Nouveau Testament
Frantziako Biblia [Basque] 1571
← 7

Apocalypse 8

9 →
1

Eta irequi vkan çuenean çazpigarren cigulua, silentio eguin cedin ceruän oren erditsubat.

2

Eta ikus nitzan çazpi Aingueru Iaincoaren aitzinean assistitzen dutenac, eta eman cequiztén çazpi trompetta.

3

Eta berce Ainguerubat ethor cedin eta egon cedin aldare aitzinean, vrrhezco encenserbat çuela: eta eman cequión anhitz perfum, Saindu gucién orationequin offrenda litzançát, throno aitzinean den aldare vrrhezcoaren gainean.

4

Eta igan cedin perfumén kea, Sainduén orationequin, Aingueruären escutic Iaincoaren aitzinera.

5

Eta har ceçan Aingueruäc encensera, eta bethe ceçan hura aldareco sutic, eta egotz ceçan lurrera: eta eguin citecen igorciriac eta vozac eta chistmistac eta lur ikaratze.

6

Eta çazpi trompettác cituzten çazpi Aingueruäc prepara citecen trompettáz ioitera.

7

Eta lehen Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eguin ceçan babaçuça eta su odol nahasteca, eta egotz citecen lurrera, eta arborén heren partea, erre cedin, eta belhar pherde gucia erre cedin.

8

Eta bigarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta mendi handi suz erratzen cen-bat beçala egotz cedin itsassora: eta itsassoaren heren partea odol eguin cedin.

9

Eta hil cedin itsassoan ciraden creatura vicitze çutenen herén partea: eta vncien herén partea deseguin cedin.

10

Guero herén Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta eror cedin cerutic içar handi irachequibat, çucibat beçala, eta eror cedin fuuioen herén partera, eta ithur vretara.

11

Eta içarraren icena erraiten da, Absinthio: eta vrén herén partea Absinthio bilha cedin: eta anhitz guiçon hil cedin vretaric, ceren karmindu içan baitziraden vrac.

12

Guero Laurgarren Aingueruäc io ceçan trompettáz, eta io cedin iguzquiaren herén partea, eta ilharguiaren herén partea, eta içarren herén partea: hala non hayen herén partea ilhun baitzedin, eta egunaren herén parteac etzuen arguiric eguiten, ez gauärenac halaber.

13

Orduan ikus eta ençun neçan Ainguerubat hegaldatzen cela ceruären erdiaz, cioela ocengui, Maledictione, maledictione, maledictione lurreco habitantey, berce hirur Aingueruec ioren dituzten trompetta soinuacgatic.

Basque Bible 1571
Public Domain: Navarro-Labourdin 1571