← 28 2 →

Matthieu 1

1

SVS CHRIST Dauid-en semearen, Abrahamen semearen generationeco Liburuä.

2

brahamec engendra ceçan Isaac. Eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob. Eta Iacob-ec engendra citzan Iuda eta haren anayeac.

3

a Iudac engendra citzan Phares eta Zara Thamarganic. Eta Pharesec engendra ceçan Esrom. Eta Esromec engendra ceçan Aram.

4

a Aramec engendra ceçan Aminadab. Eta Aminadab-ec engendra ceçan Naasson. Eta Naassonec engendra ceçan Salmon.

5

a Salmonec engendra ceçan Booz Rachabganic. Eta Boozec engendra ceçan Obed Ruthganic. Eta Obed-ec engendra ceçan Iesse.

6

a Iessec engendra ceçan Dauid reguea. Eta Dauid regueac engendra ceçan Salomon Vriasen emazte içanaganic.

7

a Salomonec engendra ceçan Roboam. Eta Roboamec engendra ceçan Abia. Eta Abiac engendra ceçan Asa.

8

a Asac engendra ceçan Iosaphat. Eta Iosaphatec engendra ceçan Ioram. Eta Ioramec engendra ceçan Ozias.

9

a Oziasec engendra ceçan Ioatham. Eta Ioathamec engendra ceçan Achaz. Eta Achazec engendra ceçan Ezechias.

10

a Ezechiasec engendra ceçan Manasse. Eta Manassec engendra ceçan Amon. Eta Amonec engendra ceçan Iosias.

11

a Iosiasec engendra ceçan Iacim. Eta Iacimec engrendra citzan Iechonias eta haren anayeac, Babylonerat eraman içan ciradenean.

12

a Babylonerát eraman içan ciraden ondoan, Iechoniasec engendra ceçan Salathiel. Eta Salathielec engendra ceçan Zorobabel.

13

a Zorobabelec engendra ceçan Abiud. Eta Abiud-ec engendra ceçan Eliacim. Eta Eliacimec engendra ceçan Azor.

14

a Azorec engendra ceçan Sadoc. Eta Sadoc-ec engendra ceçan Achim. Eta Achimec engendra ceçan Eliud.

15

a Eliud-ec engendra ceçan Eleazar. Eta Eleazarec engendra ceçan Mathan. Eta Mathanec engendra ceçan Iacob.

16

a Iacob-ec engendra ceçan Ioseph Mariaren senharra, ceinaganic iayo içan baita Iesus, cein erraiten baita Christ.

17

ada Abrahamganic Dauidgananoco generatione guciac, dirade hamalaur generatione. Eta Dauidganic Babylonerat eraman içan ciraden arteranocoac, hamalaur generatione. Eta Babylonerat eraman içan ciradenetic Christgananocoac, hamalaur generatione.

18

ada Iesus Christen sortzea hunela içan da. Ecen Maria haren ama Iosephequin fedatua cela, hec elkargana gabe, içorra eriden cedin Spiritu sainduaganic.

19

rduan bere senhar Iosephec, ceren iusto baitzen eta ezpaitzuen hura diffamatu nahi, secretuqui vtzi nahi vkan çuen.

20

aina gauça hauc gogoan cerabiltzala, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequion ametsetaric, cioela, Ioseph Dauid-en semeá, ezaicela beldur eure emazte Mariaren hartzera: ecen hartan concebitu dena, Spiritu sainduaganic duc.

21

a erdiren duc seme batez eta deithuren duc haren icena Iesus. Ecen harc saluaturen dic bere populua hayen bekatuetaric.

22

ada haur gucia eguin içan da, Iaunac Prophetáz erran vkan çuena compli ledinçát, cioela,

23

uná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin.

24

taric iratzarturic bada Iosephec eguin ceçan Aingueruäc manatu ceraucan beçala, eta har ceçan bere emaztea.

25

a etzeçan hura eçagut, bere lehen semeaz erdi cedino: eta deiceçan haren icena Iesus.

Basque Bible
Public Domain