A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

1 Chroniques 28



1
Davidek Israelgo buruzagi guztiak bilarazi zituen Jerusalemen: leinuburuak, erregearen zerbitzura zeuden gudari-taldeen buruzagiak, milako eta ehuneko gizon-taldeenak, erregearenak eta beronen semeenak ziren ondasun eta abere-taldeen arduradunak, jauregiko funtzionarioak, gudari adoretsuak eta balioko gizonak.
2
David erregeak, zutiturik, esan zuen: «Entzun, ene senideok, ene herritarrok! Tenplua eraikitzeko asmoa nuen, Jaunaren itun-kutxarentzat, hau da, Jainkoaren oin-aulkiarentzat egoitza izan zedin. Dena prest nuen eraikuntzarako.
3
Baina Jainkoak esan zidan: “Gizon gerraria izan zara zu eta odola isuri duzu; horregatik, ez didazu zuk eraikiko tenplua”.
4
«Jaunak, Israelen Jainkoak, hala ere, ni hautatu ninduen senitarte osotik, Israelgo errege izan nendin betikotasunean; izan ere, Judaren leinua aukeratu zuen gidari izateko, eta Judaren leinuan gure aitaren senitartea, eta gure aitaren semeen artetik ni jo ninduen begiz, Israel osoaren errege izateko.
5
Jaunak seme asko eman dit, eta denen artetik ene seme Salomon hautatu du, Jaunaren izenean Israelgo errege izateko.
6
«Eta hau esan zidan Jaunak: “Zure seme Salomonek eraikiko dit tenplua, bere atari eta guzti, nik aukeratua baita. Seme izango dut nik bera eta aita izango nau berak ni.
7
Betiko sendotuko diot erregetza, baldin eta nire agindu eta erabakiak betetzeko eginahalak egiten baditu”.
8
«Orain, beraz, Jaunaren biltzarra den Israel osoaren begi aurrean, eta Jainkoak entzuten digularik, hau diotsuet: Gorde eta ikertu Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak oro, lurralde eder honetan iraun dezazuen eta zuen ondorengoei ondaretzat utz diezaiezuen betiko.
9
«Zu, berriz, Salomon, ene seme hori, saia zaitez zeure aitaren Jainkoa ezagutzen; zerbitzatu bera bihotz osoz eta gogo handiz. Bihotz guztiak aztertzen ditu Jaunak, eta badaki nolakoak diren giza gogoetak. Haren bila ibiltzen bazara, utziko dizu bera aurkitzen; baztertzen baduzu, ordea, betiko arbuiatuko zaitu.
10
Begira, santutegi izango duen tenplua eraikitzeko aukeratu zaitu Jaunak. Izan adore eta ekin lanari!»
11
Davidek bere seme Salomoni tenplua eraikitzeko planoa eman zion: ataria eta itun-kutxaren gela, biltegiak, goiko eta barneko gelak nola egin adieraziz.
12
Era berean, Jaunaren etxeko atariei buruz eta hauen inguruan, tenpluko altxorrak eta gauza sakratuak gordetzeko, egin behar ziren gelei buruz berak asmo zuenaren planoa eman zion.
13
Apaiz- eta lebitar-sailek Jaunaren etxean bete behar zituzten zerbitzuenak eta tenpluko kulturako behar ziren gauzen zerrendak ere eman zizkion.
14
Orobat, zerbitzu bakoitzerako behar ziren urrezko ontziek zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar beharko zuten zehaztu zion.
15
Zerbitzu bakoitzean behar ziren urrezko argimutil eta kriseilu bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar izango zuten agindu zion;
16
baita Jaunari eskainiriko ogiak ipintzeko behar ziren mahai bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar zuten ere.
17
Orobat, zenbat urre garbi behar zen sardexkak, isipu-ontziak eta pitxerrak egiteko, eta zenbat urre behar zen urrezko edalontzi bakoitza eta zenbat zilar zilarrezko bakoitza egiteko.
18
Baita zenbat urre garbi behar zen intsentsu-mahaia egiteko ere. Eta, azkenik, urrezko hegaldun izakien eta gurdiaren planoa eman zion; hegaldun izaki horiek Jaunaren itun-kutxa estaltzen zuten beren hego zabalduez.
19
«Hau guztia —esan zuen Davidek— Jaunaren eraginez idatziriko agiri batean dago; horretan erakusten dizkit egitasmoaren xehetasun guztiak».
20
Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte.
21
Hemen dituzu Jainkoaren etxeko zerbitzu guztiak bete behar dituzten apaiz- eta lebitar-sailak. Zeure esanetara izanen dituzu borondate handiko gizonak, edozein lanetan iaioak; buruzagiak eta herri osoa ere zeure esanetara izango dituzu».











1 Chroniques 28:1
1 Chroniques 28:2
1 Chroniques 28:3
1 Chroniques 28:4
1 Chroniques 28:5
1 Chroniques 28:6
1 Chroniques 28:7
1 Chroniques 28:8
1 Chroniques 28:9
1 Chroniques 28:10
1 Chroniques 28:11
1 Chroniques 28:12
1 Chroniques 28:13
1 Chroniques 28:14
1 Chroniques 28:15
1 Chroniques 28:16
1 Chroniques 28:17
1 Chroniques 28:18
1 Chroniques 28:19
1 Chroniques 28:20
1 Chroniques 28:21






1 Chroniques 1 / 1Chr 1
1 Chroniques 2 / 1Chr 2
1 Chroniques 3 / 1Chr 3
1 Chroniques 4 / 1Chr 4
1 Chroniques 5 / 1Chr 5
1 Chroniques 6 / 1Chr 6
1 Chroniques 7 / 1Chr 7
1 Chroniques 8 / 1Chr 8
1 Chroniques 9 / 1Chr 9
1 Chroniques 10 / 1Chr 10
1 Chroniques 11 / 1Chr 11
1 Chroniques 12 / 1Chr 12
1 Chroniques 13 / 1Chr 13
1 Chroniques 14 / 1Chr 14
1 Chroniques 15 / 1Chr 15
1 Chroniques 16 / 1Chr 16
1 Chroniques 17 / 1Chr 17
1 Chroniques 18 / 1Chr 18
1 Chroniques 19 / 1Chr 19
1 Chroniques 20 / 1Chr 20
1 Chroniques 21 / 1Chr 21
1 Chroniques 22 / 1Chr 22
1 Chroniques 23 / 1Chr 23
1 Chroniques 24 / 1Chr 24
1 Chroniques 25 / 1Chr 25
1 Chroniques 26 / 1Chr 26
1 Chroniques 27 / 1Chr 27
1 Chroniques 28 / 1Chr 28
1 Chroniques 29 / 1Chr 29