino, bere bizia salbatzearren.
5
Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira!
6
Orduan, Jaunak esan zion: —Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.
7
Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino.
8
Orduan, hazka egiteko teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job.
9
Emazteak esan zion: —Zeure zintzotasunean iraun behar al duzu? Madarikatu Jauna, eta hil zaitez!
10
Jobek erantzun: —Txoroak bezala hitz egiten duzu. Zoriona Jaunaren dohaintzat hartzen dugu. Eta zoritxarra, zergatik ez? Halaz guztiz, Jobek ez zuen bere ahoaz bekatu egin.
11
Joben hiru lagunek —Temango Elifazek, Xuaheko Bildadek eta Naamako Tzofarrek—, Joben zoritxarraren berri izan zutelarik, bisita egitea erabaki zuten atsekabean lagundu eta kontsolatzeko.
12
Urrutitik ikusi zutenean, ia ezin zuten ezagutu ere, eta aiene bizian egin zuten negar. Jantziak urratu eta hautsa bota zuten beren buru gainera.
13
Zazpi egun eta zazpi gau eman zituzten berarekin lurrean eserita, hitzik ere esan gabe, ikusten baitzuten zein handia zen haren samina.











Job 2:1
Job 2:2
Job 2:3
Job 2:4
Job 2:5
Job 2:6
Job 2:7
Job 2:8
Job 2:9
Job 2:10
Job 2:11
Job 2:12
Job 2:13






Job 1 / Job 1
Job 2 / Job 2
Job 3 / Job 3
Job 4 / Job 4
Job 5 / Job 5
Job 6 / Job 6
Job 7 / Job 7
Job 8 / Job 8
Job 9 / Job 9
Job 10 / Job 10
Job 11 / Job 11
Job 12 / Job 12
Job 13 / Job 13
Job 14 / Job 14
Job 15 / Job 15
Job 16 / Job 16
Job 17 / Job 17
Job 18 / Job 18
Job 19 / Job 19
Job 20 / Job 20
Job 21 / Job 21
Job 22 / Job 22
Job 23 / Job 23
Job 24 / Job 24
Job 25 / Job 25
Job 26 / Job 26
Job 27 / Job 27
Job 28 / Job 28
Job 29 / Job 29
Job 30 / Job 30
Job 31 / Job 31
Job 32 / Job 32
Job 33 / Job 33
Job 34 / Job 34
Job 35 / Job 35
Job 36 / Job 36
Job 37 / Job 37
Job 38 / Job 38
Job 39 / Job 39
Job 40 / Job 40
Job 41 / Job 41
Job 42 / Job 42