1 |
Jaunak bere etsai guztietatik eta Saulen eskuetatik askatu zuenean, gorazarre hau kantatu zion Davidek Jaunari: |
2 |
«Jauna da nire haitza, nire geriza, bera nire askatzailea, |
3 |
ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea. Zuk nauzu indarkeria-zaleengandik salbatzen. |
4 |
Goretsia Zu! Dei egin nion Jaunari, eta etsaiengandik salbatu ninduen. |
5 |
Herio-uhinek inguratu ninduten, uholde gaiztoek ikaratu; |
6 |
herio-leizeko lokarriek ninduten lotu, herio-sareek harrapatu. |
7 |
«Larrialdian dei egin nion Jaunari, dei ene Jainkoari. Eta aditu zuen bere tenplutik nire oihua, haren belarrietaraino heldu zen nire deiadarra. |
8 |
Ikaratu zen lurra eta dardaratu, zeruaren oinarriak mugitu, Jainkoaren haserreak baitzituen astindu. |
9 |
Kea zerion sudurretik, su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik. |
10 |
Ireki zuen zerua eta jaitsi zen, oinpean hodei-lainoa zekarren. |
11 |
Hegan zihoan hegaldun izakien gainean, haize-hegaletan agertu zen. |
12 |
Bere inguruan etxolatzat hartu zituen ilunpeak, hodei-laino euritsuak. |
13 |
Haren aurrean distira, su-garretan ikatz goriak. |
14 |
«Ortzitik trumoia joarazi zuen Jaunak, deiadar egin Goi-goikoak. |
15 |
Geziak jaurtiz sakabanatu zituen, tximista eginez ihes eragin. |
16 |
Itsas hondoa agertu zen, lurraren oinarriak agerian jarri Jaunaren orroaz, haren haserre-ziztuaz. |
17 |
«Goitik eskua luzatuz hartu ninduen eta uholdetik atera. |
18 |
Etsai indartsuagandik salbatu ninduen, ni baino indartsuago ziren arerioengandik. |
19 |
Lur joa nengoenean eraso zidaten, baina Jauna izan nuen euskarri. |
20 |
Zabaldira atera ninduen, maite nauelako libratu. |
21 |
«Neure zuzentasunaren ordaina eman dit Jaunak, neure jokabide garbiaren saria. |
22 |
Jaunaren bideari jarraitu baitiot, ez naiz Jainkoarengandik urrundu. |
23 |
Haren aginduak oro aurrean izan ditut beti, eta ez naiz saihestu haren arauetatik. |
24 |
Haren aurrean zintzo izan naiz, ez dut batere bekaturik egin. |
25 |
Neure zuzentasunaren ordaina eman dit Jaunak, beraren begietan garbi jokatu dut eta. |
26 |
«Leialarentzat leial zara, zintzoarentzat zintzo, |
27 |
asmo garbikoarentzat garbi, asmo txarrekoarentzat zorrotz. |
28 |
Zuk duzu herri zapaldua salbatzen, eta harroputzen handikeria makurrarazten. |
29 |
Zu zaitut argi-zuzia, Jauna; zuk argitzen duzu, Jauna, nire ilunpea. |
30 |
Zure laguntzaz ihes eragiten diot gudari-taldeari, zurekin, ene Jainko, harresiak igarotzen gainetik. |
31 |
«Jainkoaren bidea on-ona, Jaunaren hitza sinesgarria. Bera da harengana jotzen dutenen babesa. |
32 |
Nor Jainko, Jauna izan ezik? Nor harkaitz babesle, gure Jainkoa izan ezik? |
33 |
Jainkoa dut gordeleku indartsu, bide zuzenetik ibilarazten nau. |
34 |
Oreinarenak bezain arin dizkit oinak egin, eta neure tontorretan sendo nau ezarri. |
35 |
Trebatzen dizkit eskuak gudurako, eta besoak brontzezko uztaia tenkatzeko. |
36 |
Babeskiak bezala gorde nauzu eta salbatu, erantzun didazu eta indartsu egin. |
37 |
Bidea zabalagotu didazu eta nire oinak ez dira oztopatu. |
38 |
«Etsaiak pertsegitu nituen eta triskatu, eta ez nintzen itzuli denak suntsitu arte. |
39 |
Suntsitu nituen eta desegin, ez ziren aurrerantzean jaiki; nire oinazpira erori ziren. |
40 |
Indarrez jantzi ninduzun gudurako, menpean jarri zenizkidan arerioak. |
41 |
Nire etsaiak ihesi jarri zenituen, gorroto nindutenak hondatu nituen. |
42 |
Begiratu zuten, baina inork salbatu ez; Jaunarengana jo, baina hark entzun ez. |
43 |
Lurreko hautsa bezala xehatu nituen, kaleko lokatza bezala oinpean zapaldu. |
44 |
«Ene herriaren liskarretatik atera ninduzun, atzerritarren buruzagi izendatu. Herri ezezaguna jarri zitzaidan zerbitzari, |
45 |
arrotzek lausengatzen ninduten, entzuten zidaten eta esana betetzen. |
46 |
Atzerritarrak kikildu egin ziren, eta beren gordelekuetatik dar-darka irten. |
47 |
«Gora Jauna, bedeinkatua ene harkaitza! Goretsia Jainkoa, salbatzen nauen haitza! |
48 |
Ene Jainko, zuk mendekatu nauzu, herriak menpean jarri dizkidazu. |
49 |
Etsaien artetik atera nauzu, oldartzen zaizkidanen gainetik jaso, gizon zakarrarengandik askatu. |
50 |
«Horregatik, Jauna, atzerritarren artean goresten zaitut, zure omenez kantatzen dut. |
51 |
Garaipen handiak eman dizkio bere erregeari, maitasunez jokatu du bere gantzutuarekin, Davidekin eta beraren ondorengoekin betiko».
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
2 Samuel 22:1 |
2 Samuel 22:2 |
2 Samuel 22:3 |
2 Samuel 22:4 |
2 Samuel 22:5 |
2 Samuel 22:6 |
2 Samuel 22:7 |
2 Samuel 22:8 |
2 Samuel 22:9 |
2 Samuel 22:10 |
2 Samuel 22:11 |
2 Samuel 22:12 |
2 Samuel 22:13 |
2 Samuel 22:14 |
2 Samuel 22:15 |
2 Samuel 22:16 |
2 Samuel 22:17 |
2 Samuel 22:18 |
2 Samuel 22:19 |
2 Samuel 22:20 |
2 Samuel 22:21 |
2 Samuel 22:22 |
2 Samuel 22:23 |
2 Samuel 22:24 |
2 Samuel 22:25 |
2 Samuel 22:26 |
2 Samuel 22:27 |
2 Samuel 22:28 |
2 Samuel 22:29 |
2 Samuel 22:30 |
2 Samuel 22:31 |
2 Samuel 22:32 |
2 Samuel 22:33 |
2 Samuel 22:34 |
2 Samuel 22:35 |
2 Samuel 22:36 |
2 Samuel 22:37 |
2 Samuel 22:38 |
2 Samuel 22:39 |
2 Samuel 22:40 |
2 Samuel 22:41 |
2 Samuel 22:42 |
2 Samuel 22:43 |
2 Samuel 22:44 |
2 Samuel 22:45 |
2 Samuel 22:46 |
2 Samuel 22:47 |
2 Samuel 22:48 |
2 Samuel 22:49 |
2 Samuel 22:50 |
2 Samuel 22:51 |
|
|
|
|
|
|
2 Samuel 1 / 2Sam 1 |
2 Samuel 2 / 2Sam 2 |
2 Samuel 3 / 2Sam 3 |
2 Samuel 4 / 2Sam 4 |
2 Samuel 5 / 2Sam 5 |
2 Samuel 6 / 2Sam 6 |
2 Samuel 7 / 2Sam 7 |
2 Samuel 8 / 2Sam 8 |
2 Samuel 9 / 2Sam 9 |
2 Samuel 10 / 2Sam 10 |
2 Samuel 11 / 2Sam 11 |
2 Samuel 12 / 2Sam 12 |
2 Samuel 13 / 2Sam 13 |
2 Samuel 14 / 2Sam 14 |
2 Samuel 15 / 2Sam 15 |
2 Samuel 16 / 2Sam 16 |
2 Samuel 17 / 2Sam 17 |
2 Samuel 18 / 2Sam 18 |
2 Samuel 19 / 2Sam 19 |
2 Samuel 20 / 2Sam 20 |
2 Samuel 21 / 2Sam 21 |
2 Samuel 22 / 2Sam 22 |
2 Samuel 23 / 2Sam 23 |
2 Samuel 24 / 2Sam 24 |