A A A A A
Facebook Instagram Twitter
Biblia Basque (EAB) 2008

Genèse 27



1
Zahartu zen Isaak, eta ezer ez ikusteraino ahuldu zitzaion ikusmena. Egun batean, Esau bere seme nagusiari deitu zion: —Seme! Esauk erantzun: —Hemen nauzu!
2
Isaakek jarraitu zuen: —Zahartu naiz eta une batetik bestera hil naiteke.
3
Har itzazu ehizarako iskiluak, uztaia eta geziak, zoaz oihanera eta harrapa ezazu piztiaren bat.
4
Ondoren, atondu iezadazu atsegin dudan erako jaki goxoa eta ekarri, jan dezadan. Gero, neure bedeinkazioa emango dizut, hil baino lehen.
5
Rebekak aditu zuen Isaakek bere seme Esauri esandakoa. Esau aitari eskaintzeko ehizaki bila oihanera joan orduko,
6
Rebekak bere seme Jakobi esan zion: —Begira, zure aitari entzun diot Esauri esaten:
7
«Ekarri ehizakia eta atondu jaki goxo bat, jan dezadan. Gero, Jaunaren aurrean bedeinkatuko zaitut, hil baino lehen».
8
Orain, seme, entzun eta egizu nire agindua:
9
Zoaz abere-taldera eta ekarri bi ahuntz guri, eta jaki goxoa prestatuko diot aitari, atsegin duen bezalakoa.
10
Zeuk eramango diozu jateko; horrela, zu bedeinkatuko zaitu hil aurretik.
11
Jakobek erantzun zion bere ama Rebekari: —Baina Esau iletsua da, eta ni azal leunekoa.
12
Baliteke, ni ukitu eta iruzur egiten diodala aita ohartzea. Orduan, bedeinkazioaren ordez madarikazioa erakarriko nuke neure gain.
13
Amak esan zion: —Betor niregana delako madarikazio hori. Egizu nire esana eta zoaz agindutakoa ekartzera.
14
Joan zen, bada, agindutakoa hartzera, eta amarengana itzuli zen. Honek jaki goxoa prestatu zuen, aitak atsegin zuen bezalakoa.
15
Rebekak, berehala, bere seme nagusi Esauren arropak, etxean zeuzkan arroparik dotoreenak, hartu eta Jakob bere seme gazteenari jantzarazi zizkion.
16
Ahuntz-ileaz estali zizkion eskuak eta lepo leuna.
17
Eta prestaturiko okela eta ogia bere seme Jakoben eskuetan jarri zituen.
18
Sartu zen Jakob aitarengana eta esan zion: —Aita! —Bai, seme —erantzun zion hark—. Baina nor zara zu?
19
Jakobek aitari: —Esau zure seme nagusia. Bete dut eskatu didazuna. Jaiki, mesedez, eseri eta jan nik ehizatua, bedeinka nazazun.
20
Isaakek erantzun zion: —Bai azkar aurkitu duzula, seme! Jakobek esan zuen: —Jaunak, zure Jainkoak, eman dit hartarako egokiera.
21
Orduan, esan zion Isaakek: —Zatoz hurbilago, seme, uki zaitzadan, egiaz nire seme Esau ote zaren ala ez jakiteko.
22
Hurbildu zitzaion Jakob bere aita Isaaki, eta honek ukitu eta esan zuen: —Jakobena da mintzoa; eskuak, ordea, Esaurenak.
23
Ez zuen ezagutu, eskuak anaia Esaurenak bezain iletsuak baitziren, eta bedeinkazioa eman zion.
24
Isaakek galdegin zion: —Egiaz nire seme Esau al zara? —Bai, Esau naiz —erantzun zion Jakobek.
25
Gero, Isaakek: —Emadazu jaten ehizakia, seme, eta bedeinkatu egingo zaitut. Jakobek eman eta hark jan egin zuen. Ekarri zion ardoa eta hark edan.
26
Orduan, esan zion aitak: —Zatoz hurbilago eta besarka nazazu, seme.
27
Hurbildu eta besarkatu egin zuen. Isaakek, haren arropak usaindu zituenean, bedeinkatu egin zuen, esanez: «Nire semearen usaina, Jaunak bedeinkaturiko zelaiaren usaina.
28
Jainkoak eman diezazkizula zeruko ihintza eta lurreko guritasuna, ogi-ardotan oparotasuna.
29
Izan ditzazula herriak zerbitzari, makur daitezela nazioak zure aitzinean. Izan zaitez zeure senideen nagusi, makur daitezela zure aitzinean zure amaren semeak! Madarikatua, zu madarikatzen zaituena! Bedeinkatua, zu bedeinkatzen zaituena!»
30
Isaakek bedeinkatu eta Jakobek bere aita utzi bezain laster, Esau iritsi zen ehizatik.
31
Honek ere aitak atsegin zuen jaki goxoa prestatu, aitari eraman eta esan zion: —Jaiki zaitez, aita, eta jan zeure seme honen ehizakitik, bedeinka nazazun.
32
Aita Isaakek galdegin zion: —Nor zara zu? —Esau nauzu —erantzun zion hark—, zure seme zaharrena.
33
Zirrara ikaragarriak hartu zuen Isaak, eta esan zuen: —Nor zen, bada, ehizatik etorri eta jatekoa ekarri didana? Harenetik jan dut zu sartu baino lehen. Bedeinkatu egin dut eta betiko dago bedeinkatua.
34
Aitaren hitzak entzutean, Esauk garrasi handi mingotsa egin eta esan zion: —Bedeinka nazazu neu ere, aita.
35
Isaakek erantzun: —Azpikeriaz etorri da zure anaia eta berak hartu du zure bedeinkazioa.
36
Esauk ihardetsi zion: —Ongi jarria du, bai, Jakob izena, oraingoarekin bi bider kendu baitit txanda. Lehen-semetzaren eskubidea kendu zidan lehenengo eta, orain, bedeinkazioa. Esan zion, gainera: —Ez al duzu niretzat beste bedeinkaziorik?
37
Isaakek erantzun: —Hara, zure nagusi egin dut eta senide guztiak haren zerbitzari bihurtu. Ogiz eta ardoz hornitu dut. Zer egin dezaket zure alde, seme?
38
Esauk esan zion: —Ez al duzu bedeinkazio bakar bat besterik, aita? Bedeinka nazazu neu ere! Esau negarrez hasi zen ozenki.
39
Eta Isaak honela mintzatu zitzaion: «Begira, lur gurietatik kanpo biziko zara, zeruko ihintzetik urrun.
40
Ezpataz zainduko duzu bizia, eta zeure anaia zerbitzatuko; baina bere garaian botako duzu lepotik haren uztarria».
41
Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitarengandik lortutako bedeinkazioagatik. Honela zioen berekiko: «Hurbil duk gure aitaren hileta-eguna; orduan, Jakob nire anaia hilko diat».
42
Rebekak, lehen-seme Esauren asmoei antzemanik, Jakob seme gazteenari dei egin eta esan zion: «Adizu, Esau zure anaiak mendekua hartu nahi du zure bizkarretik, zu hilez.
43
Entzun, seme. Ihes egizu Haranera, Laban nire anaiarenera.
44
Gelditu harekin denboraldi bat, zure anaiari haserrea baretu arte.
45
Anaiak zuk egina ahaztu eta haren amorruak atzera egin dezanean, bidaliko dut norbait hara, zure bila. Zer dela-eta galdu behar ditut neure seme biak egun berean?»
46
Rebekak esan zion Isaaki: «Bizitzaz nazkaturik nago Esauren emakume hitita horiengatik. Zertarako bizi, Jakob ere lurralde honetako emakumeren batekin ezkontzen bada?»











Genèse 27:1
Genèse 27:2
Genèse 27:3
Genèse 27:4
Genèse 27:5
Genèse 27:6
Genèse 27:7
Genèse 27:8
Genèse 27:9
Genèse 27:10
Genèse 27:11
Genèse 27:12
Genèse 27:13
Genèse 27:14
Genèse 27:15
Genèse 27:16
Genèse 27:17
Genèse 27:18
Genèse 27:19
Genèse 27:20
Genèse 27:21
Genèse 27:22
Genèse 27:23
Genèse 27:24
Genèse 27:25
Genèse 27:26
Genèse 27:27
Genèse 27:28
Genèse 27:29
Genèse 27:30
Genèse 27:31
Genèse 27:32
Genèse 27:33
Genèse 27:34
Genèse 27:35
Genèse 27:36
Genèse 27:37
Genèse 27:38
Genèse 27:39
Genèse 27:40
Genèse 27:41
Genèse 27:42
Genèse 27:43
Genèse 27:44
Genèse 27:45
Genèse 27:46






Genèse 1 / Gen 1
Genèse 2 / Gen 2
Genèse 3 / Gen 3
Genèse 4 / Gen 4
Genèse 5 / Gen 5
Genèse 6 / Gen 6
Genèse 7 / Gen 7
Genèse 8 / Gen 8
Genèse 9 / Gen 9
Genèse 10 / Gen 10
Genèse 11 / Gen 11
Genèse 12 / Gen 12
Genèse 13 / Gen 13
Genèse 14 / Gen 14
Genèse 15 / Gen 15
Genèse 16 / Gen 16
Genèse 17 / Gen 17
Genèse 18 / Gen 18
Genèse 19 / Gen 19
Genèse 20 / Gen 20
Genèse 21 / Gen 21
Genèse 22 / Gen 22
Genèse 23 / Gen 23
Genèse 24 / Gen 24
Genèse 25 / Gen 25
Genèse 26 / Gen 26
Genèse 27 / Gen 27
Genèse 28 / Gen 28
Genèse 29 / Gen 29
Genèse 30 / Gen 30
Genèse 31 / Gen 31
Genèse 32 / Gen 32
Genèse 33 / Gen 33
Genèse 34 / Gen 34
Genèse 35 / Gen 35
Genèse 36 / Gen 36
Genèse 37 / Gen 37
Genèse 38 / Gen 38
Genèse 39 / Gen 39
Genèse 40 / Gen 40
Genèse 41 / Gen 41
Genèse 42 / Gen 42
Genèse 43 / Gen 43
Genèse 44 / Gen 44
Genèse 45 / Gen 45
Genèse 46 / Gen 46
Genèse 47 / Gen 47
Genèse 48 / Gen 48
Genèse 49 / Gen 49
Genèse 50 / Gen 50