Nouveau Testament
Frantziako Biblia [Basque] 1571
← 12

Actes 13

14 →
1

Eta ciraden, Antiochen cen Eliçán Propheta eta doctor batzu, Barnabas, eta Simon Niger deitzen cena, eta Lucio Cyreneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarcharequin haci içan cena, eta Saul.

2

Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen çutela eta barur ciradela, erran ceçan Spiritu sainduac, Separa ietzadaçue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat.

3

Orduan barur eta othoizte eguinic, eta escuac hayén gainean eçarriric, igor citzaten.

4

Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera.

5

Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ceçaten Iaincoaren hitza Iuduén synagoguetan: eta baçutén Ioannes-ere lagun.

6

Guero Islá Paphorano trebessatu çutenean, eriden ceçaten Iudu propheta falsu encantaçalebat, Bariesu deitzen cenic,

7

Cein baitzén Sergio Paul proconsularequin. guiçon çuhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren ençuteco desira çuen.

8

Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz.

9

Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric,

10

Erran ceçan, O enganio eta finecia guciaz betheá, deabruaren semeá, iustitia guciaren etsayá, ez aiz Iaunaren bide chuchenén makurtzetic gueldituren?

11

Orain bada huná, Iaunaren escua hire gainean, eta içanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzquia dembora batetarano, Eta bertan eror cedin haren gainera lanho eta ilhumbe: eta inguru çabilan norc escutic guida leçaqueen bilha.

12

Orduan Proconsulac ikussiric cer eguin içan cen, sinhets ceçan, miraz iarriric Iaunaren doctrináz.

13

Eta Paphotic partitu ciradenean Paul eta harequin ciradenac, ethor citecen Pergera Pamphiliaco hirira: orduan Ioannes hetaric partituric, itzul cedin Ierusalemera.

14

Eta hec Pergetic partituric ethor citecen Antioche Pisidiacora, eta sarthuric synagogán Sabbath egunean, iar citecen.

15

Orduan Leguearen eta Prophetén iracurtzearen ondoan, igor ceçaten synagogaco principaléc hetara, cioitela, Guiçon anayeác, baldin çuetan bada cembeit hitz populuaren exhortationetacoric, erraçue.

16

Iaiquiric bada Paulec, eta escuaz ichil litecen keinu eguinic, dio, Israeltar guiçonác, eta Iaincoaren beldurra duçuenác, ençuçue:

17

Israeleco populu hunen Iaincoac elegitu vkan ditu gure aitác, eta populu haur goratu vkan du, Egypteco lurrean ceudenean, eta besso gora batez idoqui citzan hec hartaric.

18

Eta berroguey vrtheren demboraren inguruän hayén conditioneac suffritu vkan ditu desertuan.

19

Guero deseguenic çazpi natione Chanaango lurrean, çorthez parti ciecén hayén lurra.

20

Eta guero guti gora, guti behera laur ehun eta berroguey eta hamar vrthez eman cietzén iugeac Samuel prophetaganano.

21

Guero esca citecen regue baten, eta eman ciecén Iaincoac Saul Cis-en semea, Ben-iamin leinuco guiçona, berroguey vrthez.

22

Eta hura kenduric, eman ciecén Dauid reguetan: hari-ere testimoniage emanic, erran ceçan, Eriden dut Dauid Iesseren semea, neure gogaraco guiçona, ceinec eguinen baititu ene nahi guciac.

23

Hunen hacitic Iaincoac bere promessaren araura suscitatu vkan drauca Israeli Saluadorea, baita, Iesus:

24

Aitzinetic Ioannesec emendamendutaco Baptismoa Israeli predicatu vkan ceraucanean haren ethorteracoan.

25

Eta acabatzen çuenean Ioannesec bere cursua, erran ceçan, Nor naicela vste duçue? ez naiz hura ni, baina huná, ethorten da ene ondoan, ceinen oinetaco çapatá ezpainaiz digne lacha deçadan.

26

Guiçon anayeác, Abrahamen arraçaco semeác, eta çuen artean Iaincoaren beldurra dutenác, çuey saluamendu hunetaco hitza igorri içan çaiçue.

27

Ecen Ierusalemeco habitantéc eta hayén gobernadoréc hura eçagutzen etzutelaric condemnaturic, Prophetén hitz Sabbath guciaz iracurtzen diradenac complitu vkan dituzté.

28

Eta eceinere heriotaco causaric hartan eriden gabe Pilate requeritu vkan duté hura hil leçan.

29

Eta complitu cituztenean harçaz scribatu ciraden gauça guciac, çuretic kenduric, eçar ceçaten monument batetan.

30

Baina Iaincoac resuscitatu vkan du hura hiletaric.

31

Eta ikussi içan da anhitz egunez, harequin batean Galilearic Ierusalemera igan içan ciradenéz, eta dirade haren testimonio populua baithara.

32

Guc-ere denuntiatzen drauçuegu çuey gure Aitéy eguin içan çayen promessaz den becembatean:

33

Ecen hura Iaincoac complitu drauela hayen haourrey, cein baicara gu, Iesus resuscitaturic, bigarren Psalmuan-ere scribatua den beçala, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi.

34

Eta eracusteco resuscitatu duela hura hiletaric guehiagoric sepulchrera ez itzultzecotan, hunela erran vkan du, Emanen drauzquiçuet çuey Dauid-en saindutassun segurac.

35

Eta halacotz berce leku batetan-ere erraiten du, Eztuc permettituren hire Sainduac corruptioneric ikus deçan.

36

Ecen segur Dauid bere demborán Iaincoaren conseillua cerbitzaturic, lokartu içan da, eta bere aitequin eçarri içan da, eta ikussi vkan du corruptione.

37

Baina Iaincoac resuscitatu duenac eztu ikussi vkan corruptioneric.

38

Iaquiçue bada guiçon anayeác, ecen huneçaz bekatuén barkamendua declaratzen çaiçuela:

39

Eta Moysesen Legueaz iustificatu ecin içan çareten gauça gucietaric, huneçaz, sinhesten duen gucia iustificatzen dela.

40

Gogoauçue bada Prophetetan erran içan dena guertha eztaquiçuen.

41

Ikussaçue menospreçatzaleác, eta mirets eçaçue, eta vrt çaitezte, ecen obrabat eguiten dut nic çuen egunetan, obrabat diot cein ezpaituçue sinhetsiren baldin nehorc conta badieçaçue.

42

Guero ilki ciradenean Iuduén synagogatic, othoi citzaten Gentiléc hurreneco Sabbathoan hitz hauc hæy declara lietzén.

43

Eta congregationea barreyatu cenean, iarreiqui cequién Iuduetaric eta Iaincoa cerbitzatzen çuten proselytoetaric anhitz Pauli eta Barnabasi: eta hauc hæy minçatzen çaiztela, Iaincoaren gratian perseueratzera exhortatzen cituztén.

44

Eta hurrenengo Sabbath egunean quasi hiri gucia bil cedin Iaincoaren hitzaren ençutera.

45

Baina Iuduac populua ikussiric inuidiaz bethe citecen, eta contrastatzen çaizten Paulec erraiten cituen gaucey, contrastatzen ciradela eta blasphematzen çutela.

46

Orduan constantqui Paulec eta Barnabasec erran ceçaten, Çuey behar çaiçuen lehenic denuntiatu Iaincoaren hitza: baina hura arbuyatzen duçuenaz gueroz, eta vicitze eternalaren vkaiteco indigne çuen buruäc iugeatzen dituçuenaz gueroz, huná, itzultzen gara Gentiletarát.

47

Ecen hala manatzen draucu Iaunac, dioela, Ordenatu aut hi Gentilén argui içateco, saluamendu aicençat lurraren bazterrerano.

48

Eta Gentilac haur çançutenean aleguera citecen, eta glorifica ceçaten Iaunaren hitza: eta sinhets ceçaten vicitze eternalecotzat ordenatu ciraden guciéc.

49

Eta auançatzen cen Iaincoaren hitza comarca hartan gucian.

50

Eta Iuduéc incita citzaten emazte deuot eta honest batzu, eta hirico principalac, eta eraguin ceçaten persecutione Paulen eta Barnabasen contra, eta egotz citzaten bere comarquetaric campora.

51

Baina hec berén oinetaco errhautsa inharrossiric hayén contra, ethor citecen Iconiora.

52

Eta discipuluac bethatzen ciraden bozcarioz eta Spiritu sainduaz.

Basque Bible 1571
Public Domain: Navarro-Labourdin 1571