A A A A A

Actes 5:1-21
1. Baina Ananias deitzen cen guiçon batec, Sapphira bere emaztearequin sal ceçan possessionebat:
2. Eta apparta ceçan preciotic partebat, haren emazteac-ere çaquialaric: eta cembeit parte ekarriric, Apostoluén oinetara eçar ceçan.
3. Eta erran ceçan Pierrisec, Ananias, cergatic bethe du Satanec hire bihotza Spiritu sainduari gueçur erraitera, eta landaren preciotic appartatzera?
4. Baldin beguiratu bahau etzena hire guelditzen? eta salduric hire botherean etzena? cer cen cergatic gauça hori gogoan eçarri behar auen? eztrauec guiçoney gueçur erran, baina Iaincoari.
5. Eta Ananias hitz hauc ençunic, eror cedin, eta renda ceçan spiritua: eta beldurtassun handia iar cedin gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean.
6. Eta iaiquiric lagun gazte batzuc har ceçaten hura, eta camporat eramanic ohortz ceçaten.
7. Eta guertha cedin quasi hirur orenen buruän, haren emaztea-ere, cer eguin cen etzaquialaric, sar baitzedin:
8. Eta erran cieçón Pierrisec, Erran ieçadan hambatetan landá saldu duçue? Eta harc erran ceçan, Bay, hambatetan.
9. Orduan Pierrisec diotsa, Cer da iunctatu içan baitzarete çuen artean Iaunaren spirituaren tentatzera? horrá, hire senharra ohortze dutenén oinac borthán, eta eramanen aute hi.
10. Eta bertan eror cedin haren oinetara eta renda ceçan spiritua. Eta sarthuric lagun gaztéc eriden ceçaten hura hila, eta camporat eramanic ohortz ceçaten bere senharraren aldean.
11. Eta beldurtassun handia eguin cedin Eliça guciaren gainean, eta gauça hauc ençuten cituzten gucién gainean.
12. Eta Apostoluén escuz eguiten cen anhitz signo eta miraculu populuan: (eta ciraden guciac gogo batetaco Salomonen galerián.
13. Eta bercetaric batre etzén venturatzen hequin nahastecatzera: baina magnificatzen cituen hec populuac.
14. Eta emendatzenago cen Iaunean sinhesten çutenen compainiá, hambat guiçonez nola emaztez)
15. Hambat non karriquetara ekarten baitzituztén. eriac, eta ohetan eçarten eta licteretan, Pierris ethor ledinean haren itzala berere hetaric cembeiten gainetic iragan ledinçát.
16. Eta biltzen cen hiri hurbiletaco communa-ere Ierusalemera, ekarten cituztela eriac eta spiritu satsuez tormentatuac: eta guciac sendatzen ciraden.
17. Orduan iaiquiric Sacrificadore subiranoa, eta harequin ciraden guciac (cein baita Saddu-ceuen sectá) inuidiaz bethe citecen.
18. Eta egotz citzaten escuac Apostoluén gainera, eta eçar citzaten presoindegui publicoan.
19. Baina Iaunaren Aingueruäc gauaz irequi citzan presoindeguico borthác: eta hec campora idoquiric, erran ceçan,
20. Çoazte, eta templean çaudetela declaira ietzoçue populuari vicitze hunetaco hitz guciac.
21. Eta hec haur ençunic far citecen arthatsean templean, eta iracasten ari ciraden. Eta ethorriric Sacrificadore subiranoac, eta harequin ciradenéc bil ceçaten conseillua eta Israeleco haourrén Anciano guciac: eta igor ceçaten presoindeguira erekar litecençát.